PSE-EE EUSKADI DOKUMENTUAK http://www.socialistasvascos.com es-ES WWW.SOCIALISTASVASCOS.COM http://www.socialistasvascos.com/images/rssPSE_EE_EUSKADI_2017.png http://www.socialistasvascos.com 150 100 <![CDATA[DOKUMENTUA - ]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=12111 Tue, 19 Nov 2019 11:22:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - En relación con la promoción de nuevos modelos de vivienda.]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=12100 ENMIENDA DE TOTALIDAD El Parlamento Vasco insta al Gobierno Vasco a continuar avanzando en la innovación en vivienda, buscando e implantando nuevos modelos que se adecuen a las necesidades de la demanda, en los términos que se plantean en el Eje estratégico 5 del Plan Director de Vivienda 2018-2020:  Desarrollar nuevas fórmulas y medidas orientadas a favorecer el alquiler juvenil y el acceso a la viviendas de las personas en riesgo de exclusión impulsando los pisos compartidos, revisando el programa de pisos compartidos, promoviendo la creación de cooperativas en cesión de uso, poniendo en marcha iniciativas de convivencia intergeneracional y orientando las ADAs preferentemente al colectivo joven. Apoyar iniciativas destinadas a fomentar entornos de vida facilitadores para las personas que envejecen garantizando la accesibilidad universal, facilitando los intercambios de viviendas (cesión de vivienda a cambio de vivienda protegida), impulsando los intercambios de viviendas (cesión de vivienda a cambio de vivienda protegida), y apoyando iniciativas de viviendas colaborativas (cohousing). Facilitar la colaboración entre agentes del sector para promover programas y medidas innovadoras en materia de vivienda, poniendo en marcha un programa que ofrezca un servicio integral específico dirigido especialmente a las personas mayores en colaboración con los Servicios Sociales de los Ayuntamientos y las Diputaciones Forales e impulsando la colaboración entre agentes para compartir experiencias y conocimiento y extenderlas a otros lugares. El Parlamento Vasco insta al Gobierno Vasco a seguir impulsando la creación de redes de colaboración (con las Áreas de Vivienda y Servicios Sociales de los Ayuntamientos, con el tercer sector, con los agentes de rehabilitación, etc.) que favorezcan una mejor gestión e integración de las diferentes políticas sectoriales, en consonancia con lo planteado en el Eje estratégico 6 del Plan Director de Vivienda 2018-2020. El Parlamento Vasco insta al Gobierno Vasco a seguir avanzando en la gestión eficiente del parque de viviendas protegidas, de acuerdo a lo recogido en el Eje estratégico 2 del Plan Director de Vivienda 2018-2020.   Fri, 15 Nov 2019 12:56:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Presoei euskara ikasteko eskubidea bermatu eta euskara-ikasketak ofizial bilakatzeari buruz]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=12099 OSOSKO ZUZENKETA Legebiltzarrak adierazten du, presoak dauden pertsonak euskara ikasteko eskubidea dutela beste ikasketa ofizial eta homologatuak burututako baldintzetan.  Era berean, Legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatzen dio esparru honetan eskumena duten Estatuko beste erakundeekin lankidetza sustatzeko eta pertsona horien aurreko puntuan aipatutako eskubideak bermatzeko. Fri, 15 Nov 2019 12:50:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Título de la iniciativa: Oiongo herrian hezkuntza-komunitatearen eskutik inklusioa eta herri-kohesioa lantzeko ekimena hartzeari buruz ]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=12101 OSOKO ZUZENKETA Eusko Legebiltzarrak egokitzat jotzen du erakunde arteko mahai bat sortzea, Guardia-Arabako Errioxako Kuadrillako udalerri guztiak eta Hezkuntza Saila ordezkatuz. Mahai horretan Kuadrillako hezkuntza-errealitatearen azterketa eta hausnarketa egingo da hainbat ikuspuntutatik, hala nola hezkuntza-mailetan dagoen eskaintza eta eskaria, dauden ibilbideak, sakabanaketa geografikoa eta bilakaera demografikoa Fri, 15 Nov 2019 12:59:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Relativa al alto índice de recomendaciones del Ararteko no aceptadas o no contestadas por el Gobierno Vasco ]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=12098 ENMIENDA DE TOTALIDAD El Parlamento Vasco insta al Gobierno Vasco a seguir colaborando con el Ararteko.  El Parlamento Vasco insta al Gobierno Vasco a continuar contestando en la medida de lo posible a las recomendaciones emitidas por el Ararteko. Fri, 15 Nov 2019 12:46:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Familien Behatokiari buruz ]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=12097 OSOKO ZUZENKETA Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio IV. Familia Planaren arabera, Haurren eta Nerabeen Behatokia eta Familien Euskal Behatokia indartu dezala. Haurren eta Nerabeen Behatokia eta Familien Euskal Behatokia indartzea, euskal familien errealitatearen, egoeraren eta problematikaren erradiografia edukitzeko, garatutako politiken inpaktua eta ezarritako helburuen betetze-maila neurtzearen bidez. Horretarako, besteak beste, jardun hauek garatuko dira:  Haurren eta Nerabeen Behatokiaren eta Familien Euskal Behatokiaren lanak planifikatzen eta haien jarduera estrategikoki bideratzen lagunduko duen Aholkularitza Batzorde Zientifikoa sortzea. Familien eta haurren egoerari, premiei eta horren inguruan garatzen diren politikei buruzko datu-banku bat eta online adierazleak argitaratzea. Ikerketen eta azterketen programa espezifikoa bi urtez behin onartzea. Plan honetan jorratutako elementuekin (bereziki esku-hartze goiztiarra, gizarte- eta hezkuntza-programak, haurrentzako arreta, hezkuntza inklusiboa, kontziliazio-programak eta gurasotasun positiboa) erlazionatutako jardunbide egokien identifikazioa eta zabalkundea bultzatzea. Euskal Autonomia Erkidegoko familia eta haurren egoerari buruzko txostena aldian behin egitea. Euskal Autonomia Erkidegoko pobreziaren belaunaldien arteko transmisioari buruzko txosten espezifikoak egitea. Familia, haur eta nerabeei bideratutako esku hartzeko programen eraginkortasunari buruzko berrikusketa sistematikoak egitea. Dokumentu-funts espezializatua garatzea estatuko, Europako eta nazioarteko mailan. Fri, 15 Nov 2019 12:43:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Relativa a protección de derechos laborales y derecho a la huelga.]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=12096 ENMIENDA DE TOTALIDAD El Parlamento Vasco insta a la Ertzaintza a que continúe su labor en aras a garantizar el efectivo ejercicio de las libertades y los derechos fundamentales de la ciudadanía vasca, incluido el Derecho de Huelga, conforme a lo establecido en el marco legal vigente.  El Parlamento Vasco insta a la Inspección de Trabajo a que continúe atendiendo e investigando y resolviendo sobre las denuncias que pudieran producirse en los casos en que se considerase vulnerado el Derecho de Huelga. Fri, 15 Nov 2019 12:40:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Sobre las medidas a adoptar por el Gobierno para que la red de telecomunicaciones construida en gran medida con dinero público se quede en la empresa Euskaltel.]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=12095 ENMIENDA DE TOTALIDAD El Parlamento Vasco insta al Gobierno Vasco a analizar con profundidad la compra de participaciones de la empresa Euskaltel al objeto de garantizar el arraigo de la empresa e intentar evitar en lo posible la venta de la red de telecomunicaciones en Euskadi. Fri, 15 Nov 2019 12:37:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Gasteizko San Martingo EAG ixteari buruz]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=12093 OSOKO ZUZENKETA Eusko Legebiltzarrak Osasun Sailari eskatzen dio errekurtso publikoak eraginkortasunarekin kudeatzen eta euskal herritarrei oro har, eta gasteiztarrei bereziki, kalitateko osasun-arreta bermatzen jarrai dezala. Fri, 15 Nov 2019 12:31:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Aurreakordioa PSOE eta Unidas Podemosen artean koalizioko Gobernu progresista bat eratzeko]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=12029 Tue, 12 Nov 2019 09:32:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Sobre la puesta en marcha del Proyecto Piloto Zurekin]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=12092 La violencia contra las mujeres es  una de las realidades más execrables de nuestra sociedad que sigue cobrándose un importante número de víctimas. Los poderes públicos, cada uno en su ámbito de actuación, están dando respuestas para eliminar esta lacra. Al Departamento de Trabajo y Justicia, concretamente a la Viceconsejería de Justicia le corresponde apoyar y proteger a las víctimas de violencia de género a lo largo del proceso penal. En línea con esta responsabilidad ustedes han puesto en marcha, recientemente, el Proyecto Piloto Zurekin, encaminado a ofrecer un acompañamiento integral a las víctimas de violencia de género en los procesos penales a los que pudieran verse implicadas.  En el ejercicio de la labor de control de este Grupo Parlamentario, se realiza la siguiente PREGUNTA PARA SU RESPUESTA POR ORAL EN PLENO, a la Consejera de Trabajo y Justicia:  Con el fin de contar con una información más precisa ¿En qué consiste el Proyecto Piloto Zurekin? Fri, 15 Nov 2019 12:28:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Frankismoaren biktimak laguntzeko neurri ekonomikoak aztertuko dituen txosten bat eskatzeari buruzkoa ]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=12094 OSOKO ZUZENKETA 1.- Eusko Legebiltzarrak eskatzen dio Eusko Jaurlaritzari helarazi dezala ahalik eta eperik laburrenean Memoria Historiko eta Demokratikoari buruzko Lege Proiektua, gure lege-markoa osatzeko eta frankismoaren eta gerra zibilaren biktimek eta horien familiek egindako eskariarekin betetzeko helburuarekin. 2.- Eusko Legebiltzarrak adierazten du bere konpromisoa Lege Proiektu horren tramitazioa Legebiltzarrean ahalik eta azkarrena izan dadin. 3.- Eusko legebiltzarrak eskatzen dio Eusko Jaurlaritzari legea onartu eta uretebeteko epean izendatu dezan jakitunen batzorde tekniko bat, zeinek, legedian jasotzen diren erreparazio neurriak kontuan hartuta, aztertu dezan zeintzuk izan daitezkeen komenigarriak lege horren betetzeari begira. Fri, 15 Nov 2019 12:34:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - General Químicak eraginda Zubillagan (Lantaronen) izan den akuifero alubial kuaternarioko lurpeko ura deskutsatzeko erremediatze-planaren exekuzioa osatu beharrari buruz]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=12091 OSOKO ZUZENKETA 1.Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari, Arabako Foru Aldundiari, lurren jabeei eta enpresa kutsatzaileari eskatzen diote elkarlanik handiena eskain dezatela Ebroko Ur Konfederazioari. Helburua da egutegi bat lortzea, ahalik eta gutxien luzatuko dena, adostutako Erremedio Planean jasotako neurriak gauzatzen amaitzeko, betiere eskura dituzten teknika onenak erabiliz. 2.Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio ezen, Ebroko Ur Konfederazioarekin, lurren jabeekin eta enpresa kutsatzailearekin batera eskatu dezatela kaltetutako lurretan eragindako kalteen balorazioen azterlana, kontuan izanik nekazal jarduerarentzat egindako kalteak, hala nola erremediorako garatzen diharduten neurriak. 3.Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala bitartekaritza eskaintzen enpresa kutsatzaileari eta kaltetutako lurren jabeei, kalte-ordainik jaso ez eta kaltetuak izan ziren nekazarientzat balizko konpentsazio-neurriak aztertzeko eta kuantifikatzeko. Fri, 15 Nov 2019 12:25:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Euskal ikertzaileek "brexit"aren ondorioz Erresuma Batuan izan dezaketen egoerari buruz]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=12089 OSOKO ZUZENKETA Eusko Legebiltzarrak Euskal Unibertsitate Sistemako unibertsitateei eskatzen die ezen, beren unibertsitate-autonomiaren baitan, jarrai dezaten Erresuma Batuko unibertsitateekin eta ikerketa zentruekin elkarlanak sustatzen, mantentzen eta indartzen. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala ikasle eta irakasleen mugikortasunerako beka eta laguntza politika bat bultzatzen, bermatuko eta ahalbidetuko duena horiek jarduerak egin ditzaten Erresuma Batuan, Brexit osteko egoeran. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala ikertzaileak atxikitzeko, erakartzeko eta aberriratzeko programak bultzatzen Ikerbasque programaren bidez, enfasi berezia jarriz Ikerbasque Basque Research Fellow programan. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala bere Zientzia eta Teknologia Politika bultzatzen, areagotzeko Euskal Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza sistemaren nazioarteko elkarlana mundu mailako beste sistema batzuekin, eta berariaz Erresuma Batuarekin etorkizunean. Fri, 15 Nov 2019 12:16:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Ekonomia uberizatuak eta, zehazki, delivery sektoreko banaketa-enpresek (Glovo, Deliveroo, UberEats…) sortu eta sustatzen duten lanaren prekarizazioaren eta kontsumo-ohituretan duten eragin kaltegarrien aurrean hartu beharreko neurrien inguruan]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=12088 OSOKO ZUZENKETA 1.- Eusko Legebiltzarrak aurkakotasuna adierazten du zenbait enpresen jarrerari, azpiegitura birtualetaz baliatuz (Globo, Deliveroo, Uber,....) lantokiaren kontzeptu tradizionala desitxuratzen dutenei, langile autonomien erregimen berezian sartzea exijitzen zaien langileengana joz, benetan duten harreman juridikoak bete arren besteren konturako lan harreman bati propio dagozkion ezaugarriak. 2.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzako Lan Ikuskaritzari eskatzen dio eutsi diezaiola Estatuko Lan Ikuskaritzarekin duen elkarlanari, Gizarte Segurantzako alta, baja edo iruzurren alorrean egiten duen kontrolerako. Helburua da langileak autonomo faltsu gisa kontratatzen dituzten plataforma digital deiturikoak jazartzea eta zigortzea. 3.- Eusko Legebiltzarrak Lan eta Justizia Sailari eskatzen dio jarraipen bereizia egin diezaiola Euskadin ematen diren autonomo faltsuen egoerei. Horretarako, Lan Ikuskaritzaren eta foru ogasunen artean dauden elkarlanerako akordioak gogoan izan ditzala. 4.- Eusko Legebiltzarrak Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailari eskatzen dio jarrai dezala kontsumo arduratsuaren inguruko kanpainak egiten. Helburua da pertsona kontsumitzaileak beren erosketetan irizpide sozialen eta ingurumenekoen arabera jokatu ahal izatea, gizartearen onerako den inguru bati ekarpena egite aldera. Fri, 15 Nov 2019 12:13:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Euskal herritarren bizi-baldintzak hobetzeari buruz ]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=12087 OSOKO ZUZENKETA Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema zabaltzen eta garatzen. Horretarako, gainontzeko euskal erakundeekin batera eta eurekin elkarlanean, eutsi diezaiola Gizarte Zerbitzuen Plan Estrategikoan aurreikusitakoari eta hori bete dezala. Helburua da Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema finkatzea sistema unibertsal eta ardura publikoko gisa. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio gizarteratzeko politikak garatu ditzala ikuspegi intersektorial batetik eta sailarteko egituratze batez, Gizarteratzeko IV Euskal Planean aurreikusitakoaren arabera. Eusko Legebiltzarrak, Diru-Sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Euskal Sistemaren hobetzea ezartzea helburu, beharrezko deritzo diru-sarrerak bermatzeko eta gizarteratzeko Lege Proposamena Legebiltzarrean tramitatzea. Fri, 15 Nov 2019 12:10:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Zaintzaren alorreko prekarietatearen kontrako talka-planari buruz]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=12090 OSOKO ZUZENKETA Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio aurrera egiten jarrai dezala Euskadin emakumeen eta gizonen arteko soldata-arrakala txikitzeko Estrategia eta Plan Operatiboarekin, Gobernu Batzordeak 2018ko azaroaren 27an onartutakoarekin. Eusko Jaurlaritzako hainbat sailen, Sailarteko Talde baten eta Euskadiko Elkarrizketa Sozialaren Mahaiaren artean garatuko da. