Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

PSE-EEk Portuen Legea bermatuko du, udalen laguntza izanik eta erakunde berririk sortu gabe.

1. argazkia
Eneko Andueza, parlamentario PSE-EE

Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak Legebiltzarreko Taldeko Azpiegituren bozeramale Eneko Anduezak uste du beharrezkoa dela Portuen Lege berria ezartzea. Horretarako, kaltetutako udalerrien laguntza izango du, eta eraginkorrak ez diren gastuak eragiten dituzten erakunde publiko berririk sortu gabe, atzo bertan Gobernu Kontseiluak onartu zituen aurrekontuen gidalerroekin bat etorriz.

Anduezak gogorarazi du Portuen Legea gure autogobernuan garatzeko dagoen eginkizunetako bat dela, eta duela bi legegintzaldi saiatu zirela osatzen, Patxi López lehendakaria zenean eta Iñaki Arriola arloko sailburua zenean, nahiz eta Legebiltzarraren desegiteak legebiltzarrean izapide hori eragotzi zuen.

“Sozialistok konpromisoa dugu, eskumen kontua izateaz gain, portuak direlako Euskadiko udalerri askoren bizitzaren motorra. Hala, uste dugu beharrezkoa dela hertsiki portukoak diren beharrizanak, turismoaren beharrizanekin, aisialdietarako beharrizanekin eta gure kostako herrietako industria-beharrizanekin bateratzea. Izan ere, balio erantsia ematen diete, eta aberastasun ekonomikoa, lanpostuak eta aurrerapena ekartzen dute herri horietan” nabarmendu du.

Gauzak horrela, aintzat hartu du Garapen Ekonomiko eta Azpiegituren Sailak Legebiltzarrera igorriko duen aurreproiektuak “batez ere adostasunaren espazio hori lortzea duela helburu, orain arte ez baitu horrelakorik lortu”. “Duela bi legegintzaldi bezala, gobernuan geundenean, oposizioan egonda, euskal sozialistok nahi dugu gurea den eskumen horren (portuak kudeatzea) garapena guztion onurari erreparatuta egitea, baina batez ere portu horiek bideratzen diren herri horien onurarako” adierazi du.

Anduezak hau uste du: “horretarako, ezinbestekoa da udalerriekin parte hartzeko organo bat sortzea. Ez da inola ere nahitaezkoa erakunde publiko berriak sortzea; izan ere, artatu nahi diren herritarrentzat beharrezkoak ez diren izapideak eta gastuak handitzea besterik ez du ekarriko”. “Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuen gidalerroekin bat etorriz, sozialistok bermatzen dugu izapide horren emaitza ez dela izango administrazio-egitura berriak sortzea, administrazio publikoan dagoeneko dauden egiturekin gure portu-sistema hobeto kudeatzea baizik administrazio publiko” nabarmendu du, gainerako taldeei laguntza eskaini dien bitartean Legea ahalik eta adostasun gehienarekin lortzeko.