Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2019

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

“PSOE-UP akordioa Gobernu aurrerakoi baterako abiapuntua da, gizarte-bokazioa izango duena eta espainiar gehiengo handi bati erantzungo diona”

1. argazkia
Idoia Mendia durante la rueda de prensa | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Idoia Mendiak, poza azaldu du PSOE eta Unidas Podemosen artean Espainian Gobernu bat eratzeko lortutako aurreakordioaren aurrean, eta horren gizarte-bokazioa nabarmendu du ororen gainetik. “Zoriona dugu herritarrei erantzunak eman nahi dizkien akordio batengatik, Gobernu aurrerakoi baterako abiapuntua da eta eskubide sozialetan erreferente izateko bokazioa du. Niri, asko gustatzen zait akordioan enpleguaz, hezkuntza, krisi klimatikoaren aurkako borrokaz, enpresen jarduerez edo eutanasiarako eskubideez, batzuk aipatzearren, hitz egin izana”, azaldu du.

Buruzagi sozialistak beste eduki batzuk ere azpimarratu ditu, feminismoari edo lurraldetasun auziari lotutakoak, kasu: “Asmatu dela iruditzen zait politika feministak lehen lerroan jarrita, noiz eta eskuin muturra emakumeen eskubideak mehatxatuz denean. Era berean, uste dut egokia dela Kataluniako gaiari heltzean lehen helburu gisa bizikidetza bermatzea eta bizitza politikoa normalizatzea jartzea, eta hori legearen barruan izango den elkarrizketa bidez burutzea.

Idoia Mendiak gogoratu du Euskadiko Batzorde Betearazlea astelehenean bildu zela eta alderdiei dei egin ziela Espainiako gobernagarritasunari irteera bat emateko, aurrerabideko Exekutibo bat lehenbailehen bideragarri egingo duten akordioekin. “Finean, gure idazkari nagusiak, Pedro Sánchezek, eta Pablo Iglesiasek gaur aditzera eman dutena Euskal Sozialistek eskatzen genuenari erantzutera dator, eta beste alderdi batzuekin ere akordioak egiteko oinarri izan daiteke, hartara lehenik inbestidura eta, ondoren, arestian aipatu bezala, espainiar gehiengo handi baten kezkei erantzungo dien Gobernu ekintza bat, gauzatzeko”, adierazi du.