partekatu
• ZUZENKETAK
OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote Legez besteko proposamenari, Euskal hezkuntza-sisteman hezkuntza laikoa bermatzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02/01/0373]
Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote Legez besteko proposamenari, Euskal hezkuntza-sisteman hezkuntza laikoa bermatzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02/01/0373]
OSOKO ZUZENKETA:
Eusko Legebiltzarrak aitortu egiten du Euskal Eskola Publikoaren funtsezko zeregina eta bere izaera laikoa.
Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eta Hezkuntza Sailari eskatzen dio jarrai dezala hezkuntza sistemaren interesak, premia espezifikoak eta autonomia zaintzen, eta bermatu dezala kalitatezko hezkuntza sistema publikoa, berdintasun- eta ekitate-baldintzetan.