partekatu
• ZUZENKETAK
Indarkeria matxistei eta adineko emakumei buruz
OSOKO ZUZENKETA
“Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio:
- Lanean jarrai dezala indarkeria sexistaren biktimak diren emakumeei zuzendutako prebentzioan eta arretan, kontuan izanik biktimen artean dauden profil anitzak.
- Emakume oso anitzekiko hainbat indarkeria sexista motak ikustarazi ditzala eta horien existentziari buruz gizartea sentsibilizatu dezala, herritarrak kontzientziatze eta desnaturalizatze aldera.
- Eutsi diezaiola Jabetuz formakuntza-programari, hots, indarkeriaren biktima anitzak artatzen dituzten prebentzio-, arreta- eta babes-sistemetako langileei zuzendutako programari. Horrekin batera, sakondu dezala indarkeriari aurre egiten dioten emakumeen artean dauden profil anitzetan, erantzunak ahalik eta hoberen doitu daitezen beren interes eta premia espezifikoen arabera.
- Emakumeen aurkako indarkeriari buruz dauden txosten eta azterlanak osatu ditzala. Horretarako, emakume adinduenek pairatzen dituzten indarkeria sexisten ezagutzan sakondu dezala.
- Jarrai dezala pausuak ematen, emakume nagusiek euskal gizartearen garapenari eta eskubideen lorpenei egindako ekarpen historikoa eta gaur egungoa ezagutzeko eta aitortzeko.