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio ahalik eta azkarren abian jar dezala Pertsona Zaintzaileak Babesteko Estrategia.   Fri, 15 Nov 2019 12:22:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Migratzaleen eta errefuxiatuen giza eskubideen defentsari buru ]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=11727 OSOKO ZUZENKETA 1.- Eusko Legebiltzarrak babesa adierazten die giza eskubideen erabateko betetzea errespetatzen duten migrazio- eta asilo-politikei, eta helburu horretarako botere publikoek garatutako ekimenei.  Era berean, migrazio-politika publikoetan, bat egiten du ikuspegi integral eta transbertsalez egiten diren apostuak, uste baitu harrera, arreta, integrazioa eta aniztasuna herri erronka bat direla, eta herri erronka gisa landu beharrekoak direla.  2.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio lanean jarrai dezala, modu koordinatuan, gainontzeko erakundeekin eta inmigrazioaren eta pertsona errefuxiatuen eremuan hirugarren lanean diharduten hirugarren sektoreko elkarteekin, arreta egokiagoa emate aldera.  Hori dela eta, Eusko Legebiltzarrak esker ona adierazi nahi die elkarte guzti horiei, gizarte zibiletik pertsona migratzaile eta errefuxiatuen alde, euren eskubideen babeserako eta bermerako lanean dihardutenei.  3.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio garatu dezala 2018-2020rako herritarren, kulturartekotasunaren eta immigrazioaren eremuan jarduteko V. Plana, enfasi berezia eginez harrera egiteko, integraziorako eta aniztasun kulturalerako estrategietan eta jarrai ditzala garatzen Eusko Jaurlaritzaren 2017-2020 Bizikidetza eta Giza Eskubideen Planean jasotako ekimenak. 4.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio Ikuspegiren bidez azterketa bat egin dezala pertsona etorkinek euskal gizartean dituzten premiei buruz. Tue, 29 Oct 2019 01:46:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Eusko Jaurlaritzak Eusko Legebiltzarraren etxebizitza arloko akordioak etengabe ez betetzeari buruz ]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=11723 OSOKO ZUZENKETA Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala alokairu sozialeko etxebizitza publikoaren sustapena berraktibatzen. Helburua da egokitzat jotzen diren eraikuntza berrirako mailak berreskuratzea eta lortzea. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala Bizigune eta ASAP –biak Alokabidek kudeatutakoak- programak bultzatzen. Helburua da ahal beste etxebizitza huts biltzea, alokairuko etxebizitza prezio eskuragarrian lortzea behar duten pertsonen esku jarri ahal izateko. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio beharrezko aldaketak egin ditzala Gaztelagun programan, bere irismena areagotzeko eta ahal beste pertsona gazteri on egiteko. Aldaketa horiek muga ekonomiko berriak ezarriko dituzte (bai goitik, bai behetik), prekarietatera eta programaren onuradunek pairatzen duten diru-sarreren aldagarritasunera egokitzeko eta gutxieneko adina 23tik 18ra jaitsiko du, egun EAEn indarrean dauden beste udal alokairurako laguntza programa batzuekin bat etorriz. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio 2020ko lehen hiruhilekoan onar dezala etxebizitza hutsa arautzen duen Dekretua, zeinak neurriak ezarriko baitituen bere funtzio soziala bete dadin, benetako okupazioaren bitartez. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala epe ertain eta luzean –hori baita eraginkortasuna neurtu ahal izateko denbora-eremua- etxebizitza politika publiko trinkoak eta egituratuak bultzatzen. Tue, 29 Oct 2019 01:24:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Jardunbide egokien eta ustelkeriaren aurkako bulegoa sortzeko lege-proposamena (11/09/02/02/00022)]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=12002 Behean sinatzen duten Legebiltzar Taldeek, Ganberako indarreko Erregelamenduaren babesean, honako agerraldi hauek eskatzen dituzte, Jardunbide egokien eta ustelkeriaren aurkako bulegoa sortzeko Lege-proposamenaren gainean:  Arartekoa, edo ordezkatzen duena. Euskal Autonomia Elkarteko Fiskaltzaren ordezkaria. Datuak Babesteko Euskal Bulegoko zuzendaria, edo ordezkatzen duena. Herri Kontuen Euskal Epaitegiko ordezkaria. EUDELeko presidentea, edo ordezkatzen duena. Toki Administrazioko Idazkarien, Kontu-hartzaileen eta Diruzainen Elkargo Nagusiaren Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-ordezkariak. Rafael Jiménez Asensio, Zuzenbidean doktore eta unibertsitateko irakaslea. Inmaculada Jurío Macaya andrea, Nafarroako Gobernuko Justizia eta Barne Saileko zuzendari nagusi ohia. Arantza Izurdiaga Osinaga andrea, EHBILDUko parlamentari ohia Nafarroako Parlamentuan. Tue, 12 Nov 2019 09:31:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Ikuskarien Kidegora sartzeko lehiaketa-oposiziorako deialdi-proposamena aldatzeari buruz ]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=11726 OSOKO ZUZENKETA “Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio:  Jarrai dezala inplikatutako eragileekin adosten Ikuskaritza lanetarako pertsonak hautatzeko hartu beharreko neurriak, zerbitzua hobeto ematen laguntzeko eta kalitatezko hautaketa prozesu bat bermatzeko, segurtasun juridiko osoa izango duena. Etorkizunean hezkuntza eremuan enplegu publikorako eskaintzak egiterakoan kontuan izatea tribunalek egindako gomendioak, EAEko Bigarren Hezkuntzako irakasle taldera eta Lanbide Heziketako irakaslego teknikora sartzeko 2018ko Enplegu Eskaintza Publikoari dagozkionak”. Tue, 29 Oct 2019 01:41:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Frantseseko irakasleen gabeziari aurre egiteko neurriei buru]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=11725 OSOKO ZUZENKETA Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio azter ditzala elkarlanerako aukerak Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdearen esparruan. Helburua da posible diren alternatiba anitzak identifikatzea, EAEko ikastetxe publikoetan frantseseko irakasleen gabeziari aurre egiteko. Tue, 29 Oct 2019 01:38:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Krisi humanitarioetan esku hartzeko osasun-taldeak sortzeari buruz]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=11724 OSOKO ZUZENKETA Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio manten dezala garapenerako Lankidetzarako Euskal Agentziarekin duen konpromisoa. Helburua da esku hartze humanitarioa sustatzen jarraitzea ahalik eta modu koordinatuan gure Erkidego Autonomoan.  Hori dela eta lehentasunezkoa deritzogu ahaleginak zentratzea Osakidetzako langileen artean START proiektua ezagutzera ematen, bat egiteko aukera izan dezaten ahalik eta pertsona gehienek. Tue, 29 Oct 2019 01:28:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Israelgo Estatuarekiko harremanei buruz ]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=11722 OSOKO ZUZENKETA Eusko Legebiltzarrak:  Gaitzetsi egiten du Israel eta Palestinaren arteko indarkeria mota oro.  Pozez hartzen du Eusko Jaurlaritzak Garapenerako Lankidetzarako duen programaren bidez duela hamarkadetatik egiten duen ahalegina palestinar herritarren egoera arintzeko.  Palestinako Agintariei eskatzen die berrezarri dezatela beren agintaritza legitimoa Gazan, eta Hamasi hertsatuki eskatzen dio ekintza armatu mota oro gelditu dezala.  Arbuiatu egiten ditu Israelgo Gobernuak palestinar populazio zibilaren aurka manten ditzaken indarkeriazko jarduerak, eta eskualdean Giza Eskubide guztiak errespetatzea eskatzen du.  Berresten du gatazka horren konponbidearen etorkizunerako bi Estatuen –Israel eta Palestina- bizikidetza baketsua behar dela, Jerusalen izanik etorkizuneko hiriburua bi Estatuetan, nazioarteko legeek eta NBEko Segurtasun Batzordearen hainbat ebazpenek jasotzen duten bezala.  Babestu egiten ditu EBren ahaleginak elkarrizketa lortzeko, eskualdean behin betiko Bakearen bila eta eskatzen du aldeen arteko elkarrizketaren bidezko konponbide bat lortzeko ekimen mota oro indartzea.  Babestu egiten ditu Europar Batzordearen 2012ko abenduaren 10eko adierazpenak, zeintzuen bidez EBk konpromisoa hartzen baituen Europar Batasunaren eta Israelgo Estatuaren arteko akordioek berariaz eta argi jaso dezaten ez direla aplikatuko Israelek 1967an okupatutako lurraldeetan, Golan, Zisjordania, Ekialdeko Jerusalen barne, eta Gazako Zerrenda bezala.  Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio aintzat har dezala Europar Batzordearen akordio hori 2020 Nazioartekotzeko Esparru Estrategiaren bere ezartzean, hala nola Kanpo Ekintza Planetan eta Nazioartekotzekoetan. Era berean, eskatzen dio informazioa eman diezaiela Ekialde Hurbilean diharduten euskal eragile ekonomiko eta sozialei, batez ere Nazio Batuek eta Europar Batasunak onartutako ebazpenak eta horien ondorioak okupatutako palestinar lurraldeko asentamendu israeldarretan (Ekialdeko Jerusalen barne) parte hartzeari, babesteari eta egiteari dagozkionak.  Nazio Batuen ebazpenekin bat, espainiar Estatuari, Europar Batasunari –eta oraindik egin ez duten EBko kide diren estatuei- eskatzen die aitor dezatela Palestina Estatu gisa, funtsezko neurria baita Israel-Palestina gatazkari konponbide negoziatu bat emateko. Tue, 29 Oct 2019 01:22:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Euskal Autonomia Erkidegorako Alzheimerraren gaineko plan integral bat egiteari buruz ]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=11721 OSOKO ZUZENKETA Kontuan izanik gaixotasun neurodegeneratiboak gaitz kronikoak direla, desgaitasun fisiko, intelektual eta sozial handia eragiteko joera dakartenak eta, ondorioz, dependentzia eta bizi kalitatea gutxitzea –kaltetuen eta senideen pairamen indibidual eta sozial handia ekarriz-, Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eskatzen dio,  2013-2020 Euskadiko Osasun Planean jasotako konpromiso eta helburuak betez, garatu dezala Euskadiko Gaixotasun Neurodegeneratibo eta Neuromuskularren estrategia. Helburua da eragindako pertsonen, zaintzaileen eta senideen arreta osoa hobetzeko tresna bat izatea. Era berean, estrategia horretan Alzheimerra, beste dementziak bezala, modu espezifikoan sartu beharko da. Ahalik eta azkarren, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko sailburuak estrategia hori ganbera honetan aurkez dezala.” Tue, 29 Oct 2019 01:14:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Azalera-eskubidean eraikitako lurzoruari ]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=11720 OSOKO ZUZENKETA Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio ez dezala babes publikoko etxebizitza gehiago sustatu, lotutako edo lotu gabeko eranskindunak eta merkataritza lokaldunak, azalera-eskubidean. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio ez dezala Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren jabetzako lur gehiago saldu, lur horietan azalera-eskubidean eraikitako babes publikoko etxeak daudenean, salbu eta etxe horiek etxebizitza libre bilakatu direnean edo bilakatuko direnean. Azken kasu horretan, salmenta baimenduko da, betiere babes publikoko etxebizitza gisako behin betiko kalifikazioaren truke. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio azter dezala aukera, modu puntualean eta hori egitea arrazoitzen duten baldintza zehatzak ematen direnean, 75 urtetik beherako lagapenen iraupena luzatzekoa. Helburua da adjudikaziodun pertsonentzat konprometituak izan daitezkeen egoerak ekiditea. Tue, 29 Oct 2019 01:11:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Eskola-jantokien egungo ereduak behar dituen aldaketei ]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=11719 OSOKO ZUZENKETA 1.- Eusko Legebiltzarrak beharrezko deritzo eskola-jantokien kudeaketa-eredu posibleen azterketarekin jarraitzea. Helburua da aukera bideragarriak ahalbidetzea kudeaketa deszentralizatua hautatzen duten ikastetxeei.  2.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio lau hileko epean amaitu dezala kudeaketa-eredu anitzen azterketa, bideragarritasun juridikoaren ikuspegitik, eta zehazki, ikastetxeen kabuzko kudeaketa eta tokiko erakundeen elkarlanez egindako kudeaketa. 3.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio ezen, baldin eta juridikoki bideragarriak liratekeen aukerak badaude, proposatu dezala jantokien araudiaren idazkera berri bat, aurretiaz hezkuntza komunitateari kontsultatuta. Idazkera berri horrek, betiere, bermatu beharko ditu zerbitzuaren kalitatea eta segurtasuna, hala nola langileen lan-baldintzak. 4.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio, kasu horretan, arau proposamen berriak bere baitan har dezala egun indarrean dagoen sistemaren aldaketa. Tue, 29 Oct 2019 01:08:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Euskal Autonomia Erkidegoko adinekoentzako egoitza-zentroei buruzko 126/2019 Dekretuari buruz ]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=11718 OSOKO ZUZENKETA Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio ezen, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren alorrean arautzeko eta planifikatzeko dituen funtzioak betez, jarrai dezala aurrera egiten Euskadi osoan arreta-sarea hedatzeko, lurralde bakoitzaren ezaugarri eta premietara egokituz eta, horrela, errespetatuz bai sistemaren erakundearteko egitura, bai arretarako eredu komunitarioa, kudeaketaren deszentralizazioa ere eskatzen duena. Tue, 29 Oct 2019 01:03:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Euskal familiei laguntzeiko politiken porrotari buruz]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=11717 OSOKO ZUZENKETA Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio materia demografikoen Estrategia bat garatu dezala. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio lehentasunez garatu ditzala familiak laguntzeko IV. Planean jasotako aspektuak, honako hauei dagozkionak: Haurtzaroaren eta familiaren Behatokia haurtzaroarekiko, nerabezaroarekiko eta familiekiko eraginaren txostenak seme-alabak dituzten familiak laguntzeko sistema eta, Kontzilia 30 esperientzian oinarrituta, kontziliazio-neurriak ezartzen dituzten enpresen sentsibilizazioa, aholkularitza eta aitortza. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio garatu dezala Bateratu+ webgunearen inplementazioa. Helburua da herritarrei informazioa helaraztea, lagungarri izango zaiena erabakiak hartzeko familiako eta laneko bizitza bateratzeko orduan. Tue, 29 Oct 2019 01:00:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Garapenerako euskal lankidetzaren garrantziari buru]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=11658 OSOKO ZUZENKETA 1.- Eusko Legebiltzarrak aitortu egiten du 30 urteko ibilbide positiboa nazioarteko elkartasunean eta Euskal Lankidetza eredu propioaren garapenean, izaera deszentralizatukoan, zeinaren indargunea errotzen baiten erakundeen, elkarte ehunaren eta eremu akademikoaren arteko elkarlanean.  2.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio:  Jarrai dezala urtero areagotzen Garapenerako Lankidetzara bideratutako funts publikoen portzentajea, 2013ko ekitalditik egiten diharduen bezala. Sakondu dezala 2017an onartutako (H)ABIAN 2030 Estrategia martxan jartzean, hala nola Plan Zuzendarian. Helburua da herritarren sentsibilizazioan aurrera egitea, ikuspuntu tokiko-globalean eta gizarte eraldaketarako hezkuntzan. Erakundearteko elkarlanerako eta erakunde anitzen autonomia politikoarekiko errespetuko printzipioak jarraituz, eutsi diezaiola Garapenerako Euskal Lankidetzaren nortasun-ikurrari, errotzen dena euskal erakunde anitzen elkarlanean, eta hainbat erakundearteko proiekturen garapen ekarri dituena. Tue, 22 Oct 2019 10:19:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Ertzaintzaren 28. promozioko praktiketako funtzionario izangaien baldintzei buruzkoa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian prestakuntza-ikastaroa egiten duten bitartean.]