Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Ohiko Osoko Bilkura

PSE-EEk bermatu du 2016 urtea amaituko dela aurrekontu-murrizketarik gabe

Euskal Sozialistak Legebiltzar taldeak bere botoaren bidez bermatu egin du defizitaren muga zabalena baliatuko dutela 2016. urtea zerbitzu publikoetan eta eskubide sozialetan murrizketarik egin gabe amaitzea, urtean zehar Kontuetan sartzeko egin dituen proposamenekin bat etorriz.

1. argazkia
Susana Corcuera, durante su intervención en el Pleno del Parlamento vasco | Foto: Parlamento Vasco

PSE-EEk bermatu du 2016 urtea amaituko dela aurrekontu-murrizketarik gabe

Euskal Sozialistak Legebiltzar taldeak bere botoaren bidez bermatu egin du defizitaren muga zabalena baliatuko dutela 2016. urtea zerbitzu publikoetan eta eskubide sozialetan murrizketarik egin gabe amaitzea, urtean zehar Kontuetan sartzeko egin dituen proposamenekin bat etorriz.

Susana Corcuera legebiltzarkideak gogoratu du azken hiru ekitaldietan, sozialistok, euren ekimen zehatzen bidez, hartu zutela gain ondoko konpromisoa: herritarren arazoei aurre egiteko behar diren baliabideak izatea. Eta erabaki hori oposiziotik hartu zela aurrean genituen hauteskundeei begira alderdiak kalkulurik egin gabe.   Kasu honetan, defizitaren malgutasun txikiaren ondorioz sortutako zorpetze-muga txikia baliatu da proposamenak aurrera eramateko.

Erabaki horren bidez, enpleguaren aldeko erremintak abian jarri dira, osasuna eta hezkuntza publikoa bermatu dira, ikerketarako eta berrikuntzarako partidak handitu dira, ehunka familiak badute etxebizitzarako eskubide subjektiboa, 1.300 familiatan baino gehiagotan ez da argia edo gasa moztu ez ordaintzeagatik, Eibarreko ospitalea egiten jarraitzen dute, baita Donostialdeako Metroa ere, eta kultura- eta elkarte-proiektuak indartu dira.  “Hori guztia egin ahal izan dugu aurrekontu hauekin, sozialistok sustatutako eta adostutako legeei esker, sartutako zuzenketei esker”, nabarmendu du.

Corcuerak azaldu du sozialistok “ez soilik arduradun publiko guztiei exijitu ahal zaion zorroztasunarekin, bata europar eskakizunekin ere.  Berariazko konpromisoa dugu aipatutako zorroztasunarekin eta arauak betetzearekin, betiere gizarte-politiketan, oinarrizko zerbitzu publikoetan eraginik izan gage.  Ez da iraganeko konpromiso bat.  Gerorakoa baizik, eta Euskadiren gobernagarritasuna bermatzeko izenpetutako akordioan dago.  Eta aurrekontu-aldaketaren onespena, koherentzia ekintza bat da guretzat.  Orain dela bi legegintzaldi Gobernutik egin genuenarekin koherente, orain dela urtebete adostutako aurrekontuekin koherente, eta orain dela hilabete izenpetutako akordioarekin koherente".

Jarrera arduratsu horren aurrean, “eskatzeko txokoan” gelditzen direnen jokaera aipatu du Corcuerak, eta egungo oposizioko taldeei eskatu die gerora begira jarrera bera izan dezaten eta aulkiak erabil ditzaten "ez prentsa-titularrak sortzeko, herriaren alde zerbait egiteko baizik”.

 

PSE-EEk frackingaren aurkako oposizioa sendotu du eta energia garbiak bilatzearen aldekoa da

Natalia Rojo legebiltzarkide sozialista berriz aipatu du gaur frackingaren aurka daudela, eta aurten ez dela teknika horretan euro bakar bat ere gastatu dio. Gainera, CO2 isurketak gutxitzearen eta energia berriztagarriaren alde egingo dute.

Gasteizen ohiko gasa ustiatzeko proiektuari buruz Legebiltzarrean egindako eztabaidan, Rojok berriz esan du Euskadi fracking gabeko lurraldea dela lege bati esker, eta sozialistek zuzendu zutela lege horren segurtasun juridikoa.  Beste energia-estrategia baten txanda da, eta aipatutako teknika behin betiko alde batera utzita, gure baliabideen eta ingurumenaren jasangarritasunaren alde egingo du.

