Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Idoia Mendiak eta Raúl Arzak ezinbestekotzat jotzen dute Euskadin industria egitura indartsua izatea

PSE-EEko eta UGT-Euskadiko ordezkariak, Elkarrizketa Sozialaren Mahaiko bileraren bezperatan eginiko topaketa batean, bat datoz prekarietatea amaitzeko beharrarekin.

1. argazkia
Las delegaciones del PSE-EE y de UGT-Euskadi Foto | Socialistas Vascos

PSE-EEko eta UGT-Euskadiko zuzendaritzek gaur Euskadiko enpresen egoera aztertu dute. Egoera zailean daude; besteak beste, Edesa Industrial, General Electric, Vicrila, CEL edo Muebles Xey, eta beste enpresa batzuk, bazkide edo finantzazio bila ari dira, adibidez, La Naval. Industria sektoreak funtsezko eginkizuna du Euskadin aberastasuna eta enplegua sortzeko. Hala, beharrezkoa da industria egitura indartsua izatea. Horrenbestez, Eusko Jaurlaritzaren parte-hartzea ezinbestekoa da jarduera garatzeko baldintza onenak lortzeko.

Gainera, biek nabarmentzen dute lan prekarietatea berdintasunerako oztopo nagusietako bat dela, eta lehentasunezkotzat jo dute prekarietate hori murrizten lagunduko duten politika ekonomikoak, fiskalak eta sozialak egitea. Ondorio horiek atera dituzte Euskal Sozialisten eta UGT-Euskadiko ordezkarien artean (Idoia Mendia eta Raúl Arza arduradun nagusiak buru izanik) izandako lan bileran.

Gazteentzako aukerarik ez egotea, 45 urtetik gorakoen artean dagoen langabezia, langile pobreen fenomenoa, edo atzerrian errotutako enpresa ia ikusezinen esku dauden enpleguak fenomeno berriak dira, eta arreta berezia jarri behar da horietan. Eusko Jaurlaritzak egingo duen Enplegu Planak errealitate horiek kontuan hartuko ditu, baita emakumeen alorrean okerrera egin duten beste batzuk ere, adibidez, lanean ez daudenen tasa baxuak edo soldaten ezberdintasuna. Gizarte eragileek enpleguko politiken plana egiten eta diseinatzen parte hartzeak eragin handia du gizartean, eta funtsezko elementua izan behar du. 

Enplegua da euskaldunon kezka nagusia, eta, beraz, enplegua sortzea eta ahalik eta kalitate onenekoa izatea dira oinarrizko helburuak. UGT-Euskadik duela gutxi eskatu du hainbat aurrerapen egitea Elkarrizketa Sozialaren Mahaian Enplegu Plana egiteko. María Jesús San José sailburu sozialistak uztailaren 18rako deitu du, eta legegintzaldi honetan, lehen aldiz egingo du bilera.

Idoia Mendiak azpimarratu du garrantzitsua dela enplegua sustatzeko tokiko eta eskualdeko planak egitea. Aurreko legegintzaldian, tresna erabilgarriak izan ziren laneratzeko zailtasun gehien dituzten taldeetarako, eta Eusko Jaurlaritzaren ekintzan ere sartu dute. PSE-EEk ere bertan parte hartu du. Gainera, kaltetuen dauden zonetarako berariazko planak egitea aurreikusita dago.

Laneko iruzurraren eta ezbehar-tasaren kontrako borroka dira Lan Sailaren bi lehentasunak. Prebentzioa gauza kulturala denez, eta eragile guztien inplikazioa beharrezkoa denez, Elkarrizketa Sozialaren Mahaia sailaren eta Osalanen ekintzak indartzeko foroa izan daiteke. UGT-Euskadik azken hilean izandako ezbehar-tasaren igoeraren aurrean kezka agertu du, eta lan egiteko asmoa duela adierazi du, Osalanek eta Ikuskaritzak prebentzio errealagoa eta eraginkorra bultza dezaten enpresetan.

UGT-Euskadi oso kritiko agertu da egiteko dagoen DSBEren erreformarekin. Hala, LGSren igoerarekin bat datorren zenbatekoen igoera egitea eskatu du. Gainera, fiskalitate justua ezartzeko beharra azpimarratu du, zerbitzu publikoak mantendu ahal izateko. Horiexek izan dira topaketan landutako beste gai batzuk.

PSE-EE eta UGT-Euskadi, gainera, bat etorri dira Zigor Kodeko 315.3 artikulua gaitzestearekin, eta PPk onetsitako legeria manifestazioak egiteko eskubidean eta sindikatuen borrokan izaten ari den ondorioen inguruan. Legeria horrek berekin ekarri du sindikalistentzat neurriz kanpoko erantzukizun penalak eskatzea.

Idoia Mendia eta Raúl Arza bileran izan dira, baita beste hauek ere: PSE-EEko erakundeko idazkaria, Miguel Ángel Morales, Politika Instituzionaleko idazkaria, Begoña Gil eta Enplegu arloko idazkaria, Alberto Alonso. UGT-Euskaditik, halaber, honako hauek izan dira: Antolaketa eta Administrazioko idazkaria, Arantza Ruiz, Politika Sindikal eta Instituzionaleko idazkaria, Maribel Ballesteros, eta Gizarte Politiketako, Lan Osasuneko eta Ingurumeneko idazkaria, Esperanza Morales.