Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan gutxieneko soldatak duintasunez bizitzeko aukera bermatzeari buruz

OSOKO ZUZENKETA

1. Eusko Legebiltzarrak, Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren igoerak milaka Iangilerentzat dakarren onurari garrantzia aitortuz, ka I itatezko enpleguarekiko konpromisoa berresten du, eta negoziazio kolektiboaren, sindikatuen eta patronalaren eremuan, Lanbide arteko Akordioaren esparruan, Euskal Autonomia Erkidegoko errealitate sozioekonomikoan oinarritutako negoziazio kolektiboko gutxieneko soldata baten alde agertzen da.

2. lid° horretan, Eusko Legebiltzarrak berretsi egiten du beharrezkoa dela Euskadiko enplegu-politiketan etapa berri bati ekitea, kalitatera, gizarteratzera eta berdintasunera bideratua, herri-administrazioen zeregina erabakigarria izan dadin, gizarte-eragileekin eta sektore pribatuarekin batera, Euskadi kohesionatuagoa lor dezaten, eta Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio iarrera proaktiboa izaten larrai dezala konpromiso horretan aurrera egiteko beharrezkoak diren neurriak hartzeko, eta, horrekin botera, enpleguaren eta elkarrizketa sozialaren esparru guztietan defendatzeko eta sustatzeko, Euskadiko langileen soldatak eta lan-baldintzak hobetzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko errealitate sozioekonomikoan oinarrituta, eta sindikatuen eta patronalaren arteko elkarrizketatik hobekuntza horiek lortzeko behar den aholkularitza eta laguntza emateko.