Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Pentsio duinak

PSE-EEk eta JSE-Egazek pentsio duinen aldeko larunbateko manifestazioetan parte hartzeko dei egiten dute

Idoia Mendia eta Azahara Domínguez Bilbon eta Donostian deitutako martxetan izango dira

1. argazkia
Idoia Mendia y Azahara Domínguez, en una foto de archivo en la plaza del teatro Arriaga de Bilbao | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEren eta JSE-Egazen batzorde betearazleek zenbait kolektibok eta sindikatuk martxoaren 17rako pentsio duinak eskatzeko deitutako mobilizazioekin bat egiteko erabakia hartu dute, bai eta gobernuari eskatzeko zenbatekoak handitzea ere, gure gizarteko kolektibo ahulenetako baten eroste-ahalmena jaitsi ez dadin.

Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra eta Euskadiko Gazteri Sozialistak-Euskadiko Ezkerraren Gazteak kalera irtengo gara PPren gobernuari iradokitzeko forma bidezkoan erantzuteko orain pentsioak kobratzen dituzten belaunaldiek egindako ahaleginari, eta, aldi berean, erretiroa hartzen dutenean langile guztien etorkizuna bermatu behar duen sistema publikoaren jasangarritasunerako behar diren neurriak eskatzeko.

Larunbatean manifestazioak egingo ditugu Euskadiko hiriburuetan eta gure afiliatu eta jarraitzaile guztiei dei egiten diegu bat egin dezaten, besteak beste, lan-erreforma indargabetzea eskatzeko (Gizarte Segurantzaren defizitaren nukleoan dago), langileen estatutu berri bat eta errenten itun bat eskatzeko. Neurri horiek lan-espazio duin bat osatu eta sistemaren jasangarritasuna bermatu behar dute.

Euskal Sozialistok neurriak sustatuko ditugu berreskurapen soziala kalera iristeko eta aberastasuna modu bidezkoagoan banatzeko. Ezin da onartu krisian zehar beren pentsioekin belaunaldi gazteagoen etxeari eutsi egin diotenak kaltetuenak izatea pentsioen kutxa eraginkortasunik gabe kudeatzeagatik. PPk kutxa hori hustu egin du, eta gainera pribatizazio-eredua inposatu eta babes soziala desegin du.

Bereziki garrantzitsua da gure ustez, halaber, belaunaldi gazteenek, etorkizuna beren eskuetan dutenek, eta emakumeek, pentsioen zenbatekoak nahikoak ez izateagatik kaltetu nagusiak direnek, herritarren protestarekin bat egitea larunbat honetan Bilboko, Vitoria-Gasteizko eta Donostiako kaleetan. PSE-EEren eta JSE-Egazen idazkari nagusiak, Idoia Mendia eta Azahara Domínguez, Bilboko eta Donostiako martxetan izango dira hurrenez hurren. Erakunde bietako karguak eta militanteak ere beren lurraldeetako martxan izango dira. Euskal sozialismoak espero du jardunaldi horrek aukera ematea pentsio duinen eta hazkunde ekonomikoaren banaketa bidezkoagoaren eskaera ikusarazteko.