Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   LEGEZ BESTEKO PROPOSAMENA

LEGEZ BESTEKO PROPOSAMENA aurkezten dugu, Giza Eskubide eta Berdintasun Batzordean eztabaidatu dadin, Sara Majarenas presoaren eta haren alabaren egoerari buruz.

Behean sinatzen dugun talde parlamentariook, indarrean dagoen Erregelamendua baliatuz, ondorengo LEGEZ BESTEKO PROPOSAMENA aurkezten dugu, Giza Eskubide eta Berdintasun Batzordean eztabaidatu dadin, Sara Majarenas presoaren eta haren alabaren egoerari buruz.

ZIOA

2016ko abenduaren 16an larritasun bereziko gertakizun bortitz baten berri izan genuen. Larria benetan hiru urteko ume batek eraso basatia pairatu zuelako haren aitaren aldetik, ama kartzelan zegoela haren zaintzaren ardura zeukanaren aldetik hain justu. Ama Sara Majarenas (barreta Donostiako presoa da, ETAko Levante komandoko kide izateagatik zigortuta, erasoa gertatu zen momentuan Picassenteko kartzelan, Valentzian, zigorra betetzen ari zeta.

Haurra bere amarekin bizi ohi zen kartzelan, baina asteburuak bere aitarekin pasatzen zituen. Une hartan gertatu zenaren ondorioz, ospitalean egon zen bolada batez, bere aitak eragindako zauri larriak sendatzeko.

Gaur egun haurra bere amarekin dago Madrilgo Birgizarteratze Zentro batean, erregimen itxian, bere familiarengandik eta inguruarengandik urrun. Ama zein alaba genero indarkeriaren biktimatzat hartu ditu administrazio judizialak.

Adingabea psikologo batek aztertu du, eta ondorioztatu du egonkortasuna eta familia zabal baten eta inguru gertu baten berotasuna behar dituela.

Gogora ekarri nahi dugu eskubide batzuek pertsona guztiak babesten dituztela, bai eta preso daudenak ere, eta nazioarteko eremuan Nazio Batuen Giza Eskubideen Goi Ordezkaritzaren ebazpena aldarrikatu nahi dugu, Edozein motatako atxiloketa edo espetxea jasaten ari diren pertsona guztien babeserako Printzipio Multzoa', alegia, Asanblada Orokorrak 43/173 ebazpenean onartu eta berretsi zuena, 1988ko abenduaren 9an. Zehazki, ebazpen horren 31. puntuak ondorengoa dio:

"Agintari eskudunek ahaleginak egingo dituzte, barne zuzenbidearen arabera eta beharrezkoa denean, atxilotuen edota presoen senitartekoei laguntza emateko haien ardurapean daudenean, bereziki adingabeei, eta modu berezian arduratuko dira tutoretzarik gabe geratu diren haurrak babesteaz".

Hori dela eta, umeak, haren aitaren beraren eraso basatiari aurre egiteko babesik gabe, eta amak, genero indarkeriaren biktima gisa, dituzten eskubideak aintzat hartuta, behean sinatzen dug un talde parlamentariook ondorengo legez besteko proposamena aurkezten dugu:

LEGEZ BESTEKO PROPOSAMENA

  1. Kasu honen ezaugarri humanitario bereziak aintzat hartuta, eta 1988ko abenduaren 9ko 43/173 ebazpenean Nazio Batuetako Asanblada Orokorrak onartu eta berretsi zuen Giza Eskubideen Goi Ordezkaritzaren ebazpenak, Edozein motatako atxiloketa edo espetxea jasaten ari diren pertsona guztien babeserako Printzipio Multzoak', jaso bezala, Eusko Legebiltzarrak bere kezka adierazi nahi du adingabearen egoera dela eta, eta eskatzen du bere segurtasuna eta bere amarekin egoteko eskubidea bermatzeko, ahal den heinean berarekin bizi ahal izan dadin, bere inguru familiarretik besterendua izan gabe.
  1. Eusko Legebiltzarrak eskatu nahi dio Kartzela Erakundeei, esandako denagatik eta adin txikikoaren oinarrizko Giza Eskubideetan oinarrituta, behar diren neurri legalak har ditzala haren eskubideak hoberen berma ditzan, kasu zehatz honetan ama askatzeko neurriak hartzera behartzen duena, biktima bezala jasan dituzten gertakari latzak gainditu ditzaten oreka eta segurtasun inguru batean eta familia zabalaren babesarekin.
  1. Eusko Legebiltzarrak akordio hau bidaliko dio Kartzela Erakundeen Idazkaritza Orokorrari eta Auzitegi Nazionaleko Zaintza Epaitegi Zentralari, aipatutako pertsonak halen jurisdikzio eta babespean