Este sitio utiliza cookies, propias y de terceros, para dar un mejor servicio. Si continuas navegando entendemos que aceptas nuestra política de cookies.
No te lo pierdas No te lo pierdas

Abril 2024

L M X J V S D
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Cerrar
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Euskal Sozialistak

Documentos

compartir  compartir

  •   ENMIENDAS

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Euskara ikasteko doakotasunari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0226]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Euskara ikasteko doakotasunari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0226] 

OSOKO ZUZENKETA: 

1.- Eusko Legebiltzarrak berresten du egun Gernikako Estatutuak bere 6. artikuluan dioena:

Euskarak, Euskal Herriaren berezko hizkuntza denez, hizkuntza ofizialen maila izango du Euskal Herrian gaztelaniarekin batera, eta guztiek dute bi hizkuntzok ezagutzeko eta erabiltzeko eskubidea.

Komunitate Autonomoko Erakunde amankomunek Euskal Herriko egoera sozio-linguistikoaren ñabardurak kontutan izanik, bi hizkuntzen erabilpena bermatuko dute, berorien ofizialtasuna erregulatuz, eta berorien ezagutza segurtatzeko behar diren neurriak eta medioak erabaki eta baliaraziko dituzte”. 

2.- Eusko Legebiltzarrak ontzat ematen du 10/1982 Euskararen erabilera normalizatzeko Legea indarrean jarri eta azkeneko 35 urteotan euskal erakundeek aurrera eraman duten hizkuntza-politika. Euskararen Legeari esker, Euskal Autonomia Erkidegoan euskarak inoiz bizi izan duen garapenik handiena erdietsi du, herritarren nahian oinarriturik eta euskal erakundeen gidaritzapean. Duela hogeita hamar urte hasitako bideak emaitza oparoak ekarri ditu orain arte, eta aurrerantzean, orain arte bezala, norabide horri eustea izango da arrakastaren giltza. Izan ere, lege honek bere baitara bildu zituen euskararen erabilera normalizatzeko printzipio iraunkorrak: hizkuntza eskubideen aitortza, hizkuntza motiboengatiko bazterketarik eza edo hizkuntzaren eta gizarte integrazioaren arteko lotura. Osagai horiek hizkuntza politikaren ezinbesteko oinarria eratuko dute beti, eta bizikidetzari etengabeko babesa eman behar dion adostasunaren bermea izango dira. 

3.- Eusko Jaurlaritzaren 2016-2020 Gobernu-programaren Bizikidetzarako giza eta kultur garapena 2.3. ardatzeko 116. konpromisoaren “Euskararen gizarte-hazkundea finkatu, euskal hiztunen kopurua handituz eta haien hizkuntza-gaitasuna hobetuz”, 1 eta 3. Ekimenek honako hau diote: Helduen euskalduntzea sustatu eta babestu eta helduek B2 maila lortu arte euskara-ikaskuntza doakoa izateko prozesua amaitu. Egindako bide hori sakonduz eta eraberrituz, Eusko Legebiltzarrak  Eusko Jaurlaritzari dei egiten dio ekimen horiek egituratu eta gizarteratzeko.

4.- Horretarako, Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio Gobernu-kontseiluak legegintzaldi honetarako Eusko Jaurlaritzaren jarduna egituratuko duten plan estrategikoetatik hamalaugarrena, Euskararen Agenda Estrategikoa 2018-2021 egitasmoa, onartzeko. 

5.- Eusko Jaurlaritzaren 2018-2021 legealdirako Euskararen Agenda estrategikoak bere baitara bilduko ditu herritar helduek euskara ikasteagatiko egun ordaintzen duten matrikula-kostuak harian-harian doakotasuneranzko bidea egitea, betiere ikasleon ikastaroetan parte hartzea eta ikastaroetan aurreikusitako helburuetara iritsi direla bermatuz.