Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

Iraupen luzeko langabetuak egoki artatzeko talka-plan iraunkor berria indarrean jartzeari buruz

OSOKO ZUZENKETA

Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari berretsi egiten du 2018ko ekainaren 7an hartutako akordioa, zeinaren bidez, aho batez, eskatzen zion osatu dezala 2017-2020 Enplegu Plan Estrategikoa, zehazki, hori garatzen duten urteko enplegu-planetan txertatuz iraupen luzeko langabetuak egoki artatzeko talkatresnatzat baliagarriak diren neurri berezituak, besteak beste, honako helburu hauek lortzeko bideratzen direnak:   

- Lanbideren bitartez, langabetuen bana-banako arreta bermatzea, orientazioan, prestakuntzan, bitartekaritzan eta laneratzean ekintza zehatzak eta pertsonalizatuak eskainiz, betiere bakoitzak dituen beharretan eta lan merkatuen egungo eta, batez ere, etorkizuneko behar eta eskarietan oinarrituta.

- Pertsona horiek laneratzea helburu, erakunde publikoen arteko lankidetza eta eragile sozioekonomikoekiko koordinazioa bultzatzea, betiere tokiko garapenean eta eskualdeko errealitatean sustraituta, garapenagentziak erreferentetzat hartuta. 

- Lan-aukerak sortzeko eta errazteko asmoz, enplegu-planetan pertsona horientzat egokituriko neurri berri batzuk –euren egoera kontutan harturik iraunkorragoak izango direnak– eta kontrataziorako pizgarriak bideratzea, horretarako diru-partidak handituz.

- Kontratazio publikoetan iraupen luzeko langabetuak kontratatzeko aukera aztertzea eskuduntza duen sailarekin batera, eta horien aldeko klausula sozialak txertatzea, legeriak hala ahalbidetzen duenean, lehentasunez eta ahalik eta pertsonakopuru handiena sartuz.

- Irizpideak sartzea lan-esperientziaren bidez langileek bereganatu dituzten ezagutza kualifikatuak egiaztatzeko.

Horretarako, adituen aholkularitza izan dezala, eta hainbat eragileren parte-hartzea sustatu dezala, beren iritziak eta proposamenak jasotze aldera, arestian aipaturiko neurriak landu, jarraitu eta monitorizatzeko.  

Legebiltzarrak bere konpromisoa adierazten du Gizarteratzeko eta Diru-sarrerak Bermatzeko Legea aldatzean iraupen luzeko langabetuen zaurgarritasun berezia oso kontutan hartuko duela. 

...-RI BURUZ HITZ EGITEN DUGU

Alexia Castelo de Sa