Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Iraila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   X Ramón Rubial Sariak

Ramón Rubial sari-banaketan parte hartuko du Idoia Mendiak

Save The Children, Fernando Aramburu, emakumezkoen Athletic taldea, José María Izquierdo etaJosé Ramón Recalde, hil ondoren, izango dira sarituak, besteak beste

1. argazkia
IX edición de los Premios Ramón Rubial

PSE-EEko idazkari nagusi Idoia Mendia, azaroaren 27an, igandea, Ramón Rubial sariak banatzeko ekitaldira joango da. Bilboko Ensanche eraikineko atarian izango da ekitaldia, eta esku hartuko du Mendiak.

Fundazioko epaimahaiak erabaki du saria jarraian zehazten direnei ematea. Saria Basauriko Jon Alberdi artistak egin du eta “Atoiontzia ibaiadarrean” eskultura izango da.

Ramón Rubial saria Elkartasunari eta Lankidetzari.

Epaimahairen ustez, SAVE THE CHILDRENek merezi du saria lan humanitario handia egiten duelako haurren interesen alde modu aktiboan eginez eta, bereziki, laguntza handiagoa behar duten haur ahulenen alde.

Ramón Rubial saria kultura-sormenari.

Epaimahaiak uste du RAKEL RODRIGUEZEK merezi duela saria ARYMUX lanagatik. Lan horren bidez, gorrentzako ikuskizunak eskaintzen ditu, zeinuen  mintzaira, antzertiarekin, dantzarekin, musikarekin eta poesiarekin fusionatuz, eta hainbat publiko, lengoai eta adierazpen uztartuz.

FERNANDO ARAMBURUK merezi duela saria uste du epaimahaiak; izan ere, literatura-obra zabala eta ezaguna du eta, bereziki, "PATRIA" eleberria dela-eta: euskal gizartean terrorismoaren hamarkadek utzitako zauriei buruzko hurbilketa ausarta egin duelako. Egilearen beste lan batzuekin batera, ekarpen baliotsua da gure iragan hurbilari buruzko oroimen kolektiboa egiteko orduan.

Ramón Rubial saria urteko enpresari.

MERCADONAk merezi du saria gure inguruneko garapen ekonomikoari lagundu baitio.  Etengabeko hobekuntzaren eta jarduerak zabaltzearen aldeko apustua egin du ezinbesteko sektore batean: kontsumorako produktuen banaketa.  Epaimahaiak aintzat hartu du, gainera, Euskadiren aldeko apustua egin duela jarduerak eta zentroak lurraldeetan ezartzeko azken erabakietan, eta horrek aberastasuna eta enplegua sortzen du euskal gizartean.

Ramón Rubial saria kirol entitateari.

EMAKUMEZKOEN ATHLETIC KLUBAK merezi du, epaimahaiaren ustez, saria, kirol ibilbide bikaina egin dutelako, eta kiroletik haratago joan diren zenbait arrakasta lortu dituztelako; horri esker, gizarte eta kultura adibide bihurtu dira.  Ekarpen garrantzitsua egin du, gainera, Euskadin emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna lortzeko.

Ramón Rubial saria Komunikazioari:

Epaimahaiaren ustez, JOSÉ MARÍA IZQUIERDOK merezi du saria komunikazioaren munduan egin duen ibilbide profesionala dela eta.  Horrez gain, bere lanetan jartzen duen dinamismoa eta zorroztasuna ere hartu ditu aintzat, baita benetako informazio askearekiko konpromisoa ere.  Gainera, egungo gaietara hurbiltzeko modua ere baloratu du epaimahaiak: bere iritzi pertsonala igortzen die herritarrei printzipio demokratikoekiko errespetu osoz.

Ramón Rubial saria demokrazia eta askatasuna aldezteari.

JOSÉ RAMÓN RECALDE jaunari hil ondoren saria ematea erabaki du epaimahaiak, bizitza osoa eman baitzuen demokraziaren eta askatasunaren alde egiten.  Halaber, euskal gizartearen aurrerapenean ekarpen garrantzitsua egin zuela ulertu du epaimahaiak, bere lanaren esparrutik politikan eta gizartean parte hartu zuelako eta adibide ezin hobea izan zelako Euskadin bakea eta askatasuna lortzeko.

Ramón Rubial saria Balio sozialisten alde egiteagatik:

EUSKAL MILIZIANO SOZIALISTEK merezi dut, epaimahaiaren ustez, saria, legaltasun demokratikoa eta askatasunaren alde egin baitute.  Beraien adibidez garrantzi handiko pizgarria da egungo eta geroko belaunaldikoentzat, historiaren zati bat ezagutu eta oroimena berreskuratu dezaten.  Horrez gain, gizarte gisa oroimen historia berreskuratzeko orduan aktiboki hartu dutela parte ere hartu du aintzat epaimahaiak.