Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Uztaila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Konpentsazio funtsa

PSE-EEk poza adierazi du Estatuko Aurrekontu Orokorretan amiantoaren biktimentzat den partidarengatik

María Guijarro diputatu sozialistak eta Gloria Sánchez euskal legebiltzarkideak poza adierazi dute Pedro Sánchezen Gobernuak gauzatu egin izan duelako amiantoak kaltetutako pertsonentzako aurrekontu-konpromisoa. PSOEk eta, bereziki, PSE-EEk hainbat legegintzalditan zehar amiantoaren biktimen errealitatearen gainean egin izan duten jarraipena eta kaltetutako pertsonen elkarteekin eta sindikatuekin izandako harremana iltzaturik geratu da bai Eusko Legebiltzarrak Diputatuen Kongresuari igorritako ekimenean bai batzorde eta bilkuretako lanetan.

1. argazkia
María Guijarro y Gloria Sánchez, junto a otros miembros del Congreso y el Parlamento Vasco, antes del debate sobre el amianto.

Funts hori sortzea PSE-EEk Eusko Legebiltzarrean aurkeztutako ekimen bat izan zen, eta Diputatuen Kongresura igorri zen ondoren, Euskal Ganberako talde guztien adostasunarekin. Orain, Gobernu Sozialistak partida bat gaituko du funts hori sortzeko 2022ko Estatuko Aurrekontu Orokorretan. Espainian 40.000 langile inguru hil izan dira amiantoarekin zerikusia duten gaixotasunen ondorioz, eta 2030. urterako beste 45.000 hildako gehiago izango direla aurreikusten da.

 

Sozialistok etenik gabe eta diskrezioz jarraitzen dugu lanean, premisa batekin: biktimekiko errespetua, arrakeroen jokorik gabe. pic.twitter.com/f43UShwzIf

— María Guijarro 🌈 (@Maritxu30) November 5, 2021

Zenbaki nahiko esanguratsuak dira, konpentsazio-funts bat justifikatzeko adinakoa PSE-EEren ustetan, eta, beste behin, erakusten du Pedro Sánchezen Gobernuak ez duela inor atzean uzten. Alderdi Sozialistak “bizitza eman zuten edo Damoklesen ezpatarekin bizi diren pertsona horiei guztiei konpentsatzeko partida honen garrantzia” azpimarratu du. Alderdiaren iritziz, "ez dute zertan jasan gurutze-bide judizial bat, euren bizitzaren zati bat, geratzen zaiena, labirinto horretan ibiltzera beharturik, eta, are, horien bataila euren senideek jarraitu behar izatea haiek hil eta gero”.

Horrekin batera, azpimarratu du pertsona horietako askok ezin dutela konpentsaziorik eskatu gaixotasuna eragin zieten amiantoa erabili izan zuten enpresei, enpresa horietako asko desagertu ondoren agertu izan direlako kasu gehienak. “Auzibideak mugak dituenean edo familia askok ezin dienean ekonomikoki aurre egin, proposamen publiko honek horiei guztiei lagunduko die”, adierazi du.