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=11656 OSOKO ZUZENKETA 1.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari eskatzen dio dirulaguntza sistema bate zar dezala Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako sarrera-formakuntza ikastaroetako ikasleen kolektiboaren garraiorako, mugikortasunaren kudeaketa jasangarriagoa babestuz.  2.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari eskatzen dio arauak garatu ditzala, sarbide ikastaroetako ikasleen ordainsari-gaia arautzeari dagozkionak, 7/2019 Legean, ekainaren 27koan, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko Legearen bosgarren aldaketarenean ezarritakoaren esparruan. Tue, 22 Oct 2019 10:09:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Durangoko etenik gabeko arretagunean erizain-kopuru egokia jartzeari buruz ]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=11655 OSOKO ZUZENKETA “Eusko Legebiltzarrak, 2019ko ekainaren 19an Osasun Batzordean 67/2019 legez besteko proposamenaren inguruan aho batez hartutako akordioa berretsiz, Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai ditzala garatzen dagoeneko abiatutako jarduerak, Durangoko etengabeko arreta guneko erizaintzako langileak egokitzera bideratutakoak, Etengabeko Arreta Gune horren zerbitzua hobetze aldera”. Tue, 22 Oct 2019 10:05:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Sobre el balance del Departamento en relación al desarrollo de la Ley de Vivienda.]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=11716 La Ley de Vivienda es uno de los principales hitos en el desarrollo del autogobierno en los últimos años. Se trata de una norma inédita en España, fruto de un amplio proceso participativo, que exploraba en las posibilidades que ofrecía el Estatuto para ampliar derechos de ciudadanía, y se diseñó y acordó con una perspectiva de largo recorrido.  Por todo ello, el Grupo Parlamentario “Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak” solicita al Consejero respuesta a la siguiente PREGUNTA ORAL EN PLENO:  ¿Cuál es el balance que hace el consejero del desarrollo de la Ley de Vivienda en los últimos cuatro años? Tue, 29 Oct 2019 12:56:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - “LANDA EREMUKO EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA" 2019]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=11659 Nazio Batuen Erakundeko Batzar Nagusiak, 2007ko abenduaren 18ko 62/136 ebazpenean, urtero, urriaren 15ean, Landa Eremuko Emakumearen Nazioarteko Eguna egitea erabaki zuen, "landa­eremuko emakumeak, emakume indigenak barne, nekazaritzaren eta landa-ingurunearen garapena sustatzeko, elikadura-segurtasuna hobetzeko eta landa-pobrezia desagerrarazteko duen eginkizun eta ekarpen erabakigarria" aitortzeko. Landa-eremuko emakumeak munduko biztanleriaren herena baino gehiago dira, eta planetako nekazaritzako eskulanaren% 43 eta, gainera, gure herrien elikadura bermatzeko eta biztanleentzat baldintza duinak ziurtatzeko erronkak partekatzen dituzte, eta natura-guneak eta gure ondare historiko eta kulturala babesteko bermea dira. Landa-eremuko emakumearen nazioarteko egun honetan, garrantzitsua da aitortzea eta ikusaraztea berebiziko garrantzia dutela herrien sostengu eta garapen ekonomiko eta sozialean, eta funtsezko ekarpena egiten diotela garapen jasangarriari, elikagaien segurtasunari, tradizioak mantendu eta eguneratzeari eta tradizio horiek bizirik iraunarazteari. Ezinbestekoa da emakumeak kontuan hartzea landa-etorkizuna bermatzeko. Ezinbestekoa da, halaber, ahotsa altxatzen jarraitzea, landa-eremuko emakumeek pairatzen dituzten desberdintasunak eta aukera-falta salatzen jarraitzeko, argi eta garbi agerian uzteko benetako aukera-berdintasuna ez dela posible izango, harik eta gure herrien aurrerapen sozial, ekonomiko eta kulturalean duten funtsezko balioa eta eginkizuna benetan onartzen dugun arte. Hori dela eta, ezinbestekoa da arlo sozial, kultural, ekonomiko eta politikoan landa-eremuko emakumeen lidergoa sustatuko duten neurriak sustatu eta garatzearen aldeko apustu irmoa egiten jarraitzea, emakume horiek etxeetan, enpresetan, gizartean eta politikan erabakitzeko ahalmen handiagoa izan dezaten. Landa-eremuko emakumea funtsezko ardatza da landa-eremuko despopulazioa eta zahartzea geldiarazteko eta, horretarako, beharrezkoa da emakumeei eta haien familiei aukerak eskaintzea eta erronka garrantzitsuei aurre egitea, hala nola diren emakumeen langabeziari amaiera ematea, nekazaritzako genero-arrakala kentzea, baldintza berdinetan lan egitea bermatzea, emakumeen lidergoa sustatzea eta landa-ingurunea zerbitzu gehiagoz hornitzea. Bat egiten dugu Landa Eremuko Emakumearen Nazioarteko Egun honekin, euskal gizartea sozialki minoritarioa den lurralde bateko desberdintasun-arazoaz jabetu dadin, eta lurperatuta denbora gehiegi egon den arazo bati buruzko kontzientzia soziala handitzeko helburu atzeraezinarekin. Tue, 22 Oct 2019 10:26:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Ordezkagunea sistema eteteari eta eragindako kalteak konpentsatzeari buruz]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=11657 OSOKO ZUZENKETA Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio lanean jarrai dezala Ordezkagunea plataformaren funtzionamendu egokia bermatzeko beharrezko hobekuntza eta egokitzapenetan, irakasleen artean ematen diren eta ikasturteko une puntualetan eragin berezia duten kasuistika anitzei erantzuteko.  Tue, 22 Oct 2019 10:12:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Hondarribiko Zaldunborda esparruan egin nahi duten makrooutlet proiektua gelditzeko eskatzeari buruz]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=11654 OSOKO ZUZENKETA Eusko Legebiltzarra ekainaren 27ko 10/2019 Legean jasotzen den helburu honekin bat dator: “jarduera ekonomiko eta sozialak finkatzeko prozesuak arautzea eta, horrenbestez, interes orokorrerako ezinbestekoa den lurralde-orekari eusten zaiola segurtatzea eta baldintzak zehaztea horien ezarpena erakartzeko lurralde-eremu aproposetara”. Eusko Legebiltzarrak berariazko babesa adierazten dio tokiko eta hurbileko merkataritzaren sektoreari, Gipuzkoan eta Euskadi osoan jarduera ekonomiko garrantzitsua baita. Eusko Legebiltzarrak aberastasuna eta kalitatezko enplegua sortzen laguntzen duten proiektu ekonomikoak babesten ditu, bereziki langabezia-tasa handienak dituzten eskualdeetan, hala nola Bidasoa eskualdean. Eusko Legebiltzarrak ingurumenaren eta lurralde-oreka jasangarriaren aldeko konpromisoa duela adierazten du. Eusko Legebiltzarrak, udal-autonomiari eta indarrean dauden legeei dien errespeturik handienetik abiatuta, Hondarribiko Udalari eskatzen dio Hondarribiko Zaldunborda inguruan egin asmo duten makrooutlet proiektuak errespetatu ditzala 10/2019 Legean –ekainaren 27koa, establezimendu komertzial handien lurralde-antolamenduari buruzkoa- jasotako xedapen eta baldintza guztiak. Tue, 22 Oct 2019 10:00:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Gazte-enpleguaren prekaritatearen ondorioz gazte-belaunaldi oso bat galtzeko arriskuaren aurrean Jaurlaritzaren asmoen inguruan.]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=11629 OSOKO ZUZENKETA Legebiltzarrak adierazten du Euskadiko gazteen bizi duten egoeraren aurrean neurriak hartzea ezinbestekoa dela. Egun gazteek duten batazbesteko emantzipazio adina aurreratzeko politikak martxan jarriz.  Legebiltzarrak jaurlaritzari eskatzen dio, egun martxan dituen Enplegu Plan Estrategikoan gazteei zuzendutako lan ildoak indartzeko eta horrekin batera etxebizitza politika eraginkorrak sustatzea. Fri, 18 Oct 2019 11:43:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Basque Country Logistic estrategiari buruz]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=11628 OSOKO ZUZENKETA Eusko Legebiltzarrak babestu egiten du Euskadiko Logistika Estrategia, 2030 Euskadiko Garraio Jasangarriko Plan Zuzendarian jasotakoa, modu zuzenean jasota dagoena 4. helburuan, “Euskadiren kokaleku estrategikoa indartzea Europan”. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio lanean jarrai dezala Euskadik izan ditzan kalitatezko logistika azpiegitura lehiakorrak eta intermodalak, non eta elkarlanean arituko baiten gainontzeko erakunde publikoekin eta ekimen pribatuarekin. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio azpiegitura logistikoak planifikatu, diseinatu eta dimentsionatu ditzala kontuan izanik unean uneko etorkizun makroekonomikoa, aintzat harturik errentagarritasun sozioekonomikoa, eta bat eginez garapen ekonomiko iraunkor, adimentsu eta arduratsua lortzeko helburuarekin.  Fri, 18 Oct 2019 11:25:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Gernikako Estatutuaren 40. urteurrena ospatzeari buruz]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=11610 1979ko urriaren 25ean euskal herritarrek Gernikako Estatutua berretsi zuten gehiengo handiz. Historian lehen aldia zen euskaldunek zuzenean berresten zutena herrialdean, bertako lurraldetan eta gainerako Espainian ziren sentsibilitate ezberdinen artean autogobernu-eredu bat eraikitzeko akordio bat. Denborak erakutsi du eredu hori Euskadik bizi izan duen inoizko aurrerapen- eta eraldakuntza-esperientzia handiena izan dela.  Hori dela eta, gertakizun historiko honen 40. urtemugaren harira, Sozialisten Taldeak egoki ikusten du euskal erakunde publikoak ere ospakizun honetara gehitzea, herritarren funtsezko eskubideen egikaritzea eta horien pluraltasuna blindatzea ahalbidetzen duten zerbitzu publikoak ekarri dituzten hainbat eskumen garatzearen bermatzaile diren aldetik.  Egia da urteurren honetara gure autogobernuaren berrikusketa, eguneratze eta modernizazio prozesu baten erdian iritsi garela, zeinetan sozialistak engaiatuta gauden ezberdinen arteko akordioa berritzen, errealitate sozial berrietara eta legaltasunaren barruan moldatu ahal izateko. Dena dela, bereziki komenigarria da azpimarratzea zailtasunik muturrekoenei, are terrorismoak nahi izan zuen eraispenari, gailendu izan den itun honen balioa.  Horregatik guztiagatik, honako LEGEZ BESTEKO PROPOSAMEN hau aurkezten da OSOKO BILKURAN:  Gernikako Estatutua berretsi zeneko 40. urteurrenaren aurrean, Eusko Legebiltzarrak modu positiboan baloratzen du arau horrek ekarri duena eta ekartzen segitzen duena Euskadin bizikidetza demokratikoa egituratzeko iturri eta herritarrentzat ongizate iturri bezala. Euskal gizarteak haren manuei jarraituz erakunde eta autogobernu esparruan ekindako ibilera esperientzia arrakastatsua izan da, inondik ere.  Eusko Legebiltzarrak berretsi egiten du transferentzien Batzorde Mistoan elkarrizketa bidez eta Euskadiko eta Espainiako gobernuek hitzartutako egutegiari jarraituz Estatutuaren garapena osatzeko borondatea.  Eusko Legebiltzarrak berretsi egiten du autogobernua eguneratzeari heltzeko borondatea, hain zuzen erreformaren doitze juridiko-legala bermatuko duena eta, indarrean diren legezko arau eta prozedurekin bat etorriz, ordenamendu juridikoa, metodo demokratikoak eta herritarren eskubide eta askatasunak errespetatuz izapidetuko dena, bizikidetza demokratikoan sakontzeari eta gizarte-kohesioan eta justizia sozialean pausoak emateari begira. Thu, 17 Oct 2019 07:51:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Neskaren 2019ko Nazioarteko Eguna]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=11611 ADIERAZPEN INSTITUZIONALA NESKAREN 2019KO NAZIOARTEKO EGUNA DELA ETA Urriaren 11n ospatzen den Neskaren Nazioarteko Egunaren aurrean, Eusko Legebiltzarraren Osoko Bilkurak gaurko saioan  Nazioarteko Plana erakundeak sustatutako honako adierazpen instituzionala onartu du: “Legebiltzarrean euskal herritarrak ordezkatzen gauden diputatuok, 5. GJHarekin eta 2030 Agendako 5.1 helburuarekin bat, zeinak mundu osoko emakume eta neska guztien aurkako diskriminazio era guztiei amaiera emateko beharra azpimarratzen baitu, dei bat egiten dugu genero-estereotipoei amaiera emateko, haurren garapenerako oztopo direlako eta gizarte modura aurrera egitea eragozten dutelako. Eusko Legebiltzarrak uste du oraindik badela zer eginik kontu horretan, eman diren aurrerapenak aurrerapen, eta diskriminazioak eta genero-estereotipoek pantailetan, inprimatutako hedabideetan eta publizitatean jarraitzen dutela. Hau orain, egoera hori alda daiteke, baldin eta erakundeek konpromisoa hartzen badute eta neskak eta gazteek laguntza badute aldaketan parte hartzeko, eragiteko, eraikitzeko eta lideratzeko, beldurrik eta diskriminaziorik gabe, gure gizartean neska-mutilen historien errepresentazio bidezko eta egiazko baten alde lan eginez. Hori lortzeko, 2030 Agendak azaltzen duen moduan, funtsezkoa da a) teknologia instrumentalaren erabilera hobetzea, bereziki informazioaren eta komunikazioen teknologia, emakumearen ahalduntzea sustatzeko, eta b) generoen arteko berdintasuna eta emakumeen eta nesken ahalduntzea maila guztietan sustatzeko politika egokiak eta lege aplikagarriak onartzea eta indartzea. Baina, batez ere, ezinbestekoa da eremu zabalago batzuetan neskak eta gazteak inspiratzen eta ahalduntzen dituzten emakumeak ikusaraztea. Halaber, Eusko Legebiltzarrak aitortzen du emakumeen eta gazteen parte-hartze eraginkorra eta benetakoa egon dadin beharrezkoa dela parte hartzeko eta erabakiak hartzeko espazioak sortzea, gazteek berdintasunean parte har dezaten eta ikusaraziak, entzunak eta baloratuak izan daitezen. Horregatik guztiagatik, legebiltzarkideok dei egiten diegu erakunde guztiei, sektore guztiei, komunikabideei, hirugarren sektoreari, gizarte zibilari eta, oro har, nazioarteko komunitate osoari, honako hau susta dezaten: Errespetua eta berdintasuna bezalako balioak sustatzen dituen hezkuntza, neska eta emakume gazteek beren helburu eta nahiak inolako diskriminaziorik gabe lortu ahal izan ditzaten. Ematen diren ikasgaietan diziplina ezberdinetako emakumeen erreferenteak egotea bermatuko duen hezkuntza. Neskei euren potentzial guztia beren burua identifika dezaketenekin jarraitu beharreko ereduen bidez garatzea ahalbidetuko dieten eduki kulturalak eta mediatikoak sustatzen dituzten politikak, praktikak eta legeak. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bermatuko duten neurriak. Thu, 17 Oct 2019 07:54:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Turkiak Siriako iparraldearen aurka egindako bonbardaketa eta inbasioari buruz]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=11560 Turkia hasia da Rojava inbaditzen, Sirirako iparraldeko eskualde kurdua, lurralde horretan lehorretik sartzen saiatuz eta airetiko erasoak eginez, zenbait zibil hil eta zauritu dituelarik. Turkiaren operazio militar hau egin aurretik kurduek ez dute inolako probokazio edo erasorik egin eskualde horretan. Siriako gerrari amaiera emateko, beste esku-hartze militar bat egitea da mehatxurik handiena. Turkiako Gobernua berriro Siriako iparraldean eta ekialdean sartzea oso pausu arriskutsua da eta okerra. Siriako iparraldeko herriek, milaka lagun sakrifikatu baitzituzten eta askatasunari eutsi baitzioten ISISen aurka borrokatuz, indarkeria eta anabasa dute aurrean berriro ere. Ez dira bakarrik kurduak arrisku bizian daudenak, baina baita eskualde hartan bizi diren arabiar, turkmenistandar, asiriar, armeniar eta yazidiarrak ere. Gure egiten dugu Europar Batasunaren deia, non adierazten den ezinezkoa dela militarki lortzea Siriako gatazkarako irtenbide iraunkorrik. Era berean exijitzen diogu Turkiari eten dezala alde bakarreko ekintza militarra eta azpimarratzen dugu ezen ipar-ekialdeko gatazka armatuek are ahulago bilakatuko dutela eskualde osoko egonkortasuna, areagotu egingo dutela zibilen sufrimendua eta desplazamendu gehiago eragingo dituztela. NBEri eskatzen diogu har dezala ekimena egoera honen aurrean ardura hartzeko, egoera honek urratu egiten baitu Nazioarteko Zuzenbidea eta berehalako arriskuaren aurrean jartzen baititu Siriako iparraldeko herritarrak. Fri, 11 Oct 2019 09:36:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Guraso bakarreko familiek jasan dezaketen pobrezia egoerak saihesteko neurriak hartzeari buruz.]