Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Hauteskunde-deialdia

Idoia Mendia: “Atea zabaltzen zaio euskal herritarrak eskatzen ari diren egonkortasuna sendotzeari”

PSE-EEko idazkari nagusiaren hitzak hauteskundeen aurreratzea iragarri ondoren

1. argazkia
Idoia Mendia valora la convocatoria electoral. | Foto: Socialistas Vascos

Euskal legegintzaldiari amaiera emateko lehendakariak hartutako erabakiak, gaurko egunez jakinarazi duena, etapa politiko berri bat zabaltzen du Euskadirentzat. PSE-EEk gure gizartearen osotasunarentzako aukera batean bihurtu nahi du hori. Hauteskundeak aurreratzea ezin da interes partikularren ondorio izan, ezta erabakiaren benetako arrazoien irudi distortsionatua eskaintzen duten espekulazioen xede ere.

 Euskal Sozialistek lasaitasun hori zaindu dugu gure erakundeetan, eta horietatik kanpo da, Jaurlaritzatik eta Legebiltzarretik kanpo, datozen lau urteetatik harago doan proposamen bat lantzen hasi ginena pasa den urtean. Belaunaldi gazteenek aurretik dituzten erronkei erantzuten dien proposamena da. Aurrekoetan egin izan dugun moduan, orain ere ez ginen egongo hauteskunde-deialdi arte zain, maila horretako proposamen batek zeregin sakonagoa, ondo pentsatua, eskatzen duelako, eragiten dieten sektoreekin kontrastatua eta herritarren ekarpenei zabalik dena, hain zuzen.

 Gaurtik aurrera ere jarraitu egingo dugu proposamen horiek ezagutzera emateko asmoz aurreikusitako agendarekin, gizarteko sektore zabalei programa aurrerazale bat eskainiz, ardatz nagusiak eskubideen zabaltzea, aukera berdintasuna, iraunkortasun ekonomikoa eta pluraltasuna defendatzea izango dituena.

Baina, horrez gain, euskaldun guztien egunerokotasunari eragiten dieten politika guztiak guztiz lerrokatzeko aukera sortu zaigu. Udalak eta diputazioak berritu genituen pasa den urtean, berritu berria dugu Espainiako Gobernua, Europakoa ere berritu da, eta deialdi honek Euskal Gobernua ere berritzeko aukera ematen digu. Sozialistok espero dugun emaitza lortzen badugu eta indartsuago irteten bagara hauteskunde-hitzordutik, hiru urte izango ditugu aurretik burutzeke dauden eraldakuntza guztiei heltzeko.

Hauteskundeak heldu arte, ordea, sozialistok lanean jarraituko dugu. Legegintzaldi honen azken minutura arte egingo dugu lan, komeni zitzaion egonkortasuna eman izan diogun koalizioko Gobernu honetan, erantzunkidetasunak gidatuta, zeinak, esan dudan bezala, euskal erakunde nagusienak eta Pedro Sánchezen Gobernua biltzen duen.

Gobernu akordioaren helburuak gogobetetasunez betetzea lortu dugu, arreta berezia jarririk enpleguan eta haren kalitatean, eta baita zerbitzu publikoak babestean ere, berdintasunaren berme nagusi diren aldetik. Sozialistak Gobernua partekatzen hasi aurretik zegoen baino Euskadi hobeagoa utziko dugu.