Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

Espainiako Gobernuak Eliza katolikoak immatrikulatutako ondasunen zerrenda publiko ez egitearen inguruan

OSOKO ZUZENKETA

Eusko Legebiltzarrak berretsi egin du Lan eta Justizia Batzordeak 2019ko martxoaren 20an hartutako erabakia, Eliza katolikoak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan immatrikulatutako ondasunak berreskuratzeari buruzkoa, hurrengo puntuak errekipatuz: 

  1. Eusko Legebiltzarrak Espainiako Gobernuko Justizia Ministerioari eskatzen dio Ganbera honi ahalik eta azkarren igorri diezaiola Eliza katolikoak EAEn immatrikulatutako ondasunen zerrenda eta horren inguruan duen informazioa, gaiak ukitutako administrazioei errazteko, hala badagokio, kaltetutako administrazioak titulartasuna berreskuratzea.
  2. Eusko Legebiltzarrak, behinaurreko Eusko Legebiltzarrak, behin aurreko zerrenda jasota, EAEko Jabetza Erregistratzaileen Elkargoari eskatuko dio, immatrikulazioaren garaian erregistratzaileek egindako kontrola gorabehera, kolaboratu dezala inskripzioak berrikusteko, domeinu publikoko ondasunak Erregistroan ondasun pribatuko jabetza gisa sartu ahal izan direnetan, garbiketa fisikoa eta juridikoa ahalbidetzeko helburuarekin, zuzenbide  substantiboarekin bat, zeinak bermatzen baitu horien besterenezintasun-, preskripzioezintasun- eta enbargaezintasun- printzipioa.
  3. Eusko Legebiltzarrak, Euskadiko Erregistratzaileen Dekanotzari eskatzen dio ezen berrikuspena eskatu diezaiela, Ganbera honetara 2015eko urriaren 14an bideratutako informazioaren arabera, Elizaren aldeko inolako  immatrikulazioren berririk ez dagoen jabetza-erregistroei, analisian sakontzeko dei eginaz eta Elizak ondasun horiek immatrikulatzeko erabili ahal izan duen termino anitz eta desberdinei erreparatuz.
  4. Eusko Legebiltzarrak Eusko  Jaurlaritzari eskatzen dio lidergoa hartu eta beharrezkoak diren lanak koordinatu eta egin ditzala foru aldundi, Eudel, legelari eta historialariekin batera,  era  desegokian immatrikulatutako ondasunak aztertu, identifikatu, defendatu eta berreskuratzeko helburuarekin.
  5. Eusko Legebiltzarrak Eusko  Jaurlaritzari eskatzen dio ezen, foru-aldundiekin bat, informazioa juridiko eta  historikoa  eman diezaiela EAEko tokiko erakundeei, horien ondare publikoaren jatorriari eta eskubideei buruz, eta erakunde horiek aktiboki babestu ditzala, Elizak behar ez bezala immatrikulatutako ondasunak berreskuratzen, banakatutako prozedura judizialak baitira, ondasun bakoitzaren eta haren  titulartasunaren ezaugarriak aintzat hartuta