Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

Emakumeen eta gizonen arteko desparekotasuna sustatzen duten enplegu- eta gizarte-politika patriarkalei buruz

OZOKO ZUZENKETA

  1. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala, garatzen dituen enplegu-politiketan, diskriminazio positiborako neurriak garatzen. Helburua da emakumeen enplegugarritasuna areagotzea eta lan-merkatuan sartzea erraztea. 
  1. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala aurrera egiten ardurakidetasuneko kontziliazioaren alorrean, zaintza-lanak partekatuak izan daitezen bai gizonen bai emakumeen artean. 
  1. Eusko Legebiltzarrak Diputatuen Kongresuari eskatzen dio analisi bat egin dezala, genero indarkeriaren biktima diren emakumeei emandako laguntzei buruz. Laguntza horiek abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoan, genero indarkeriaren aurka oso-osoko babesa emateko neurriei buruzkoan, 27.artikuluan jasota daude. Hori dela eta, aldatu dezala laguntza horiek arautzen dituen 1452/2005 Errege Dekretua.

...-RI BURUZ HITZ EGITEN DUGU

Gloria Sánchez