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=11554 OSOKO ZUZENKETA 1.- Eusko Legebiltzarrak Espainiako Gobernuari eskatzen dio guraso bakarreko familiak sar ditzala Familia Ugariak Babesteari buruzko azaroaren 18ko 40/2003 Legearen aldaketan.  2.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio pausoak eman ditzala guraso bakarreko egoerak operatiboki zehazteko kontsentsu bat lortzeko, eta, horretarako, egoera horiek zehazteko behar diren irizpideak ezarriko dituen gobernu-akordio bat susta dezala, Eusko Jaurlaritzak garatzen dituen jardueretan kontuan hartuak izan daitezen. Tue, 15 Oct 2019 08:31:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Mahai-ingurua: Pentsioen etorkizuna eta autonomoen erregimena]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=11484 Datorren ostegunean, urriak 10, 18:00etan, PSE-EEren egoitzan (Errekalde Zumarkalea 27, 4. solairua, Bilbo) pentsioen etorkizunari eta autonomoen erregimenari buruzko mahai-inguru bat izango da Ezker Sozialistak antolatuta. Hauek hartuko dute parte: Carlos Trevilla, Euskadiko UGTko idazkari nagusi ohia Alberto Alonso, PSE-EEko Enpleguko idazkari exekutiboa Susana Cejudo, Bizkaiko Ezkez Sozialistaren bozeramalea Silvia Martínez, Euskadiko UPTAko idazkari nagusia Moderatzen du: Santi Reyes, Euskadiko Ezker Sozialisten bozeramailea Antolatzen du: Euskadiko Ezker Sozialista Fri, 11 Oct 2019 10:57:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Migratzaileentzako auzotasun-agiriari buruz]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=11556 OSOSKO ZUZENKETA 1.- Eusko Legebiltzarrak bat egiten du Eusko Jaurlaritzak egindako Herritartasun, Interkulturalitate eta Inmigrazio alorreko V. Jarduketa Planean ezarritako helburuarekin, herritar guztien eskubide eta betebehar berdintasunaren inguruan euskal gizarte kohesionatu bat eraikitzeko oinarriak finkatzen lagunduz, goraka doan aniztasun kulturala errespetatuz eta bizikidetza klabe interkulturalean sustatuz.  2.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio aurrera egin dezala Plan horretan ezarritako helburuetan, aurreikusitako neurriak garatuz. Ondorioz, “Diskurtso politikoa sortzea eta kulturartekotasunaren eta immigrazioaren kudeaketa birkokatzea agenda eta jardun politikoaren leku zentral eta estrategiko batean, etorkizuneko euskal gizartea eraikitzeko giltzarri moduan (Herri Proiektua)” helburuan aurrera egiteko, eskatzen da abian jar dadila lan mahai bat, zeinak lege-esparrua aztertuko baituen inmigrazio, atzerritartasun eta bizikidetza eremuetan ahal beste eskumen autonomikotara iristea ahalbidetze aldera. Thu, 10 Oct 2019 01:38:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Gastu eta inbertsio publikoei bultzada emateko ibilbide-orri fiskal eta finantzario berri bat indarrean jartzeari buruz ]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=11555 OSOKO ZUZENKETA Eusko Legebiltzarrak baztertu egiten ditu Europar Batasunean hainbat urtez indarrean egondako muturreko austeritate-politikak.  Eusko Legebiltzarrak europar politika berri bati ekitearen alde egiten du, zeinak ardura-printzipiotik abiatuta, modu orekatuagoan bateratuko dituen defizit publikoaren kontrola eta enplegua sortzeko ekonomiaren berraktibatzerako beharrezkoak diren neurriak.  Eusko Legebiltzarrak Espainiako Gobernuari eskatzen dio erreformatu dezala apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoa, Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzkoa, eraginkortasunez aplikatze aldera Euskadiren errealitateari, kontu publikoen iraunkortasuna bermatuz eta egonkortasun-arauak errespetatuz. Thu, 10 Oct 2019 01:34:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Kontsumitzaile eta erabiltzaileen Estatutuaren Lege Aurreproiektuari buruz.]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=11553 Kontsumitzaile eta erabiltzaileen indarreko estatutua 2003ko abenduaren 31n sartu zen indarrean, beraz, 15 urte baino gehiago joan dira ordutik. Tarte horretan nabarmen aldatu dira kontsumo ohiturak, produktu berriekin eta erabiltzeko modu berritzaileekin, batik bat teknologia arloan. Gure kontsumo ohiturak, gainera, ez dute zerikusirik duela hamarkada pare batekoekin. Garai hartan, izan ere, Internet, urruneko salmentako plataformak, aplikazioak edo peer to peer ekonomia egungo kontsumo globalaren ekosistema eratzen dutenaren ernamuina besterik ez ziren.  Esan gabe doa asko handitu direla urruneko edo saltokitik kanpo egindako kontratazioak, eta zerbitzu-eskaintzaile berriak agertu dira, prestatzaileak ez bezalakoak, batez ere web-orrien bitartez, ez delarik bereizten batere erraza ez euren esku-hartzeen izaera ez euren posizio eta erantzukizun juridikoa.  Legegintzaldi honetan Kontsumobidek pauso garrantzitsuak eman ditu bere presentzia publikoa eta eginkizunak indartzen euskal kontsumitzailek defendatu eta ahalduntzeko eta horiek informaturik izateko.  Halaber, eta legegintzaldi honetan garatu duzuen plan estrategiko berriak agintzen duen eran, indartu egin dira Kontsumobideren komunikazio arloko eta foroetan, sare sozialetan eta komunikabideetan agertzeko kanpainak, Kontsumobide Euskadin kontsumo arloan erreferentea izateko apustua areagotuz, herritarrek euren eskubideak babesteko funtsezko tresnatzat ikus dezaten.  Horregatik guztiagatik, “Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak” legebiltzar taldeak Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuari eskatzen dio erantzuna eman diezaiola BILKURAN AHOZKO GALDERA honi: Zein dira kontsumitzaileen eta erabiltzaileek estatutuari buruzko lege berriaren aurreproiektuak euskal herritarrei eskainiko dizkien hobekuntza nagusiak? Tue, 15 Oct 2019 08:29:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Skolae hezkidetza-programari buruz ]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=11552 OSOKO ZUZENKETA Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordeak salatu egiten du hainbat sektoreren gurutzada iragan legealdian Nafarroako Gobernuak sortutako eta bultzatutako Skolae hezkidetza programaren aurka, eta baztertu egiten du programa hori judizializatzea. Era berean, Skolae hezkidetza programari aitortza egiten dio, eta babesa adierazten die auzitegira deituak izan diren proiektuaren egile eta pertsona aditu anitzei. Hezkuntza Batzordeak positiboki baloratzen du Hezkuntza Sailak egindako lana, Euskadiko ikastetxeetan berdintasuna, genero indarkeriaren prebentzioa eta bizikidetza positiboa bultzatzen jarraitzekoa, euskal hezkuntza sistemarentzat II Hezkidetza Planeko jarduerak garatuz. Duela gutxi onartutako plan hori egiteko Skolae hezkidetza programaren egileen aholku tekniko aditua izan du. Thu, 10 Oct 2019 01:15:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Gaztelagun programa birformulatzeari buruz ]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=11487 OSOKO ZUZENKETA Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio aldaketak egin ditzala Gaztelagun programan bere irismena areagotzeko eta ahal beste pertsona gazterengana iristeko. Aldaketa horiek muga ekonomiko berriak ezarriko dituzte, bai goitik, bai behetik, programako hartzaileen kolektiboak pairatzen duen diru-sarreren aldagarritasunera egokitzeko, eta adin muga txikiena 23 urtetik 18ra jeisteko, alokairurako EAEko beste udal laguntza programa batzuekin bat etorriz. Thu, 10 Oct 2019 01:12:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Harrera Morea hiru zerbitzu espezializatuak sortzeari dagokionez, 24 orduko sexu indarkeriaren biktima eta bizirik daudenentzat]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=11486 OSOKO ZUZENKETA Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio:  1.- Euskadin ezarritako eskumen-banaketaren eremuan, eta kontuan izanik adostutako maila anitzeko arreta-sistema, indartu dadila egun indarkeria sexualeko kasuen aurrean ematen den arreta, emakumeei arreta ematen saiatzeko beren udalerrietan bertan edo handik gertuko lekuetan, 365 egunan 24 orduz.  Hori guztia, honako hauek emateko helburuaz:  Larrialdeko harrera eta arreta, emozio eustea, babes psikologikoa, erabakiak hartzkeo laguntza, fisikoki laguntzea larrialdiko osasun arretarako. Laguntza juridikoa ematea eta, biktimak salatu nahi badu, polizia-etxera edo epaitegira joateko laguntza. Laguntza psikosoziala eta aholkularitza juridikoa epe ertain eta luzean biktimentzat eta senideentzat, bai salatuta bai salatu gabe, justizia eta erreparazio osoa lortzeko bere prozesurako.  2.- Erakundearteko II Akordioaren jarraipen Batzordearen esparruan lan egin dezala dagokien erakundeekin erantzun koordinatu bat adoste aldera, lagunduko duena arreta indartzen sexu indarkeria kasuen aurrean, kontuan izanik Euskadin badauden praktika onak eta nazioarteko mailan identifikatutakoak, sexu indarkeriaren biktimen eta bizirik atera direnen ekarpenak aintzat hartuta, hala nola espezializatutako elkarteena, pertsona adituena eta Mugimendu Feministarena. Fri, 04 Oct 2019 01:11:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - TKgune programa arautzeari buruz]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=11444 OSOKO ZUZENKETA Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio ezen, Lanbide Heziketako 4/2018 Legearen 7.artikuluan xedatutakoa aintzat hartuz, arautu dezala Tkgune programa. Helburua da elkarlana garatu ahal izatea Lanbide Heziketako ikastetxeen eta enpresen artean, lehentasuna jarriz enpresa txiki eta ertainei. Bi xede nagusi ditu:  1.- Berrikuntza aplikatuko eta formakuntzako ikasketa-eremuan sakontzea. 2.- Enpresa txikiek eta autonomoek egiten dituzten produktuak eta dauzkaten ekoizpen-prozesuak optimizatzea eta hobetzea, formakuntza zentroetako ekoizpen-lanak alboratuz. Fri, 27 Sep 2019 11:33:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - ETA erakunde terroristako kideei harrera, goraipamena eta omenaldia egiteko ekitaldiak eragozteko neurriak hartzeari buruz]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=11462 OSOKO ZUZENKETA Eusko Legebiltzarrak baztertu egiten ditu espetxetik irtendako ETAko presoei handikeriz aitortza-ekitaldiak egitera, eta horiek antolatu eta sustatzen dituztenei eskatzen die bertan behera utz ditzatela biktimekiko eta haien senideen minarekiko sentsibilitateagatik, iraganaren memoria kritikoarekiko errespetuagatik, eta bizikidetza adiskidetsua eraikitzea laguntzeagatik. Eusko Legebiltzarrak eskumena duten botere publikoei berresten die beharrezkoa dela terrorismoaren eta giza eskubideen urraketen biktimei zor zaien aitortza-, egi-, justizia- eta erreparazio-politikak bermatzea. Horretarako, ezabatu ditzatela pairatutako bidegabekeriak zein eragin lekizkiekenak, eta era berean, eurekiko irainak, humiliazioa eta berbiktimizazioa ekidingo duten neurriak har ditzatela. Mon, 30 Sep 2019 11:46:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Salgaiak errepidez garraiatzeari buruz ]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=11461 OSOKO ZUZENKETA Eusko Legebiltzarrak baztertu egiten ditu indarrean dauden legeen eta praxi onaren aurkako jarduerak, pertsonen osasunarentzat eta segurtasunarentzat arriskuak dakartzatenak, eta balio-kate osoan exijitu daitezkeen betebeharretatik kanpoko jarduerak ahalbidetzen dituztenak, indarrean dauden arauak urratuz bai lan alorrean, garraiokoan zein bide-segurtasunekoan.  Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Sailari eskatzen dio jarrai dezala bermatzen bete egiten direla lan alorreko arauak, eta Lan Ikuskaritzako eta Gizarte Segurantzako kanpainetan sar ditzala errepidezko merkantzia-garraio enpresak. Eusko Legebiltzarrak Segurtasun Sailari eskatzen dio eutsi diezaiola bere lanari, garraio sektoreari zuzenduta trafiko eta bide-segurtasun arauak betetzeko. Horretarako, egoki deritzon jarduera guztiak egin ditzala helburu horretarako kontrol eta inspekzioaren alorrean. Mon, 30 Sep 2019 11:43:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Etxeko langileek Gizarte Segurantzan egoki kotizatzen dutela ziurtatzeko presazko neurriak hartzeari buruz ]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=11443 OSOKO ZUZENKETA Eusko Legebiltzarrak Espainiako Gobernuari eskatzen dio berretsi dezala C189 Hitzarmena, 2011ko etxeko langileei buruzkoa.  Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala pertsona langileak informatzen kotizazio-eskubideei buruz, eta pertsona ekitzaileak kotizazio-betebeharrei buruz. Fri, 27 Sep 2019 11:29:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Erakundearteko koordinazioarekin erlazionatzea lan baldintzak kontrolatzeko eta lan arloko araudia betetzeko Euskadin.]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=11442 OSOKO ZUZENKETA Eusko Legebiltzarrak Lan eta Justizia Sailari eskatzen dio:  Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren bidez –hori da lan-baldintzak ikuskatzeko eta kontrolatzeko eskumena duen bakarra- jarrai dezala kanpaina handiak egiten aldi baterako edo lanaldi partzialeko kontratuak berrikusteko. Kanpaina horiek emaitza benetan onak lortzen ari dira. Jarrai dezala Lan Ikuskaritzako Zerbitzuak indartzen. Helburua da funtsezko tresna izaten jarraitzea, bermatzeko bai kalitatea, bai laneko legeak betetzen direla. Fri, 27 Sep 2019 11:25:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Berotegi-efektua eragiten duten gasen bilakaerari buruz ]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=11441 OSOKO ZUZENKETA 1.- Eusko Legebiltzarrak, larrialdi klimatikoko egoeraren aurrean, bat egiten du Eusko Jaurlaritzaren  klima-aldaketaren larrialdiari buruzko adierazpen instituzionalarekin, eta konpromisoa hartzen du beharrezko lege- eta aurrekontu-ekimen sustatu, bultzatu eta adosteko, klima larrialdearen aurrean erabakiz eta premiaz jardute aldera.  2.