Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   2019ko hauteskunde orokorrak

«Egizu posible», PSOEren leloa apirilaren 28ko hauteskundeetarako

Pedro Sánchezek eskatu du «mobilizazioko ohiz kanpoko ahalegina egiteko A28an, Espainia geldirik egon ez dadin». «Hutetsontziak beterik egoteak etorkizuna, ilusioa eta itxaropena ekarriko du, hutsik egonez gero, ordea, inboluzioa, frustrazioa eta sumina izango ditugu, beraz, egin dezagun posible: etorkizuna, aurrerapena, justizia soziala eta inoiz ez atzera egitea»

1. argazkia
El President del Gobierno y Secretario General del PSOE, Pedro Sánchez, durante la presentación de la campaña electoral | Foto: PSOE.

«Egizu posible» izango da PSOEren leloa apirilaren 28ko hauteskunde orokorretarako, gaur Pedro Sánchez PSOEren idazkari nagusi eta Gobernuko presidenteak Madrilen eginiko ekitaldi handi batean iragarri duenez.

Sánchezek azpimarratu duenez, «Espainiaren etorkizuna hautetsontzietan erabakiko da» A28an, erabaki behar dugulako «aurrera edo atzera egin nahi dugun, etorkizuna edo inboluzioa nahi dugun, denontzako tokia duen Espainia edo iragan txarrenera itzuli nahi dutenentzako soilik tokia duena nahi dugun». «Dena dago gure esku; izan ere, gauzak gertatzen dira guk eragiten ditugulako, eta orain posible egiteko garaia da. Espainiarrek hautatzen dugu eta bakoitzak nahi duen botoa emango du, boto batek dena erabaki ahal duelako: zer gobernu nahi duzun eta zer gizarte-eredu nahi duzun».

«Etorkizuna hautetsontzietan dago. Gure botoak kontatzen du, gure esku dago, zuen esku dago, egizu posible», oihu egin zuen.

Buruzagi sozialistak ziurtatu zuenez, PSOEk eta herritar gehienek nahi duten Espainia feminista, solidarioa, ekologista, lehiakorra, Europaren aldekoa, ekintzailea, berritzailea, ezagutzaz beterikoa, bidezkoagoa eta modernoagoa da. «Nahi duzun Espainia horretarantz abian gaude eta horixe nahi dugu espainiar gehienok, eta horretarako bide bakarra dago: botoaren bitartez eta mobilizazio handia eginez apirilaren 28an».

«Hutetsontziak beterik egoteak etorkizuna, ilusioa eta itxaropena ekarriko dute, hutsik egonez gero, ordea, inboluzioa, frustrazioa eta sumina izango ditugu, beraz, egin dezagun posible: etorkizuna, aurrerapena, justizia soziala eta inoiz ez atzera egitea».

Gobernu sendoa, egonkortasuna bermatuko duena

Bere aburuz, «Espainiak lau urtez egonkortasuna behar du, etorkizuneko eraldaketei aurre egiteko», eta PSOEk bakarrik ordezkatzen ditu «ekuazio arrakastatsu horren osagaiak: egonkortasuna, eraldaketak eta etorkizuna».

hitzaldian zehar, Sánchezek, halaber, nabarmendu ondorengo hau nabarmendu zuen: «Garaia da gure herrialde osoko herriak biltzeko, aniztasunetik; batzeko, biltzeko eta eraikitzeko garaia da, botoaren botereaz Espainiak gobernu sendoa izan dezan berriz, beharrezkoa den egonkortasunetik eraldaketak bermatze aldera. Proiektu erkidea, herrialde-proiektua».

Azken batean, Pedro Sánchezek eskatu zuen «mobilizazioko ohiz kanpoko ahalegina egiteko A28an, Espainia geldirik egon ez dadin». «Abstentzioak ez diezagula etorkizuna lapurtu, lor dezagun Espainia lehiakor eta solidarioa, kohesionatua eta jasangarria, irekia eta tolerantea. Lor dezagun nahi dugun Espainia, ahalbidetu dezagun, egin dezagun posible. Egizu posible».

Ekitaldiari hasiera emateko, gure gizartea ordezkatzen duten zenbait sektoreko 5 ordezkarik esku hartu zuten –erretirodun batek, landa-eremuko emakume batek, gazte ekintzaile batek, maisu batek eta lehen aldiz bozkatuko duen gazte batek–, eta Espainiari azaldu zioten zer nahi duten eta zergatik egin behar dugun posible.