Hori dela eta, Euskadiren gobernagarritasunaren alde izenpetutako akordioan, berariaz jaso da aipatutako nahia, eta asmoen aitorpen hutsetik haratago doa. Helburua, negutegi-gasak ehuneko 20 gutxitzea da.  Garapen jasangarriko politikaren aldeko apustu integrala dago; horretarako, “aldaketa garrantzitsuak egin beharko dira energia-politikan, garraio-sisteman, nekazaritza- eta baso-ereduan, gure lurraldeko hiri-osaketarako dinamiketan, industriek duten ekoizpen-moduetan, etxeetan hondakinetan kudeaketan eta ur eta energiaren kontsumoan jartzen dugun arretan eta ondasunak eta zerbitzuak erosteko egunero hartzen ditugun erabakietan”.

Euskal Sozialistok, errefuxiatuekin solidario

Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldeak errefuxiatuei arreta egiteko konpromisoa berretsi du; horretarako, jarraitu beharra dago Euskadiko alkate sozialistek hasitako politikekin, baita aurreko legegintzaldian gatazketatik ihes egiten duten pertsonei arreta emateko politiken jarraipenerako taldeartekoarekin.

Rafi Romero legebiltzarkideak Legebiltzarrean akordio garrantzitsu bat sustatu du; horren bidez, CEARen eskariak bideratuko dira, eta errefuxiatu estatusa dutenek baliabide publikoak eskuratu ahal izango dituzte euren bizitzen duintasuna bermatuta izan dezaten.

Europar Batasunaren eta Turkiaren arteko ituna salatzeaz gain eta mugetara bide seguruez joatearen alde egiteaz gain, sozialisten sinadura duen testuak ondokoa eskatzen du: Rajoyren gobernuaren politikak zuzentzea, Espainiara 17.337 pertsona hel daitezen, iaz horiek hartzeko konpromisoa hartu baitzen gain. Gainera, Asilo Legea garatu beharko da.

Euskadiri dagokionez, legebiltzar-akordioaren bidez, kultura anitzeko bizikidetzaren alde egiten da, eta benetako integrazioa eta bizikidetza baketsua erraztuko duten politikak sustatuko dira. Legegintzaldi honetan berreskuratuko den taldeartkoaren laguntza eta jarraipena izango dute aipatutako politikek.

Legebiltzar-egutegiarekin jarraitzea, Gobernuaren ekintzaren gardentasuna, Euskal Sozialistek berreskuratuta

Euskal Sozialistak Legebiltzar taldeak legegintzaldiaren hasieran berretsi egin du legebiltzar-egutegiaren aurkezpenarekiko konpromisoa, agintaldia hasi eta sei hilabete igaro direla; sei hilean behin jarraipena egingo da nola bete den jakiteko eta eguneratzeko.  José Antonio Pastor bozeramaileak azaldu du erreminta malgu hori Patxi Lopezen gobernuak berreskuratu zuela bere ekimenez, baina Talde Sozialistak gerorako aginte bihurtu zuela, X. Legegintzaldian izan zutela eta jarraituko duela.  Oposizioko taldeak saiatu dira egutegia hilabeteko epean aurkeztea lehendakariaren inbestiduratik, eta epe hori abenduaren 24an amaituko da, “Olentzerorekin batera”. Pastorren ustez, “legebiltzarra asaldatzea eta prentsan toki bat izatea du helburu; izan ere, egungo epearen alde egin zuten orain presa duten batzuek".  “Neure buruari galdetzen diot zergatik duten premia Euskadiko Legebiltzarrean onesten diren legeekin, ondoren Moncloatik dekreturen bidez narriatzen baldin badituzte.  PPk jarraitzen du aurreko legegintzaldiko diskurtsoarekin, ematen du ez dela kontura aipatutako legegintzaldia amaitu dela”, salatu du.  “Guk ez dugu horren inguruan aurreko iritzia zuzentzeko arrazoi justifikaturik, eta Sozialistek proposatuta Legebiltzarrak onetsitakoaren aldekoak gara; azkenean, gainera, aho batez onetsi zen.  Gainera hori Gobernuari agindu genion Gobernuan geundela, eta horrekin jarraitu genuen hurrengo Gobernuaren jarreratik oso urrun geundela ere”. gaineratu du.  Pastorrek argitu du gauza ez dela denboran atzeratzea, egutegi malgua egitea baizik; egoeretara egokituko dena, eta ez betetzeko arriskua badago ere, gardentasun handiagoa emango du, Gobernu baten benetako asmoak jakiten direlako, asmo onen katalogo orokorretik haratago, eta Legebiltzarrarekiko konpromiso sendoa adierazten du, kontuak emateko eta lehentasunak finkatzeko konpromisoa".