Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Tontxu Rodríguezek forupeko egiteak mugatzearen alde jo du herritarrek berriz ere izan dezaten konfiantza politikan

1. argazkia
Tontxu Rodríguez, Senador del PSE-EE

Senatuak gaur eguerdian onartu du PSOEren Justizia bozeramaileak, Tontu Rodríguez senatari euskaldunak, babestutako mozioa. Haren bitartez, Gobernuari iradokitzen dio Konstituzioa (71.3 eta 102.1. artikuluak) berritzeko, diputatuen, senatarien eta Gobernuko kideen forupeko egitea mugatzeko, beren karguko funtzioak bete ditzaten soilik. 

Tontxu Rodríguez ados agertu da Ganbera Altuaren osoko bilkurak egindako akordioarekin, eta azpimarratu du ekimen hori egin dela «herritarrek berriz sinets dezaten politikan, zazpi urtez hartatik urrundu eta gero». «Forupeko egitea legearen berdintasun-printzipiotik salbuesteko anakronikoa eta desegokia da, eta herritarren ustez, beharrezkoa ez den pribilegioa da».

Euskal senatariak gogorarazi duenez, Alderdi Sozialistak 2016ko martxoan eta irailean planteatu zuen gai hori Ganbera Altuan, eta aldi bietan PPren gehiengo osoak uko egin zion. Geroago, popularrek ponentzia bat sortzea proposatu zuten, eta, senatariaren aburuz, «harrokeria hutsa» izan zen hori.

Tontxu Rodríguezek azaldu duenez, «egoera anakroniko horren aurrean, herritarrak koherentzia, berdintasuna eta birsorkuntza eskatzen ari dira. 2015etik eskatzen ari gara, baina gaur egunera arte alferrikakoa zen, eta erakundeak berreraikitzeko planteamendu hori beharrezkoa da».

Rodríguezek nabarmendu du forupeko hitza gero eta gehiago baztertzen duela gizarteak. «Horregatik, inoiz baino beharrezkoagoa da berrikuspen sakona egitea, arau judizialak, penalak eta lurraldeetakoak gehiago aldatu ez daitezen. Justizia denontzako berdina ez dela dioen ideia egia da». 

Horregatik, esan duenez, «sozialistok Konstituzioaren erreforma horren alde jo dugu irmoki, eta bidezkoa ez den pribilegio ezohiko hori kentzeko. Foruak esan nahi du eskumen judiziala aldatzen dela eta lehen eta bigarren mailako herritarrak ezartzen direla. Denok gara berdinak legearen aurrean eta denorik arautu behar gaitu justizia berdinak».

Jarraian, esan du 40 urtetan gauza asko aldatu direla eta bide horietatik jarraitu behar dugula; «ez gara bizi 1978ko egoera berdinean, eta forupeko egitea arrazionalizatu behar dugu gure erakunde demokratikoen onurarako». «Forupekoak gara –aitortu du–, baina herritarrei entzuten diegu eta beren eskakizunak idatziz jaso ditugu; horrela, politikarion duintasun soziala, orain zoruan dagoena, berreskuratu ahal dugu». Orduan, gogora ekarri du Auzitegi Gorenak eta BJKOak eskatu dutela kargu publikoak forupeko egitea murriztea, erabilera txarra egin baita horren inguruan eta nork bere burua blindatzeko erabili baita.

«Herritarrei errespetuzko erantzun bat eman behar zaie, blindaje eta berme horiekin amaitzeko. Gure ordenamendu juridikotik ezohiko egoera hori, bidezkoa ez dena, anakronikoa eta desegokia kendu behar da. Forupeko izaera galtzeak ordezkatzen ditugunen pareko egingo liguke judizialki eta demokraziaren printzipioak berdintasun hori du ardatz», esan du amaitzeko.