partekatu
• ZUZENKETAK
OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako artxibo historiko probintzialen kudeaketa dagokien lurralde historikoei eskualdatzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0293]
Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako artxibo historiko probintzialen kudeaketa dagokien lurralde historikoei eskualdatzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0293]
OSOKO ZUZENKETA
Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritza animatzen du beharrezko kudeaketak egiten jarrai dezan, probintzia-artxibo historikoen kudeaketa lurralde historikoetara transferitzea gauzatzeko.
Ekarpen Legean aurreikusita dago zerbitzu eta funtzioak eskualdatzeko zein den EAEko erakunde komunen eta foru erakundeen arteko harreman finantzarioen sistema. Sistema hori jarraituko da transferentzia gauzatzeko.