Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   AHOZKO GALDERA

Gazteen alokairurako laguntzak errazteko Gaztelagun programaren aldaketei buruz

Norentzat: INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZAKO SAILBURUA

Zuk zuzentzen duzun Sailak gazteen alokairurako Gaztelagun programa jarri zuen abian pasa den urtarrilaren 1ean, lan-merkatuan sartzen diren gazteen emantzipazioa bultzatzeko, horiei alokairuaren zati bat ordainduta.   

Gerora, uztailean, programa abian jarri eta lehenengo hilabeteetan egiaztatutako esperientzia ikusita, aldaketak egiteko asmoa iragarri zen programa arautzen duen 2019ko abenduaren 18ko Aginduan, baldintzak malgutzeko eta ezarritako laguntzak ahalik eta gazte gehienek eskuratu eta jaso ahal izateko. 

Horren harira, Euskal Sozialistak Taldeak honako AHOZKO GALDERA hau zuzentzen dio Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitzako sailburuari: 

  • Noiz gauzatuko dira Gaztelagun programan aurreikusitako aldaketak, alokairurako laguntzak gazte gehiagorengana iritsi ahal izateko?