Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

Hiesari aurre hartzeko PrEP deritzon medikamentua baimentzearen eta Osakidetzak bere zerbitzu-zorroan sartzearen inguruan

OSOKO ZUZENKETA

Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio: 

1.- Jarrai dezala arriskuko populazioaren artean HIESaz kutsatzea ekiditeko prebentzio-programetan. 

2.- ONUSIDAk 2014an aurkeztutako 90-90-90 estrategiarekin lerrokatuta lanean jarrai dezala. Estrategia horren helburua da HIESa dutenen %90 diagnostikatuta egotea; horien %90ak tratamendu antirretrobirala jasotzea; eta era berean, horien %90ak detektaezina den karga birala lortzea.