Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Akordio fiskala

PSE-EEk, EAJk eta PPk akordio fiskal bat egin dute

Hiru alderdiek uste dute akordio horrek, herrialde osoari ziurtasun fiskala ekartzeaz gain, ahalegin partekatu hori euskal erakunde nagusien aurrekontuen arlora eramateko testuinguru politiko egokia sortuko duela

1. argazkia

PSE-EEk, EAJk eta PPk akordio bat egin dute gaur gauean zergen arloari dagokionez. Akordioa, hiru lurralde historikoetako Batzar Nagusietan aurkeztuko da zuzenketen bidez. Batzar Nagusietan gehiengo nahikoa dute hiru alderdiek akordioa onartzeko eta 2018an indarrean sartzeko.

Zuzenketa horiek sozietateen gaineko zergari eragingo diote nagusiki. Halaber, alderdi sinatzaileek, 2013an adostutako erreforma fiskalak bere zikloa bete eta gero, eta neurri berri horiek ebaluatzeko prozesuan ateratzen diren emaitzei arreta emanez, konpromisoa hartzen dugu 2020rako PFEZ berrikusteko.

PSE-EEk, EAJk eta PPk uste dute akordio horrek, herrialde osoari ziurtasun fiskala ekartzeaz gain, "ahalegin partekatu hori euskal erakunde nagusien aurrekontuen arlora eramateko testuinguru politiko egokia sortuko duela".