Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2018

AL AR AZ OG OR LR IG
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Historia

partekatu  partekatu

Euskadiko Alderdi Sozialista Euskadiko erakunde politikorik zaharrena da. Historia luzea eta gogorra du, beraz: berdintasun sozialaren eta askatasunen aldeko borroka tinkoaren historia eta gure herriarekin dugun konpromisoaren historia. Ezkerreko alderdi gisa, euskal sozialismoak langile-mugimenduan eta langile-mugimendu horrek emantzipazio sozialaren alde eramandako borroketan ditu bere sustrai sakonak. Herriko alderdi gisa, berriz, goizik hasi zen lanean Euskadin Erregimen Zaharraren eraldaketak eta iraultza industrialak sortutako identitate- eta autogobernu-arazoei erantzuteko.

Izaera bikoitz horretan (ezkerreko indar politiko eta herriaren aitzinamenduaz eta instituzionalizazioaz kezkatutako euskal alderdi), Euskadiko Alderdi Sozialistak arrasto sendoa utzi du gaur eguneko Euskadiren eraketan, eraketa hori XIX. mendeko asaldaketa politiko, ekonomiko eta sozialekin hasi zen–eta.

Beste alde batetik, euskal sozialismoak izugarrizko eta sakoneko eragina izan du beti Espainiako sozialismoan, izan ere bere hastapenetatik PSOEren kofundatzaile izan zelako. Horregatik, Euskadin aurrera eramandako esperientzietatik, Espainiako sozialismoa onartuz joan da hainbat jarrera politiko, hala nola - besteak beste - formula autonomiko bat sortu beharra Espainia osatzen duten nazionalitate eta herrialde guztien eskaerei erantzuteko.