Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   DSBE

PSE-EEk uste du orain dugula datozen hamarkadetarako babes soziala blindatzeko aukera

1. argazkia
Imagen de archivo del Pleno del Parlamento Vasco. Foto: Socialistas Vascos

Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak Legebiltzarreko taldeak uste du Eusko Legebiltzarrak aukera ezin hobea duela indar guztiek bat egin dezaten Euskadi babes sozialaren sistema blindatzea xede duten adostasun zabalarekin. Gobernuak aurkeztutako txostena abiapuntu hartuta, horixe da datozen hamarkadetarako bermatu beharreko lorpen nagusietako bat.

Sozialistek azpimarratu dute une honetan, legegintzaldiaren lehen tarte honetan, dagoeneko diagnostiko osatua eta abiapuntuko hainbat proposamen daudela, eta hori Legebiltzarrak abenduan berariaz bermatutako gobernabilitatearen konpromisoa zela. Legebiltzarraren agindua talde honek sinatu zuen, EAJrekin, EH Bildurekin eta Elkarrekin Podemos-ekin batera, eta diagnostiko hori “abiapuntu gisa hartzen zuen babes sozialerako zerbitzuak arautzen dituen araudia berrikusteko”, babes sozialerako eredu hori lan-arloko iruzurraren aurka borrokatzeko, edo etxebizitza eskuratzeko eskubide subjektiboa (dagoeneko, martxan da) garatzeko neurriekin osatu behar dela ahaztu gabe.

Txosten honek 72 orrialde ditu, eta horietatik 54 diagnostikoa egiteko dira, batzorde tekniko baten lanak abiapuntu hartuta. Batzorde horrek egungo sistemaren balantzea egiten du, eta gure inguruko beste eredu batzuk ere aztertzen ditu, baita Europakoak ere. Bada, analisi horietatik abiatuta, hainbat proposamen egiten dira, eta orain ahalik eta adostasun handiena lortuz bideratu beharko dira. Beraz, abiapuntuak dira, eta, horrenbestez, gainerako taldeek egiten dituzten hausnarketek ez dute amaierakoak izan behar, Gobernu batek inposatu nahi duena izango balitz bezala.

Sozialistok espero dugu izango ditugun eztabaida horietan irizpide teknikoak eta espezialistak kontuan hartzea, zer ingurutan mugitzen garen aintzat hartzea, eta guztion helburura bideratuta egotea; hots, Espainia osoan ezarri den eredua hobetu ahal izatea. Eredu horretara Nafarroa besterik ez da hurbiltzen, nahiz eta muga gehiagorekin izan.

Helburua da bermatzea Euskadiko etxe batean ere ez egotea oinarrizko beharrizanei aurre behar izateko baliabide faltarik; hain zuzen, bizitzan estualdi bat izateagatik laguntza behar duten horientzat, eta laguntza hori behar ez dutenek ez dezatela euro bakar bat ere eskuratu besteen poltsikotik. Gure babes eredua sendotu eta bermatu nahi duten talde guztien artean, adostasun horiek ahalik eta gehien zabaltzea dugu helburu; izan ere, eztabaidaezina da eta frogatuta geratu da herrialde bateratua eraikitzeko Euskadin eginiko inbertsio onenetariko bat dela.