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eta euskal erakunde guztiei eskatzen die, bakoitzak bere eremuan, planak eta politikak egin ditzatela, ahalik eta azkarren –eta, beranduenez, 2050erako- lortzeko Euskadiko Autonomia Erkidegoa karbonoan neutraltasuna, hala nola ekintza guzti horiek izan dezatela beharrezko erakundearteko koordinazioa eta partehartze sozial zabala Fri, 27 Sep 2019 11:18:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Agerraldi eskaerak Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Administrazioari buruzko Lege-proiekturako (11\09\01\00\00015)]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=11466 Behean sinatzen duten legebiltzar taldeek honako hauen agerraldia eskatzen dute Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumen Administrazioari buruzko Lege-proiektuaren gainean, Ganberan indarrean dagoen Erregelamenduari jarraituz:  Iñaki Arriola López, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua. Elena Moreno Zaldibar, Ingurumeneko sailburuordea. Iván Pedreira Lanchas, Ingurumen Administrazioaren zuzendaria. Carlos Sánchez, Ingurumen Saileko Zerbitzu Juridikoaren teknikaria. Ángel Ruiz de Apodaca Espinosa, Nafarroako Unibertsitateko Administrazio Zuzenbideko irakasle titularra. José Antonio Galera Carrillo, Arabako Ingurumen eta Hirigintzako foru diputatua. Koldobike Olabide Huelga, Legazpiko alkate eta Eudeleko kidea. Fri, 11 Oct 2019 10:55:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Agerraldi eskaerak Euskadiko Natura Ondarea Kontserbatzeko Lege-proiekturako (11\09\01\00\00014)]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=11463 Behean sinatzen duten legebiltzar taldeek honako hauen agerraldia eskatzen dute Euskadiko natura ondarea kontserbatzeko lege-proiektuaren gainean, Ganberan indarrean dagoen Erregelamenduarekin bat etorriz:    Iñaki Arriola López, Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburua. Elena Moreno Zaldibar, Ingurumeneko sailburuordea. Aitor Zulueta Telleria, Natura Ondare eta Klima Aldaketako zuzendaria. José Ramón Díez López, EHUko Matematikaren eta Zientzia Esperimentalaren Didaktika Saileko zuzendaria. Elena Unzueta, Bizkaiko Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko foru diputatua. José Ignacio Asensio, Gipuzkoako Ingurumen diputatua. José Antonio Galera Carrillo, Arabako Ingurumen eta Hirigintzako foru diputatua. Imanol Lasa Zeberio, Gipuzkoako Ekonomia Sustapena, Turismo eta Landa Inguruneko diputatua. Fri, 11 Oct 2019 10:54:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Haur Hezkuntzako lehenengo zikloko umeen eskola-garraioa 2019-2020 ikasturte-hasieratik bermatzeko neurriak hartzeari buruz ]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=11342 OSOKO ZUZENKETA Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio araudia egokitzea amaitu bitartean -69/2015 Dekretua- ikastetxeetako zuzendaritzek jarrai dezaten plaza baimenak ebazten Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikasleen eskola-garraio premiei erantzuteko. Thu, 19 Sep 2019 10:54:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Antzuolako herri-eskolako proiektuari jarraikortasuna emateko premiazko neurriei buruz ]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=11341 OSOKO ZUZENKETA Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio Antzuolako Herri Eskolako hezkuntza proiektuaren jarraikortasuna bermatzeko bertako lanpostuak berezitzat izendatu eta hala har ditzala langile hornikuntza prozeduretan. Thu, 19 Sep 2019 10:52:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Bilboko Zabalburu ikastetxeko Logistika eta Garraioa zikloan A eredua bermatzeari buruz ]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=11340 OSOKO ZUENKETA Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio ezen Euskadiko Lanbide Heziketako 4/2018 Legean oinarrituz bermatu dezala euskal hizkuntzaren presentzia normalizatua lanbide heziketaren sisteman, hizkuntza alorreko xedapen orokorrak aplikatuz, hezkuntza-jarduerak egiten dituztenek bi hizkuntza ofizialak modu egokian menperatzeko, horretarako euskara eta gaztelaniaren eredu elebiduna zabalduz. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio ezen, lanbide heziketako hizkuntza planifikazioaren esparruan, eta ikastetxe bakoitzaren hizkuntza ereduaren egitura errespetatuz, jarrai dezala A ereduaren eskariari erantzuna ematen, eskari hori dagoen neurrian Thu, 19 Sep 2019 10:50:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Ulia eta Jaizkibelgo itsas-ingurunearen babesa bultzatzeari buruz]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=11339 OSOKO ZUZENKETA Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio Estatuko Administrazio Orokorraren aurrean bultzatu dezala beharrezko neurriak hartzea Jaizkibelgo eta Uliako itsas-ingurunea babesteko eta eskatzen dizkion azterlanak bere eskura jartzea. Eusko Legebiltzarrak Trantsizio Ekologikorako Ministerioari eskatzen dio ahalik eta lasterren beharrezko azterketa eta tramiteak egin ditzan Jaizkibel eta Ulia pareko itsas-ingurunea babesteko, bai dagoeneko babestutako lur inguruen jarraipen-azterketaren bidez, bai itsas babeserako inguru berri bat sortuz, itsasertzeko inguru hau bere gain hartuko duena. Thu, 19 Sep 2019 10:46:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Migratzaileei eta errefuxiatuei harrera egiteko euskal sistema bat sortzeari buruz ]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=11338 OSOKO ZUZENKETA Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio:  Jarrai dezala aurrera egiten ondorengo dokumentuetan aurreikusitako neurrietan: batetik, Herritartasunaren, Kulturarte-kotasunaren eta Inmigrazioaren esparruan jarduteko V. Plana 2018-2020, eta bestetik, Europako mugetan pertsona errefuxiatuek pairatzen duten krisi humanitarioari erantzun soziala, politikoa, erakundeartekoa eta sailartekoa emateko Eusko Jaurlaritzaren Esparru Dokumentua. Aurrera egin dezala Gernikako Estatutuan aurreikusitako eskumenen gogoetan eta azterketan, pertsona migratzaile eta errefuxiatuen harrera-, arreta-, integrazio- eta babes-prozesuak laguntze aldera. Thu, 19 Sep 2019 10:37:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Kirolean emakumeen eta gizonen artean dagoen arrakalari buruz]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=11337 OSOKO ZUZENKETA “Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio:  1.- Euskal kirol federazioei ematen dien laguntzen baitan, sar ditzala klausulak eta irizpideak emakumeak kirol federatuan sartzea bultzatzeko. 2.- Euskal Federazioen Batasunarekin elkarlanean, formakuntza eta sentsibilizazio-kanpainak egin ditzala euskal federazioetan berdintasun-estrategiak ezartzeko. 3.- Gidak eta azterketak egin ditzala, emakumeen inkorporazio osoa ematen laguntzeko, ez bakarrik kirolaren eremuan, baita zuzendaritza eta sektoreko zuzendaritza eremuetan ere”. Thu, 19 Sep 2019 10:33:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Lagundu gabeko atzerritar adingabeentzako arreta Euskadin hobetzeari buruz ]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=11336 OSOKO ZUZENKETA Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio aurrera egin dezala Share programaren esparruan abiatutako elkarlanean, bai gainontzeko euskal erakundeekin bai bestelako erkidego autonomikoekin, hala nola Estatuarekin eta Europar Batasunarekin. Helburua da ardura partekatuko harrera eta ahalik eta berme handiena duena ematea Euskadin bakarrik dauden adin txikiko atzerritarrei. Thu, 19 Sep 2019 10:18:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Lanbide Heziketan bi institutu berri sortzeko abian den prozedura eteteari buruz]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=11335 OSOKO ZUZENKETA Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio ezen, V Lanbide Heziketako Planean oinarrituz, egoki deritzon aholku organismo teknikoak eraldatu ditzala, baliabideak optimizatuz. Helburua da aldaketa horiek planteatzen dituzten erronkei erantzun ematea. Thu, 19 Sep 2019 10:15:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Agerraldi eskaerak Diru-sarrerak bermatzeko eta gizarteratzeko lege-proposamenerako (11/09/02/02/00020)]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=11323 Behean sinatzen duten Legebiltzar Taldeek, Ganberako indarreko Erregelamenduaren babesean, honako agerraldi hauek eskatzen dituzte Diru-sarrerak bermatzeko eta gizarteratzeko lege-proposamenaren gainean: Lege-proiektua landu zuen talde teknikoko kideak (taldean): Álvaro Ugarte Gómez Itziar De la Peña Laustalet Luis Sanzo González Arantza Orbegozo Eizaguirre  DSBEaren aldaketarako oinarrizko 15 neurrien lanketan Idazkaritza Tekniko lanak egin zituen SIIS aholkularitzaren izenean: Joseba Zalakain Elkarteak: Sareen Sarea eta UNICEF  Unibertsitatea: Sara De la Rica, EHUko Ekonomia katedraduna  Fernando Fantova Azcoaga, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Gaietarako sailburuorde ohia Wed, 25 Sep 2019 10:28:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Idoia Mendiaren mintzaldia legebiltzar taldearen aurrean]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=11284 Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiaren mintzaldia Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak Legebiltzar Taldearen bileran   2019ko irailaren 10a   Egun on, Gaur heldu diogu Legebiltzarreko jardunari. Berrekin diegu txosten zein batzordetako lanei. Eta bete-betean helduko diogu Politika Orokorreko eztabaidarekin, legegintzaldi honetako azkena, alegia. Beste ikasturte politiko bat dugu aurrean, eta Talde Sozialistak honez gero ez du galdu nahi denborarik, finkatu izan ditugun helburuak lortzeko aukerak baliatu baino ez du nahi. Ez gaude garai hil batean, ez gaude zabor minutuetan, ez gaude hauteskunde kanpainan. Betetzeko konpromisoa hartu genuen programari azkena emateko unean gaude, eta begi-bistan ditugun erronkei aurre egin ahal izateko oinarriak jartzeko tenorean. Hori dela eta, zuekin zuzenean hainbat gogoeta partekatu nahi nituzke gai bakoitzaren muinean sartu aurretik, ikasturte honetan aurkituko garen gorabeherei buruz. 1.-Testuingurua Lehen hausnarketa testuinguru ekonomikoari loturik dago. Beste batzuen artean, garrantzi berezia ematen diogu gure baliabide ekonomikoak zorrotz kudeatzeari, edozein zailtasunei heltzeko prest egon gaitezen. Sozialistok ederki dakigu zer den zerbitzu publikoak eta babes sozialeko sistemak bermaturik izatea bizi izan dugun krisialdirik handienaren garaian. Halaxe egin genuen duela hamar urte Gobernua geure gain hartu genuenean. Eta gero ere, oposizioan izan garenean eta Gobernura itzuli garenean, gure zerbitzu publikoak eta eskubide sozialak sendotzen saiatu gara, lan arloko gehiegikeriak ezabatzen eta hazkunde ekonomikorako eta enplegurako aukera berriak sortzen. Horri esker, Euskadik aukera du azaltzen zaizkion ziurgabetasun berriei segurtasun handiagoz aurre egiteko. Ez gaude atzeraldi handia eragin zuten bezalako egoeran, ezta gutxiago ere. Alabaina, adi egotera bultzatzen gaituen zantzuak ageri dira nazioarteko zeruertzean. Gure betebeharra da herritarrei erantzunak eskaintzen segitzea, aurkezten zaien edozein arazori edo beharri aurre egiteko. Gure betebeharra da gobernu gisa, baina politikara zuzentzen garen guztion erantzukizuna ere bada. Legebiltzar talde guztiena, hain zuzen. Beraz, minutu erdi bat bera ere ezin dugu alferrik galdu hastera doan ikasturte honetan. Horren harira, ezin aipatu gabe utzi Espainiaren osotasunean gertatzen dena. Euskaldunoi bete-betean eragiten digu herrialde osoko gobernagarritasunak. Hori halaxe da, zeren Pedro Sánchezen urtebeteko presidentetza aldi erabat operatiboan Madrilen hartu izan diren erabakiek zuzen-zuzenean eragin dute Euskadiko etxeetan, onerako eragin ere: gutxieneko soldataren igoera, pentsioen hazkundea, emakumeen berdintasunaren eta askatasunaren defentsa... eta beste hainbat. Horrek guztiorrek zein beste zenbait gauzek gogorarazten digute Monkloan eta Gorteetan hartzen diren erabakiek guretzat duten garrantzia. Gauzak horrela, nire ustez politika horiek berretsi zituzten euskal herritarrek apirilean, eta agenda aurrerakoi bati engaiatu zirenei baino ez zieten eman euren konfiantza. Hortaz, bada, ikasturte hasiera honetan Talde Sozialistak gobernu progresista batekin kontatzea espero dugu. 2.- Legebiltzarreko jarduera Jendaurrean partekatu nahi dudan bigarren gogoetak Ganbera honekin du zerikusia, bere egunerokoarekin eta egiten dugunarekin. Sozialistok gogoko dugu jardueraren balantze bat egitea eta ekimenak aurrera nola ateratzen diren aztertzea. Halako azterketak, baiki, komunikabideen bitartez ikusi dezakegun baino ideia zuzenagoa izatea ahalbidetzen digu. Agerikoa den baina gogorarazi beharra dagoela uste dudan gauza bat esango dut: sozialistok gutxiengoan den Gobernu baten parte gara. Inoiz ez diogu utzi horretaz jabetzeari, zenbaitek euren jarduna soilik hori gogoraraztera zuzendu izanagatik ere. Herrialdea eraikitzeari begira ezberdin arteko akordioan dugun gure uste osoa ekarri nahi dut hemen gogora, eta gure proiektuek batzea behar dutela. Horixe da astea joan astea etorri hiru urteotan egin izan duguna. Kontua da Ganbera honetako bozketak zeharo aldakorrak izan direla, zeharo harrigarriak ere bai horietako zenbait. Garrantzitsuena biltzen jarrita, ordea, ondorio hauetara iritsi gara: 700dik gora gai landu izan ditugu bilkura eta batzorde artean, adierazpen instituzionalak kontatu gabe. Horietatik, heren bat aho batez atera da aurrera. Bosten bat, berriz, talde guztiekin babestuz edo abstenituz, PP izan ezik. Bosten baten baino gehiagon Gobernuko taldeek soilik PPren babesa edo abstentzioa jaso izan dugu. Eta ia hamarren baten, aldiz, oposizioa Gobernuaren aurka batu da, beste zenbait boto aldagai gorabehera, guztiak ere egiaztagarriak eta ezagunak. Guri interesatzen zaiguna ez dira, berez, datuak, ezta ere horien arteko alderaketa. Ez dagoela aurrez ezarritako inolako jarraibiderik, inolako lehentasunik, erakusten du horrek, eta hori da garrantzitsuena. Guztiok guztiokin hitzarmenak lotuz gabiltza.  Azken batean, erakusten du gauza erreala dela beto eta bazterketarik gabe guztiekin hitzarmenak gauzatzearen aldeko gure apustua. Aniztasuna kudeatzeko errealitaterik onena, izan. Eta adostasunak bilatzen jarraitzeko borondate horrekin berarekin heltzen diogu oraindik egiteko geratzen zaigun guztiari. Izapidetzen dauden legeetatik hasita. Gaur egunera arte, Legebiltzarrak 22 arau onartu ditu legegintzaldi honetan, hainbat motakoak, aurrekontuei buruzkoak barne. Badakigu zer gertatu zen joan den urtean. Ikasturte honetan, ordea, erabaki dut ez juzgatzea aurrez inoren posizioa, eta eskatzen dudan bakarra da inork ere ez dezala aurrez juzgatu sozialisten inolako asmo ezkuturik. Gure jarrera garbia da: prest gaude guztiekin negoziatzeko, salbuespenik gabe. Aurrekontu horiek ez dietela erantzungo bakarrik ostegunero adosten dugunari, jendearen arazo errealak ere konponduko dituztela sinestarazten jarriko ditugu, berriz ere, gure indar guztiak. Lehengo egunetan azaldu izan dudan baikortasuna berresten dut: urte bat geratzen zaigu guztiok erakuts dezagun gure jarlekuen baliagarritasuna, baliabide publikoen bideratzeetan eragiteko dugun gaitasuna. Eta akordioaren aldeko jarrera hori bera luzatu nahi dugu Legebiltzarrean izapidetze bidean diren gainerako legeetara. Oposizioak erantzun bat noiz emango zain gaude guk egindako hainbat proposamenetan. Eta oposizioak egindako proposamen gehienak, bestalde, geldirik daude bultzatzaileen erabakiz. Nolanahi delarik ere, badago zer egin. Adosteko garaian gaude. Legegintzaldi batzuetan egon dira azken unera arte denbora agortzeko esperientziak, iritsi berriak ziren proiektuekin, gainera. Ez dago, hortaz, aitzakiarik seriotasunez lanik ez egiteko. Eta agindutako lana bukatzeko. 3.- Hauteskundeen inkognitak Eta hirugarren hausnarketa bat ere partekatu nahi dizuet, gainerako taldeek ere egin behar luketena, nire ustez. Iritzi ezberdinak azaltzen ditugu mintzalekuan. Bistan da badirela, izan, alderdi ezberdinak gara eta. Baina legebiltzar mintzalekuaz ezin dugu egin hauteskunde kanpaina etengabe bat, azken hiru urteotan gertatu izan den legez. Nik ez dakit hori den politika berria nolanahi ere, hauteskunde deialdien hurbiltasuna izan balitz iraganean hori baldintzatu izan duena, ez genukeen orain dugun Euskadi izango, argudio horrekin ezingo zen eta lege bakar bat ere aurrera atera. Datu bat emango dizuet: 1977tik 2016ra 39 hauteskunde jardunaldi izan ziren. 