partekatu
• GARDENTASUNA
PSE-EE 2013-rako aurrekontua
PSE-EEren Batzorde Nazionalak apirilaren 20an 2013. ekitaldirako behin-behineko aurrekontuak onetsi zituen, Eusko Jaurlaritzak aurrekontuak noiz egingo dituen zain eta alderdi politikoekiko diru-laguntzarako partida zenbatekoa izango den zehazten duen bitartean.
VII. Biltzarrean gain hartutako konpromisoaren arabera, gardentasunez jokatzeko web orrian PSE-EEren Batzorde Exekutiboaren aurtengorako Aurrekontua argitaratu genuen. Batzorde Nazionalak onetsi zuen aipatutako aurrekontua apirilaren 20an, larunbata.
Behin-behineko aurrekontua da, Eusko Jaurlaritzak oraindik ez baitu bere aurrekontua onetsi eta ez dakigulako zehatz-mehatz zenbatekoa izango den alderdien funtzionamendurako diru-laguntzaren partida. Hori dela-eta, 2012ko urriaren hauteskundeetan lortutako legebiltzarkideen eta boto kopuruaren arabera zenbat dagokigun kalkulatu dugu eta %10eko beherapena aplikatu diogu.
Diru-laguntzen kapituluan, halaber, Alderdiko kargu publikoen ekarpen ekonomikoaren inguruan egin den arau berriaren aplikazioaren ondorioz izango dugun hazkundea jaso da; 2012ko azaroaren 19an onetsi zen aipatutako araua eta Euskadiko Batzorde Exekutiboak berretsi zuen urte honetarako otsailaren 18an.
Gastuei dagokionez, 2012. urteren aldean, eusteko ahalegin handia egin dugu egoera ekonomikoarekin bat etorriz. Gastu gehienak jarduera politikorako izango dira, urte honetan, hauteskunde-kanpainen ondorioz erronka bikainak baititugu.