2016ko irailetik hona, berriz, bi besterik ez. Beraz, elkarrekin ditugun berrogei urte hauetako historian legegintzaldi honetan izan dugu aldirik luzeena hauteskunde estresik gabe. Hala ere, zeruertzean antzematen ziren hautestontzi deialdiek Ganbera honetako jarduna maldan gora gehien jarri duen aldia izan da. Diskurtsoak eta adostasunerako borondatea ez ziren sekula horren baldintzaturik egon. Zaila da azaltzen. Eta ulertzen! Gauza jakina da Alderdi Sozialista garaiz eta dedikazioz ari dela herritarrentzat prestatzen Urkullu jaunak deialdia egoki irizten duenerako. Primarioak burutu ditugu, lehendakarigaia hautatu dugu eta programa esparru bat dugu lantzeko. Ondo zehazturik dugu gure etorkizuneko proiektua. Baina hori hemendik kanpo egiten da. Hemen, Legebiltzarrean, botoa eskatzen denean zerbait baliagarrirako dela erakustea dagokigu. Bakoitza libre da bere babesak gauzak blokeatzera zuzentzeko, gehiengo alternatiborik sortzeko gaitasunik ez duela jakinez, ordea. Baina hori egiten dutenek kontuak eman beharko dituzte. Apirileko eta maiatzeko datuak ikusita, badirudi ez dela izan hori herritarren sostengua jaso duen estrategia bat. Ez al da gertatuko egun Espainian Gobernu aurrerakoi bat galarazten dutenak Euskadin ere prest egotea gurpilei galgak jartzeko. Edo, beste aldean, Madril aberatsentzat zerga-paradisu bihurtu nahi dutenek hemen ere formula bera ezarri beste ahaleginik ez izatea. Politika egitea herritarren arazoak konpontzeko. Hauteskunde garaian denok esaten dugu horixe dela gure helburua. Eta alderdi guztiak libre dira Gobernuaren kontra bozkatzeko. Noski. Baina jarrera horren azalpenak eman beharko dituzte. Esanguratsua izango baita Espainian progresuzko Gobernu bat oztopatzen ari direnak, Euskadin ere legeak atzera botatzen aritzea. Edota, beste alde batetik, Alderdi Popularra, Madril zerga-paradisu bihurtu ondoren, Euskadin formula bera gauzatzen saiatzea. Hori ez da bidea. Apirilean eta maiatzean, herritarrek argi utzi zuten zein politika mota nahi duten. Akordioena. Aurrera egiten duena. Eta horixe da sozialistak defendatuko duguna. Bukatzera noa. Sozialistok oso garbi dugu zertan erabili izan dugun orain hiru urte jasotako babes bakoitza. Gobernuaren politikak orain hamar urte, Euskadiren ardura hartu genuenean, hasitako bidera lerratzen erabili izan dugu, eta gure hauteskunde programan jasota dagoenera. Zerbitzu publikoak eta eskubide sozialak blindatzen, enplegurako aukerak sortzen eta prekaritatearen aurka borrokatzen, eta aniztasuna errespetatzeko berme zorrotz batean, edozein noraez sektario hala nola baztertzaile uxatu duena. Hori ez zen sekula gertatuko sozialistak Gobernuan izanik. Eta ahalegin horretan jarraituko dugu azken minutura arte saiatzen. Aitzakiarik gabe, eta denbora galdu gabe. Eskerrik asko. Wed, 25 Sep 2019 11:17:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Justizia Zaharberritzaile Zerbitzuaren osotasuna aldatzea]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=11303 OSOKO ZUZENKETA Eusko Legebiltzarrak Lan eta Justizia Sailari eskatzen dio manten dezala Erakundearteko Koordinaziorako Protokoloaren aplikazioa Euskadiko Justizia Leheneratzaileareko Zerbitzurako, bermatuz bigarren biktimizazioa ez ematea, pertsona biktimarentzat prozesu leheneratzailearen borondatezko izaera, eta DBLOaren irizpideekin bat datorren tramitazioa.  Era berean, Estambuleko Hitzarmena eta haurren eskubideei buruzko Konbentzioa betez, ziurtatuko da adin txikiko pertsonak ez direla prozesu leheneratzaileetan sartuko. Thu, 12 Sep 2019 12:58:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Turismoari buruzko 13/2016 Legea, uztailaren 28koa, aldatzea]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=11302 Ver fichero adjunto en formato pdf Wed, 25 Sep 2019 10:24:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Idoia Mendiaren prentsaurrekoa 2018-2019ko ekitaldi politikoaren balantzea egiteko ]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=11116 Idoia Mendia PSE-EEren idazkari nagusiaren prentsaurrekoa, lehendakarirako primarioen ostean eta ekitaldi politikoaren balantzea Egun on. Ohikoa denez, amaitu den ekitaldi politikoaren balantzea egin nahi dugu sozialistok. Oso zirraragarria eta positiboa izan da gizartearen gehiengoarentzat. Balantze honen ordua iritsi da Alderdi Sozialistaren proiektuaren buru izateko ohorea eta erantzukizuna dudanean. Proiektu horren bidez, udal-hauteskundeen ostean herrialdearen bridak hartzeko konfiantza jasotzea espero du Alderdiak. Duela bost urte, Euskadiko Alderdi Sozialistaren idazkari nagusia lehen aldiz izendatu nindutenean, hartu genuen estrategia babestu dute Alderdi honen militanteek. Gure Alderdia erabakien muinean berriz kokatzearen alde jo dugu, bai eta gure pauso bakoitzaren erabilgarritasuna bilatzearen alde ere. Gure helburua izan da agenda instituzionalak eta herritarren agendak bat egitea jendeari kezkatzen dieten gaietan, eta gobernuek baztertzea pertsonen sentimenduak edo nortasuna zalantzan jartzen duen edozein erabaki. Akordioaren eta egonkortasunaren aldeko apustu hori finkatu dugu euskal politikan. Eta apustu horrek babesa jaso du hautetsontzietan, eta gure militanteek babestu dute ere bai. Lehenik, gure Batzorde Nazionalak, orain militanteek zuzenean, azken galdeketan bezala. Nire hautagaitza aurkeztu nuen duela egun batzuk, esanez inoiz baino indar handiagoekin sentitzen dudala neure burua Euskal Sozialismoak jaso duen bultzadarengatik, baina gaur, lehendakarigai naizenez gero, are sendoago sentitzen naiz, kideok igorri didaten konfiantzagatik. Asko eskertzen ditut beren lana, ahalegina eta jarraitutasuna. Oso pozik sentitzen naiz bide hori hain segurtasun handiz eta uste osoz partekatzeko aukera izateagatik. Gure alderdia garrantzitsua zen gai hori ahalik eta azkarren konpontzeko. Beste batzuek hauteskundeak aurreratzearen ideia babestu zutenean, gu prest geundela esan dugu, gure makineria koipeztatuta dagoela, eta epeak azkartu besterik ez ziren egin behar. Orain denbora gehiago izango dugu gure hurrengo erronkarako: hurrengo hauteskunde-proposamenaren ildoak zehaztea, gure artean eztabaidatzea eta gizarte-eragileekin egiaztatzea. Euskadiko Alderdi Sozialistak akordioak egingo ditu beti, baina gure ordezko aukera prestatzen ari gara hautetsontzietara jo behar denerako. Euskadiko Alderdi Sozialistak Euskadi zuzendu nahi du, eta nahi hori, lehendakaritzara eraman gintuena, inoiz baino agerikoagoa da orain. Unea iristen denean, espero dugu aurrerapen- eta elkarbizitza-eskaintza horrek jasotzea babesik handiena hautetsontzietan. Eta horretan arituko gara, denborarik galdu gabe, azken Batzorde Nazionalean aurreratu nuenez. Beraz, amaitu den ekitaldi honi lehen begiratu bat eginez gero, sozialismoa finkatu dela eta galdu genuen konfiantza berreskuratu dugula ikusiko dugu. Hauteskunde-urte bizi honek herritarrei aukera eman die bost hauteskunde ezberdinetan beren iritzia adierazteko, eta 253.000 pertsonak hautatu dute txartel sozialista. Konfiantza hori berreskuratu dugu, funtsean, elkarte eta egon garen erakunde bakoitzean lan handia egin dugulako. Babes horrekin, Euskaditik indarrak batuz, Espainiako buruzagitza politikoa berreskuratu dugu ere bai. Gobernurako behin betiko konponbiderako formula irekita jarraitzen du, baina buruzagitza argia eta sendoa da, batzuek ikusi nahi ez badute ere. Ez dago zalantzarik Pedro Sánchez presidente izatearen beste aukerarik ez dagoela. Zalantzarik gabe, Gobernu horrek eskubide sozialak berreskuratzean sakondu behar du, bai eta herrialdeak behar duen eraldaketan eta alderdien zein instituzioen eta lurraldeen arteko elkarrizketan ere, alde politikoak ebazteko eta elkarbizitza bermatzeko proiektu partekatu eta anitz baten barruan. Hori da prozesuaren oinarria eta Euskadin espero dugu inork ez dezala ahaztu hauteskunde orokorretan jokoan geneukala lau hamarkada atzera egitea. Eta hori esatea ez da gehiegizkoa, benetako aukera zen hori. Egiaztatu dugunez, Kolonekoek, ahal izan duten tokietan, bat egin dute ongizate-estatuaren oinarriak eta askatasunen sistema desegonkortzeko. Hori saihesteko botoa eskatu zuten guztiek jakin behar dute aurrerapauso handia emateko oinarriak finkatzeko aukeraren aurrean gaudela, aurrerapena eta elkarbizitza bermatzeko, gutxienez, beste berrogei urterako. Eta Kongresuan euskal herritarrak ordezkatzen dituzten 18 diputatuak diputatuak dira Koloneko hiruko alderdiak bat egiteko aukerarik izatea nahi ez zutela ziurtatu zutelako. Orain errealitate bihurtu behar da konpromiso hori, aurrerapenerako ordezko aukeren eta elkarrizketarekin eta gure autogobernuarekin konpromisoa duen Gobernu bat izateko aukeren ardatza zein den jakinez.  Hain zuzen ere, Alderdi Sozialista. Hori oso argi dute Voxen laguntza berariaz jaso nahi dutenek: edozer gauza, edozein testuinguru, Pedro Sánchez presidente izan baino. Nahi ez dutena da Gobernu sozialista bat egotea, frogatu ez dezan, hainbat gezurren artean, gizarteari eskubide eta askatasunak mugatzen ari zatzaizkiela, beren etsipenerako. Sarritan aipatzen dute aberria, eta keinuz erabiltzen dute nazionalismo periferikoenganako ikara. Baina gezurrezkoa da. Nafarroan ikusten ari gara: nazionalismoak lau urtez gobernatu duen tokian, Espainian PPren Gobernua zegoen bitartean, eta, antzaz, ezerk ez zien ikaratzen. Benetan beldurtu eta haserrarazten diena da María Chivitek gobernatzea eta sozialismoak berriz ere frogatzea lur anitza batzeko gaitasuna, eta politika aurrerakoiekin egitea. Horixe hartu behar dute kontuan alderdiek. Egin behar ez dena, ordea, hauteskunde-kalkulagailua maneiatzea da. Espero zituen emaitzak eskuratu ez dituen alderdi baten estrategiei erne ezin du egon gizarte oso batek. Alderdi Sozialista berriz ere prest dago testuinguru konplexu bat zuzentzeko, batzuen eta besteen ekarpenak bateratzeko aukera emanez. Iraganean gai izan gara hori egiteko, eta berriz egiteko beldurrik ez dugu. Guk dakigu aniztasuna kudeatzen, denontzako gobernatzen, ikuspegi irekiarekin. Eta Euskal Sozialistok apustu horrekin bat egin dugu argi eta garbi. Gure erakundeak gobernatzen ausartzeko erabaki sozialistak ekarri du egonkortasunerako bermea, eta, beste noizbait esan dudanez, balio ukaezina du horrek. Ez da hitz huts bat, ez eta baliabide erretoriko bat ere. Egonkortasuna herrialdearentzako inbertsioa da, herritarrei ziurtasunak eta konponbideak eman ahal zaizkiela bermatzen duena, aurrerapen ekonomikoa eta gizartearen kohesioa eragiten duten politikak aurrera eraman daitezkeela ere bai. Inbertsio eta berme hori egin eta eman dugu, eta konpromiso sozialista gabe ezin da hori ulertu. Horrek eskaini digu babes nahikoa zortzi alkatetik 11 alkate izateko, beste herri batzuetan ordezko aukera gisa sendotzeko eta Euskadiko herritar gehienen egunerokoa kudeatzen duten udaletan erabakigarriak izateko. Abian dira udalak, eta ia-ia aldundiak ere bai. Funtsezkoak gara berriz ere jendearen bizitza hobetzeko politika denak lerrokatuta egoteko.  Mende honetako erronketarako prestatzen aritu daitezen, geldiaraztea besterik lortzen ez duten gaiekin arreta galdu gabe. Horixe esan dute herritarrek azkeneko hauteskundeetan. Beti bezain mapa politiko anitza, baina duela gutxi baino argiago. Hiru aukera dagoelako: EAJ, Boto-emaile kontserbadoreen botoa zurtza hartzen duena EH Bildu, independentismoa disimulurik gabe defendatzen dutenen boto hartzen duena Eta Alderdi Sozialista, gobernuko euskal ezkerraren erreferentea, aurrerapen fidagarriaren aukera, gobernatzeko nahia eta akordioak egiteko gaitasuna duena Euskadiko aurrerakoiei irekitako espazio hori sendotzea proposatu genuen azken Kongresuan. Eta jasotako boto bakoitzari erabilera osoa emanez egin dugu.   EAJk nazionalisten arteko itun soberanistak berriz egiteko tentazioa duen bitartean, PPtik gerturatzen zaizkionak ez uxatzeko. EH Bilduk bere apustu soberanista pintzelada sozialekin apaintzen duen bitartean, Podemosen hautesleak erakartzeko, eta duela gutxiko iraganaz hitz egin nahi ez duten bitartean. Sozialistok norabidea zehaztu diegu gure gobernuek herritar guztientzako, bazterketarik gabe, erabakiak hartzea nahi dutenei. Hori izan da faktore erabakigarria orain arte. Geure buruari proposatu diogu, ireki dugun elkarrizketa-bide horri esker aukera izatea Euskadiko hurrengo gobernua zuzentzeko. Gure aldetik aurreikusteko modukoa da hori egiteko forma, gure nahia ez baitugu ezkutuan gordetzen. Elkarrizketan aritzen jarraituko dugu, guztiekin, bazterketarik gabe, azkendu beharreko hainbat gai aurrera eramateko. Jadanik Legebiltzarrari igorri dizkiogun legeekin egingo dugu, zeinak zuzenean eragiten dioten demokraziaren birsorkuntzari. Sektore Publikoaren Gardentasun legeaz ari naiz, adibidez. Duela gutxi Eneko Andueza kideak tribunan esan zuenez, oposizioak alde batera utzi du hori, alderdiaren estrategia dela medio, ez berriz, oinarrizko gaia izateagatik. Gizartean sakonki sartu diren legeekin egingo dugu, hala nola DSBEri buruzkoarekin, duela gutxi desblokeatu denarekin eta ekarpenak egiteko denei aukera ematen dienarekin. Den-denei. Hori aintzat hartzeari uko egin diotenek ere badakite. Izapideak hasiko dira eta esloganak soberan daude. Landu beharra dago, eta ahalik eta adostasunik handienarekin egin nahi dugu, ez, ordea, gehiengo sinpleekin. Ingurumenari buruzko legeekin egingo dugu: Ingurumena Kudeatzekoarekin, Euskadiko Natura Ondarea Kontserbatzekoarekin eta Klima-Aldaketari buruzkoarekin, araudian iraultza eragingo dutenekin, planeta bizirik irauteko erronka handienarekin bat eginez. Krisian dagoen ingurumenaren arriskuek beste desberdintasun-faktore bat osatzen dute, bereziki kalteberenei kalte egiten diena, eta energia guztiak erabiliko ditugu horri aurka egiteko.   Eta aurrekontuekin egingo dugu. Denontzako irekita egonik. Eta ez dut inoren asmorik aurreikusiko. Ez dut aurreiritzirik egingo, eta gure jarrera inork aurrez ez epaitzeko eskatzen dizuet. Sozialistok argi dugu, gaur duela hiru urte bezala, Gobernu hau gutxiengoz osatu dela. Ez dute zertan gogorarazi behar. Baina argi dugu, halaber, jakina, oposiziotik baliabide publikoen xedean eragina izan daitekeela frogatu genuelako bere garaian, bai eta ostegunero Gobernuari eskatzen diogula errealitate bihurtzeko ere . Hori da denon ardura. Sozialistok geure gain hartzen dugu gure kuota, besteek har dezatela berea. Ekitaldi honetako esperientziak, ustez oposiziotik blokeatu eta ordezko aukerarik eratu ez aritzeak, bi erantzun jaso ditu hautetsontzietan. Beraz, espero dugu oposizioak lezioa ikastea, estrategia hori ez zaiela balio izan, eta negoziazio zintzoari ekitea, denon ekarpenak hartzeko, gobernu-programaren ardatza inola ere ez hautsi gabe. Izan ere, bakoitza libre da nahi duenarekin akordioak egiteko, eta gobernuaren ekintza geldiarazteko, lortu ez badute ere. Baina gero kontuak eman behar zaizkie herritarrei, eta beren botoa zertarako erabili den azaldu. Sozialistok oso argi dugu nola eman diogun balioa babes bakoitzari. Gure ekintza politikoa bideratu dugu duela 10 urte kezkatzen gintuen horretara, Patxi Lópezen Gobernu sozialistak erantzunak eman behar izan zituenean, eta gure programan jasotakoari ere bai, azken batean, zerbitzu publikoak eta eskubide sozialak sendotzeari, enplegua sortu eta prekarietateari aurka egiteari, mende honetako erronketarako ikuspegi zabalaz prestatzeari eta aniztasuna errespetatzeko eskatzeari, Kataluniako krisiaren eraginetik urrunduz. Sozialistok bide hori hartzera ausartu ginen, eta euskaldun askoren konfiantza geureganatu dugu berriz ere. Horregatik, akordioak bilatzen jarraituko dugu legealdia amaitu bitartean, gure ordezko aukera prestatzen dugun bitartean, hautetsontzietara jotzeko unea iritsi arte. Berriz ere martxan gaude. Aurtengo bost hauteskundeetan jaso dugun babesa aurrera jarraitzeko bultzada izugarria da. Eta jakin badakigu, babes hori azken urteetan egin dugun lanaren ondorioa dela. Gobernu eta erakunde guztietan. Eta konfiantza honekin, indar berri honekin, hauteskunde autonomikoetarako proposamena lantzen eta eztabaidatzen hasi gara. Askotan esan dugu: Sozialistak akordioak bilatu nahi ditugula. Herri hau denon artean eraiki behar dugula. Orain dela hiru urte aukeratu genuen leloa (“Juntos-Batera”) inoiz baino beharrezkoa da. Baina, bien bitartean, gure alternatiba lantzen jarraituko dugu. Euskadi eraldatzea nahi dugu eta helburu horrek (orain dela hamar urte Gobernu Sozialista bat osatzera eraman gintuen bera) mugituko gaitu gaur ere. Eta orain, zuen esanetara geratzen naiz. Bilbo, 2019ko uztailaren 1a Wed, 10 Jul 2019 03:50:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Familia-elkarguneak hobetzeari buruz ]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=11054 OSOKO ZUZENKETA 1.- Familia Elkarguneen kudeaketarako eta funtzionamendurako, Eusko Legebiltzarrak premiazko helburutzat dauka adin txikikoaren interes gorenaren printzipioa erabat errespetatzea. 2.- Eusko Legebiltzarrak adierazten du inplikatutako erakunde guztiek ikuskatu behar dutela goitik behera betetzen direla Europako Kontseiluaren Hitzarmenean -emakumeekiko indarkeriaren eta etxeko indarkeriaren aurkako prebentzioari eta borrokari buruzkoan- jasotako neurriak. 3.- Eusko Legebiltzarrak uste du etxeko eremuan indarkeria-egoerak ematen diren kasuetan, funtsezkoa dela adin txikokoaren testigantza, modu objektiboan lortutakoa, eta ez estigmatizatzeko premisa jarraituz. 4.- Eusko Legebiltzarrak Lan eta Justizia Sailari eskatzen dio jarrai dezala aztertzen Elkarguneen funtzionamendua, beharrezko aspektuak hobetzen saiatze aldera. 5.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio bermatu ditzala beharrezko baliabide teknikoak eta aurrekontuetakoak, ahalbidetuko dutenak etengabeko formakuntza eta kalitatezkoa bultzatzen jarraitzea, epaileak bidalitako familia elkarguneetan beren zerbitzuak ematen dituzten pertsonentzat, bereziki, genero ikuspegian eta emakumeen aurkako indarkerian. 6.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eta Botere Judizialari eskatzen die beharrezko neurriak har ditzaten Familia Elkarguneetan judizialki adostutako neurriak betetzeko komunikazioa eta azkartasuna hobetze aldera. Thu, 27 Jun 2019 10:37:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Unibertsitatera sartzeko ebaluazioaren doakotasunari buruz ]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=11058 OSOKO ZUZENKETA Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio eutsi diezaiola daukan politikari, EAEko ikasle guztientzat unibertsitateko hezkuntza-zerbitzuak emateagatiko prezio publikoen ordainketaren zati bat edo osoa salbuestekoa edo bekak eta laguntzak ematekoa. Thu, 27 Jun 2019 11:25:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - "Osakidetzako LEPei buruzko auzia" deritzonean Justiziari languntzeari buruz]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=11057 OSOKO ZUZENKETA Eusko Legebiltzarrak berretsi egiten du Osakidetzako 2016-2017 EPEan parte hartutako pertsona guztien errugabetasun presuntziorako eskubidea eta horrekiko errespetua. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jauriaritzari eskatzen dio: • Kolaboratzen jarrai dezala eskumena duten organo ¡udisdikzionalekŕn, erraztuz eta beren esku ¡arriz, forman eta garaian, eskatzen zaion behar beste informazio. Han guztŕa, 2016-2017 EPEaren inguruan egiten ari den ikerketaren esparruan, horren helburua baita gertatutakoa ahalik eta gardentasun handienaz argŕtzea. Legebiltzar-talde guztiek 2018ko ekainaren 2l ean onartutako Mozioa betez, ekin diezaiola ERE hau ahalik eta azkarren eta berme guztŕez amaitzen. Osasun sailburuak 2019ko ekainaren 18ko agerraldian ŕragarri gisa, ahal bezain pronto, Osasun Sailean proposamen bat aurkez dezala, zeinak neurri berrien proposamen bat jasoko baituen, Osakidetzako hurrengo langileen hautaketa prozesueetan aplikatzeko. Thu, 27 Jun 2019 11:22:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - OSALAN organismo autonomoak sustatutako laneko arriskuen prebentziorako eta lanean osasuna sustatzeko kanpainen programazioari buruz]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=11055 Legealdian zehar, Lan eta Justizia Sailak, eta, zehazki, OSALAN organismo autonomoak, herritar guztientzako sentsibilizazio-kanpainak sustatu ditu, lan-arriskuen prebentzioaren garrantziarekin lotuta. Aste honetan, laneko ezbehar-tasari buruzko datuak eman dituzue zuek, eta, lan-istripuak horrekin lotuta daudela adierazten duen ideia baztertzeko interesari jarraikiz, beste kanpaina bat iragarri dute, langileei, enpresariei eta oro har gizarteari kontzientziatzeko horiek saihestu ahal direla. Ezbehar-tasei buruzko datuak gizarteari komunikatzerakoan gardentasunez jokatzea aitortzen dugu, gaiaren inguruan kontzientziatzeko tresna izan daitekeela kontuan hartuta.  Legebiltzar-talde honen iritziz, oso garrantzitsua da sentsibilizazio-kanpainak mantentzea, eta, horregatik, OSOKO BILKURAN AHOZ ERANTZUTEKO HONAKO galdera honi erantzuteko eskatzen dizugu:  Zer baliabide izango ditu OSALANek lan-arriskuen prebentziorako eta laneko osasunaren aldeko kanpaina garatzeko? Fri, 05 Jul 2019 03:09:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - EUSKADIKO KOOPERATIBEN LEGE-PROIETUARI ]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=11056 Ikusi PDF formatuko fitxategi erantsia. Fri, 05 Jul 2019 03:09:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Zuzenean zerbitzuko langileen ordutegi-malgutasuna berraztertzeari buruz]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=11015 OSOKO ZUZENKETA Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari iradokitzen dio Zuzenean zerbitzuaren, 2018ko azaroaren 10ekoaren, ordutegi bereziari buruzko akordioaren negoziazioari berriz ekiteko eta hura bultzatzeko hurrengo negoziaziorako sektore-mahaian. Thu, 04 Jul 2019 12:38:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan administrazioko zereginetarako irakaslea gehitzeari buruz ]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=11014 OSOKO ZUZENKETA Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio 2018ko maiatzaren 14an Irakasle funtzionarioen mahai sektorialean hartutako akordioa bete dezala. Akordio horretan proposatzen da ardura administratiboen lanpostuak sortzea eta lanpostu zerrendan jasotzea. Thu, 20 Jun 2019 11:37:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Durangoko etenik gabeko arretagunearen zerbitzua hobetzeko erizainak areagotzeari buruz ]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=11005 OSOKO ZUZENKETA “Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio beharrezko neurriak har ditzala erizaintzako langileak egokitzeko Durangoko arreta jarraituko puntuko lanaldi bakoitzean, kontuan harturik efizientzia-, ekitate- eta kalitate-irizpideak”. Thu, 20 Jun 2019 10:45:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Justizia Administrazioaren zerbitzura dauden langileen balorazio-prozesua abian jartzeari buruz]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=11053 OSOKO ZUZENKETA Eusko Legebiltzarrak errespetu osoa adierazi nahi die Botere Judizialak emandako ebazpen guztiei, eta, horregatik, Eusko Jaurlaritzari iradokitzen dio Auzitegi Gorenaren epaia betetzea, Justizia Administrazioko lanpostuen baldintza partikularrak baloratzearekin lotuta. Fri, 05 Jul 2019 03:07:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Merkataritza Jardunaren maiatzaren 27ko 7/1994 Legearen artikuluei eta zioen azalpenari, aldatzeko proposamenari, merkataritza-establezimendu handiak ezartzearekin eta handitzearekin lotuta. (11\09\02\02\00027)]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=11052 Ikusi PDF formatuko fitxategi erantsia. Fri, 05 Jul 2019 03:08:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - 14/2012 Legea, ekainaren 28koa, transexualak genero-indentitateagatik ez baztertzeari eta beren eskubideak aitortzeari buruzkoa aldatzeko]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=10990 Behean sinatzen Buten legebiltzar-taldeek honako lege-proposamena aurkezten dute, aldatu egiten Buena ekainaren 28ko 14/2012 Legea, transexualak generoidentitateagatik ez baztertzeari eta halen eskubideak aitortzeari buruzkoa, irakurketa bakarreko prozeduraren bidez tramitatzeko, Eusko Legebiltzarraren Erregelamenduko 163.artikuluaz baliatuz. EXPOSICIÓN DE MOTIVOS Ekainaren 28ko 14/2012 Legeak, transexualak genero-identitateagatik ez baztertzeari eta halen eskubideak aitortzeari buruzkoak, helburu zuen pertsona transexualen baldintza edo egoera personal edo sozialengatik legean egon zitezkeen diskriminazio guztiak gainditzeari ekarpena egin eta horretan aurrera egitea, Konstituzioko diskriminaziorik ezaren, pertsonalitatearen garapen librearen eta pertsonen, familien eta taldeen babes sozial, ekonomiko eta juridikoaren printzipioak garatuz, eta egokituz aplikatu daitezkeen arauak bizi dugun momento historikoaren errealitate sozialera aldeko tematika sartzea agenda politiketan, adituek eta nazioarteko  erakundeek emandako dokumentu, gomendio eta adierazpenetan. Aurreko horretatik abiatuta, komeni da transexualak gen ero-identitateagatik ez baztertzeari eta halen eskubideak aitortzeari buruzko ekainaren 28ko 14/2012 Legeko 3.artikulua aldatzea, horrela, bi latuz transexualitatea despatologízatzea.Hall dela eta, kontuan izanik Euskadin asko izan direla egindako aurrerapausuak, bai zerbitzu-karteran, bai transexualitateegoeran dauden pertsonen arreta integralerako pidan, artikuluarenaldaketari ekiten zafa pertsona transexualek baliatu ahal izateko Lege honetan ezarrítakoaz, aurretiazko diagnostiko edo txosten psikiatriko, psikologiko edo tratamendu mediku baten premiarik izan gabe dia. ARTIKULU BAKARRA.- Aldatu egiten da ekainaren 28ko 14/2012 transexualak genero-identitateagatik ez baztertzeari eta halen eskubideak aitortzeari buruzko legeko 3.rtikulua.Ekainaren 28ko 14/2012 transexualak genero-identitateagatik ez baztertzeari eta halen eskubideak aitortzeari buruzko legea ardatu egíten do ondoren azaltzen den bezalaxe: Bakarra, 3.artikulua ¡arrojan idatzi bezala geratzen da: 3.Artikulua: Pertsona transexualak. Transexualitate-nozioak erreferena egíten dio egoera batí zeinean pertsona batí jaiotzean jarri zilzaion sexua ez baitatorren bat sentitzen Buen eta berea dela badakien sexuarekín. Transexualitatea, beraz, rr2odu bakarrean jakin daiteke: libreki adierazten Buen perisona enfzunda, Eta, sexuidentitatea bezalaxe, ezin da diagnostikatu. Ez da gaixotasuna, ez desoreka, ez anomalía bat Biza aniztasunaren parte baizik. Ondorioz, lege honen ondorioetarako, pertsona transexualaren kontsideraZ loa arautuko du identitate sexualaren autodeterminazio librerako eskubideak Eskubide hori ezingo da mugatua, murriztua, zaildua edo ezeztatua izan, beti arauak jarriz eta aplikatuz ariketa libre eta oso honren alde. Pertsona transexualek baliatu chal izongo dira lege ¿anotan ezarritakoaz, diagnostiko edo frosten psikiatrikorik, psikologikorik edo tratamendu medikorik gabe. BIGARREN AZKEN XEDAPENA.- Lege hau indarrean sartuko da Euskal Herriko Aidizkarian argitaratu eta hurrengo egunean. Mon, 24 Jun 2019 11:30:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Lanbide Heziketako ikastetxeek mikro-enpresei eta enpresa txikiei berrikuntza aplikatuari dagokienez ematen dieten babesari buruz]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=10986 Behean sinatzen dugun legebiltzar taldeok, Legebiltzarrean indarrean dagoen erregelamenduaz baliatuz, eta Lanbide Heziketako ikastetxeek mikro-enpresei eta enpresa txikiei berrikuntza aplikatuari dagokienez ematen dieten babesari buruz duten iritzia eman dezaten, honako pertsona hauen agerraldia eskatzen du:  HETELeko presidente den Julen Elgeta jauna eta Goierri Eskolako Santi Iruretagoiena jauna. Mon, 17 Jun 2019 12:47:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Elkarte askatasunari eta enpleguaren babesari buruz, krisi negoziatzeko kolektiboan lan egiten duten enpresen zentroak Euskadin]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=10975 OSOKO ZUZENKETA 1.- Eusko Legebiltzarrak enpleguaren defentsaren alde egiten du krisian dauden enpresen prozesuetan, hala nola ordezkaritza duten erakunde sindikal guztien partehartzearen alde prozesu horien negoziaketetan, eragindako enpresek lantokiak dituztenean baita beste erkidego autonomo batzuetan ere.  2.- Eusko Legebiltzarrak Langileen Estatututu berri bat egitea eskatzen du, berreskuratuko duena lan administrazioaren funtzioa enplegua erregulatzeko espedienteen prozeduretan, izan aldi baterakoak zein behin betikoak. Mon, 17 Jun 2019 11:32:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Itelazpi SA enpresak kudeatutako telekomunikazioetako zentroak, erabilera publikoko mendietan daudenak, arautzeari buruz]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=10969 OSOKO ZUZENKETA «Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari iradokitzen dio, bere eskumenen esparruan, bultzatzen jarrai dezala Itelazpi, SA enpresak kudeatutako telekomunikazioetako zentroen, erabilera publikoko mendietan daudenen, erabileraren arauketa, 2017ko ekainaren 22an Eusko Legebiltzarraren osoko bilkurak egindako akordioaren arabera». Thu, 04 Jul 2019 12:31:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Euskadiko osasun publikoak osasun-teknologian inbertitzeko jasotzen dituen dohaintzei buruz]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=11048 OSOKO ZUZENKETA Eusko Legebiltzarrak aitortu eta eskertu egiten du minbiziaren aurka kolaboratzea erabakitzen duten pertsona eta eragile guztien konpromisoa eta ahalegina. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eskatzen dio ezen, Euskadin indarrean dauden Osasun Planean eta Plan Onkologikoan jasotakoa betez, jarrai dezala hartutako konpromisoak eta ezarritako lan-ildoak garatzen, Euskadiko Autonomia Erkidegoan arreta onkologiko onena emate aldera. Wed, 26 Jun 2019 12:27:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Udalen eta foru-aldundien gobernagarritasunerako PSE-EEren eta EAJ-PNVren arteko aurreakordioaren oinarriak]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=10953 Maiatzaren 26ko hauteskundeek testuinguru anitz eta zatitua eragin dute udal eta foru-aldundietan, eta, horren ondorioz, herritarren beharrei benetan erantzunak eman eta herrialde gisa ditugun erronka handiei heldu nahi dizkieten alderdiek erantzukizun-ariketa egin behar dute, erronka horiei ezingo diegulako heldu gobernu sendorik eta proiektu zehatzik gabe. Azken lau urteetan euskal erakundeek izan duten egonkortasuna balio handia da, eta Eusko Alderdi Jeltzaleak (EAJ-PNV) eta Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerrak (PSE-EE) hura gorde eta handitu nahi dute. Alderdi biok irakurketa positiboa egin diogu duela lau urte, toki- eta foru-erakundeetan gehiengo egonkorrak osatzeko, izenpetutako akordioari, 2016ko «Enplegu gehiago eta hobea, gizarte-oreka handiagoa, elkarbizitza gehiago eta autogobernu hobea eta handiagoa dituen Euskadi eraikitzeko oinarriak» agiriarekin jarraipena izan eta gaur egungo koaliziozko Eusko Jaurlaritza osatzeko aukera eman zuenari. Gure helburua, orain, foru-aldundien arteko elkar-ulertzea mantentzea da, bai eta hura udal gehiagora eramatea ere. Horretarako, jarraibide argiak ezarri behar dira, erakundeen ekintza politikoa hauteskunde-kanpainan zehar hartutako konpromisoetara bideratzeko. Oinarri horien bitartez, EAJ-PNVk eta PSE-EEk bere gain hartzen dute gobernatzen dituzten erakundeetatik honako alderdi hauek bultzatzeko konpromisoa: ekoizpen-ekonomiaren hazkuntza, kalitatezko enplegua sortzea, zerbitzu publikoak babestea, desberdintasunen aurkako borroka eta, nork bere esparrutik, biztanleen zaharkitzeari eta munduko beste erronka batzuei aurre egiteko aukera ematen duten politiketan sakontzea, 4.0 industria aurrera eramatea, klima-aldaketari kontra egitea, industria-prozesuak digitalizatzea lan-eskubideei kalterik eragin gabe, migrazioaren gaiari edo emakumeen eta gizonen arteko beharrezko berdintasunari heltzea –maila denetan–. Helburu horiek toki- eta foru-erakundeetan gehiengo egonkorrak osatuz baino ezin direla bete ulertuz, EAJ-PNVk eta PSE-EEk hauxe erabaki dute: Batzar Nagusiak Alderdi biek ordezkaritza izango dute hiru Batzar Nagusietako Mahaian (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa), eta elkarri lagunduko diote. Foru Aldundiak PSE-EEk bere gain hartzen du EAJ-PNVk proposatutako hautagaiari bozkatzeko konpromisoa, lurralde bakoitzerako diputatu nagusiarekin lotuta. EAJ-PNVren eta PSE-EEren arteko koalizio-gobernuak adostutako dira, eta lurralde-eremu bakoitzean negoziatuko dira programen oinarriak, gobernu-ekintzarekin, alderdi bakoitzak gobernu-kontseilu bakoitzean izango dituen foru-diputatuen kopuruarekin zein aldundien egitura politiko eta teknikoa garatzen dituzten alderdi guztiekin lotuta, aldundien gobernamendu onerako. Udalak PSE-EEren edo EAJ-PNVren zerrenda bozkatuena denean, beste alderdiaren zinegotziek ahalbidetuko dute alderdi horretako hautagaia alkate hautatzea. Zerrenda bozkatuena beste alderdi edo koalizio bati badagokio, EAJ-PNVk eta PSE-EEk bi alderdien artean zerrenda bozkatuenaren hautagaiari bozkatuko diote, hori beharrezkoa denean. Oro har, EAJ-PNVk eta PSE-EEk beren gain hartzen dute akordio honek eragindako toki- eta foru-erakundeen egonkortasuna bermatzeko konpromisoa, bai eta legealdi osoan zentzura-moziorik edo gaitzespen-proposamenik ez aurkezteko eta urteko Aurrekontuak negoziatzeko ere, horiek onartze aldera. Akordioaren jarraipen-batzordea Akordio honen jarraipen-batzorde bat sortuko da, non alderdi biek, EAJ-PNVk eta PSE-EEk, bi ordezkari izendatuko dituzten. Alderdi biek beharrezkotzat jotzen dutenean, Batzorde horretara gehituko dira instituzioetako ordezkariak. Alderdi biek adostuko dute batzordeari noiz dei egin, beharrezkotzat jo bezain beste aldiz. Bilbon, 2019ko ekainaren 11n Mon, 24 Jun 2019 08:03:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - AMBAZONIA-ren GAINEKO LEGEKO PROPOSAMEN ERRETIRA]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=11047 Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek MAHAIARI jakinarazten diote erretiratu egiten dutela Legez Besteko Proposamena (11/11/02/01/00600 espedientea), 2019ko maiatzaren 17an 2749 zenbakiaz erregistratutakoa, Ambazoniako giza eskubideen urraketa indiskriminatuko egoera larriari buruzkoa. Wed, 26 Jun 2019 12:23:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Hipoteka-maileguen zorrekin lotutako gehiegizko klausulak kontrolatzeari buruz]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=11046 Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak ikuskapen-kanpainak egin ditu, EAEn ezarpen handieneko finantza-erakundeen hipoteka-kontratuekin lotuta. Kanpaina horiek eragin dituen baldintza da banku-erakundeek formalizatzen dituzten mailegu askotan klausula bat ezarri ohi dela, banketxearen arabera izenburu bat edo beste duena: ordaindu gabeko kuoten komisioa, epemugan ez ordaintzeagatiko komisioa edo zorragatiko komisioa.  Kanpaina horiek zirela medio, hipoteka-maileguen kontratuak eskatu zitzaizkien finantza-erakunde horiek denek klausula hori gehitu zuten kontratuen baldintzetan, eta gehienek zigorra jaso zuten horren ondorioz. Bestalde, gaur egun, auzitegi gehienen irizpidea da banketxeek bezeroei zorragatik kobratzen dizkieten komisioen deuseztasuna deklaratzea. Horregatik, Konstumoko Euskal Institutuaren informazioa jaso nahi dugu, klausula mota horiek kontrolatzeko zer jarduketa egiten dituzten eta horrekin lotuta eginiko arau-hausteak xedatu badira zer zigor jarri diren jakiteko. Zer kontrol egin du Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak hipoteka-maileguen zorren inguruko gehiegizko klausulak kontrolatzeko? Fri, 05 Jul 2019 03:07:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Aire kalitatearen indizearekin]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=10918 OSOKO ZUZENKETA Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio hilabeteko epean ezar ditzala airearen kalitate-adierazleak, europar kalitate-adierazlearen arabera, eta herritarrei helarazi hedatu diezazkiela, ezagutza eta ulermena erraztuz. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio hiru hileko epean ahalbidetu diezaiela euskal udalerriei metodologia bat, bultzatuko duena planak eta programak egitea atmosfera zaintzeko eta kutsadura atmosferikoaren ondorio negatiboak gutxitzeko, indarrean dauden arauetan ezarritakoaren arabera.  Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio lideratu dezala administrazioarteko lankidetza airearen kalitatea hobetzeko, eta babes ditzala udal eskumeneko planak eta programak euskal herri eta hirietan, bereziki araututako kutsatzaileen mailek gainditze-egoera puntualak izan ditzaketenetan. Fri, 07 Jun 2019 01:11:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Euskadiko Gorroto-Gertakariei buruzko 2018ko Txostena aurkezteko.]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=10916 Behean sinatzen dugun legebiltzar taldeok, Legebiltzarrean indarrean dagoen erregelamenduaz baliatuz, UPV/EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen UNESCO Katedraren Ikertzaile Nagusi eta Zuzendari den Jon Mirena Landa Gorostizaren agerraldia eskatu nahi dugu, Segurtasun eta Gobernantza Publikoaren Batzordearen aurrean, Euskadiko Gorroto-Gertakariei buruzko 2018ko Txostena aurkezteko. Fri, 07 Jun 2019 01:04:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Espainiar Estatuaren egoera politikoak EAEri ixten dizkion aukerei buruz]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=10909 OSOKO ZUZENKETA Eusko Legebiltzarrak berresten du Gernikako Estatutua osorik garatzeko beharra, elkarrizketaren, akordioaren eta negoziazioaren bitartez, Transferentzien Batzorde Mistoaren barruan, espetxe-kudeaketa eta Gizarte Segurantzaren araubide ekonomikoaren kudeaketa barne, indarrean dagoen ordenamenduan xedatutakoarekin bat eginez.  Eusko Legebiltzarrak Gernikako Estatutua osorik garatzea galarazten duten jarrera politikoak baztertzen ditu, garapen hori beharrezkoa baita autogobernua defendatu eta hobetzeko zein etxebizitza, enplegua eta hezkuntzaren arloan eskubide sozial ugari sendotzeko.  Eusko Legebiltzarrak Espainiako Estatuari iradokitzen dio eragile inplikatuekin eta autonomia-erkidegoekin itunak egiteko hezkuntzaren, lan-erreformaren eta adierazpen-askatasunaren egitura-erreformei buruz. Thu, 04 Jul 2019 12:30:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - ADIERAZPEN INSTITUZIONALA AMBAZONIA GATAZKA]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=11045 Giza eskubideen urraketak eta populazio anglofonoen —gehienak Herrialdearen hego-mendebaldean daude eta bereziki Kamerun ingeleseko protektoratua izandakoan- aurkako indarkeria basati eta indiskriminatuak eraginda, 2016ko urritik Estatu krisia pairatzen du Kamerunek. Azkeneko krisia, 2017ko urritik gogortutakoa (Paul Biya Gobernuko Presidenteak indarkeriaz erreprimitu zituen gizarte zibileko erákundeek deitutako manifestazio herrikoiak, eskualdeakpairatzen duen diskriminazioaren kontrakoak), gatazka iuzatu baten gogortzearen kontestuan ematen da. Gatazka horrek aurrez aurre jarri ditu Gobernua eta Ambazoniako eskualde  anglófono marginalizatua. Jaundeko Gobernu exekutiboak, -populazio anglofonoaren protestak menperatu nahian, segurtasun eta defentsa indarrak aktibatu ditu modu basatian populazio zibilaren aurka egiteko, biktima errugabe asko utzi dituen lur erreko polítika jarraituz. Bestalde, eskualde horretako talde bortitzek, protestak baliatuz, krimen larriak egin dituzte ehundaka biktima utziz: herritarrak,funtzionariak eta poliziak. Era berean, "Centro para los Derechos Humanos y la Democracia en Áfricd#039 Gobernuz Kanpoko izen handiko erakundeak, 2019ko martxora arte, erretako 176 herri zenbatu ditu, ehundaka hildako utziaz, eta beste milaka eskualdeko basoetara desplazatuta, hala nota ihes egindako populazioak, Nigerian errefuxiatutakoak, premiazko laguntza humanitarioa behar dutenak. Giza Eskubideen ¡azarpen indiskriminatuko egoera larri horren aurrean, Eusko Legebiltzarrak: 1) Salatu eta gaitzetsi egiten du eskubide funtsezkoenen etengabeko urraketa hori, indarkeria krudela eta desproportzionatua erabiliz populazio zibil defentsa gabekóaren aurka, krisi humanitario larria eragin duena, boina baita ere pasatako ikásle eta irakasleen bahitzeak edo funtzionari eta polizien erahilketak. 2) Masakre horien biktimei eta senideei aitortza, elkartasuna eta babesa adierazten dizkie, tragedia humanitario horren ondorioz pairatzen diharduten. sufrimendu gogorra arintze aldera. 3) Beharrezko deritzo aldeen c rteko elkarrizketa eta negoziazioa abiatzea, nazioarteak babestuta, helburua izanik bake justu eta iraunkorra lortzea, zuzenbidearekin eta nazioarteko printzipioekin bat etorriko dena, hala nota giza eskubideak errespetatzea. 4) Hori dela eta, elkarrizketa horri ekiteko, Ambazoniako tolde armatuei eta Kamerurigo Gobernuari su etena erregutzen die, eta berehala utz ditzatela liskarrak.  5) Jaundeko Gobernuak eta oposizioko liderretako batzuek egindako elkarrizketarako borondatezko azken adierazpenen aurrean, bi aldeak animatzen ditu bide horri ¡arraidiezaioten. 6) Euskal erakundeei, espainiarrei, europarrei, Afrikar Batasunari eta Nazio Batuen Erakundeari dei egiten die, giza eskubideen urraketa horietaz jabetu daitezen, krisi humanitarioen ondorioei ausardiaz aurre egin diezaieten, eta inplikatu daitezen eskualde honek pairatzen duen odolustea geldiaraziko duen konponbide negoziatu, bideragarri eta etengabean inplikatu daitezen. Wed, 26 Jun 2019 12:09:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Euskadiko Eskola Kontseilua baliabide gehiagoz hornitzeari buruz ]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=11037 OSOKO ZUZENKETA Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio:  1.- Baliabide nahikoak eta egokiak jartzen jarrai diezaiola Euskadiko Eskola Kontseiluari, Sailari atxikitako kontsulta-, partehartze- eta aholkularitza-organo kolegiatu gisa. Helburua da bere funtzioak modu egokian betetzea.  2.- Egokitu dezala Euskadiko Eskola Kontseiluaren egitura, osaera eta funtzioak Euskal Hezkuntza Lege berriaren esparruan. Helburua da garai berrietara egokitzea eta horiei erantzutea ahalbidetuko duten baldintzak ezartzea. Mon, 24 Jun 2019 12:53:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Larrea ikastetxetik Barakaldora irekitako gizarte-heziketako esku-hartze inklusiborako proiektu pilotu aitzindaria ezartzeari buruz]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=11044 OSOKO ZUZENKETA Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio:  Jarrai dezala errefortzu- eta konpentsazio-neurriak hartzen konplexutasun handieneko Ikastetxe Publikoetan. Helburua da erantzun egokia sustatzea aniztasunaren eta ikastetxeKO ikasleen premia espezifikoen aurrean. Larrea HLHIren kasu zehatzean, jarrai dezala Hamaika Esku aniztasunaren arretarako Programak garatzen. Helburua da ikasleen konpetentzien garapen-maila hobetzen laguntzea, hala nola aztertzea ikastetxeko irakasle premia indartzea, bere kasuan, Hezkuntza Premien Adierazlea aplikatzearen arabera. Landu ditzala Barakaldoko Udalarekin batera dauden aukera anitzak (Magnet gizarte- eta hezkuntza-proiektua, besteak beste), udalerriko ikastetxeei ematen zaien erantzuna hobetzeko, inplikatutako erakundeen erantzunkidetasunetik. Wed, 26 Jun 2019 11:47:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Pertsona desagertuentzako arreta-bulego bat sortzeari buruz]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=11043 OSOKO ZUZENKETA Eusko Legebiltzarrak laguntza eta elkartasuna adierazi nahi die pertsona desagertuen senideei, eta, horrez gain, aitortu nahi du beren arazoari eta desagerpenak senideei eta inguruari eragiten dizkioten ondorioei heldu behar zaiola.  Eusko Legebiltzarrak Gorte Nagusiei iradokitzen die Pertsona Desagertuaren Estatutuan idatziz jasotako eta onartutako agindua betetzea. Estatutu horretan pertsona desagertuen egoera juridikoa xedatu da, bai eta beren eskubideak eta beren senideenak ere. Hala, Estatutu horretan jasotako eskubideak ziurtatu eta bermatzeko egoki diren araudi-berriketak sustatu behar dira.  Eusko Legebiltzarrak Lan eta Justizia Sailari iradokitzen dio, bere eskumenak erabiliz, baliabide espezifikoak eman ditzala pertsona desagertuen senideei laguntzeko. Eusko Legebiltzarrak Segurtasun Sailari iradokitzen dio, Desagertuen Zentro Nazionalarekin eta behar beste nazioarteko organismoekin koordinatuta, pertsona desagertuak identifikatzeko jarduketak bultzatzea, bai eta, pertsona desagertua ustezko delitu baten biktima izan denean, auzi horiek ikertzen jarraitzea ere. Eusko Legebiltzarrak Europako Parlamentuari iradokitzen dio jarduketa-protokolo bakar bat egiteko Schengen espazio osorako, polizia-agintaritzen zein agintaritza judizialen premiazko jarduketa eraginkorra eta koordinatua bermatzeko espazio horretan salatutako desagerpen-kasuetan. Fri, 05 Jul 2019 03:06:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Acex programa irakurketa-planarekin uztartuz hezkuntza-proiektuetan indartzeari buruz ]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=11038 OSOKO ZUZENKETA Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari eskatzen dio:  Jarrai dezala Irakurgunea tresna sustatzen. Helburua da irakurmen konpetentziaren garapena bultzatzea eta ikasleen irakurzaletasuna sustatzea, gizartearen premia eta eskari berrietara egokituz. Jarrai dezala apustu egiten ikastetxeen hizkuntza proiektuan kokatutako plan horiek inplikatu dezaten hezkuntza komunitate osoa eta, bereziki irakasleak. Izan ere, funtsezko parte dira irakurmenaren ulermenerako jarduerak errazteko ikasgeletako programazioetan. Jarrai dezala Berritzeguneetatik ikastetxeei eta hezkuntza komunitateari aholkularitza eta formakuntza ematen, beren ingurabar eta premietara egokitutako irakurketa planak diseinatu eta ezar ditzaten. Jarrai dezala eremu horretan praktika onak elkar trukatzea laguntzen “Partekatuz ikasi” proiektuen bidez. Mon, 24 Jun 2019 01:00:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Osasun-profesionalen prestakuntza egoi-liarra arautzeko eskuduntzak eskuratzeari buruz]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=11036 OSOKO ZUZENKETA Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eskatzen dio osasunaren profesionalen formakuntza egoiliarrari dagokionez jarrai dezala eskaintzen plaza kopuru egokia, Euskadiko Autonomia Erkidegoan egon daitezken premiei erantzute aldera. Mon, 24 Jun 2019 12:51:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Osakidetzako ospitaleetan EHUko irakasle laguntzaileen jarduera hobetu eta eguneratzeko estatutu bat egiteari buruz ]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=11033 OSOKO ZUZENKETA Eusko Legebiltzarrak eskatzen dio Eusko Jaurlaritzari azter dezala bi erakundeen arteko hitzarmenaren egoera eta behar den neurriak har ditzala egungo egoerara hobetzeko existitzen beharrei modu egokienean erantzuteko. Mon, 24 Jun 2019 12:45:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Ordezkapenen araudia bete, ikasle eta ikastetxeen beharretara egokitu eta formula berriak aztertzeko mahaia abian jartzeari buruz ]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=11032 OSOSKO ZUZENKETA Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio jarrai dezala gizarte eragileekin partekatzen, horretarako ezarritako foro anitzetan, irakasleen ordezkapenetarako irizpideak eta jarraipena.  Eusko Legebiltzarrak Hezkuntza Sailari eskatzen dio komunikazio bide bat manten dezala ikastetxeetako zuzendaritzekin, horiek ere informatuta egon daitezen irakasleen ordezkaritza-prozeduren eta –irizpideen inguruan. Mon, 24 Jun 2019 12:43:00 GMT <![CDATA[DOKUMENTUA - Kontratazio eta erosketa publiko arduratsua sustatzeko plan ordenatu bat martxan jartzeari buruz ]]> http://www.socialistasvascos.com/nodo.php?lang=2&tipo=3&ID=11031 OSOKO ZUZENKETA Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio jarrai dezala kontratazio publikoa erabiltzen politika publiko sektorial edo berezien zerbitzurako beste tresna bat bezala. Mon, 24 Jun 2019 12:40:00 GMT