partekatu
Alberto Alonso
Gogora-Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendaria
Oñatin jaio zen 1976an, eta Historian lizentziatua da Euskal Herriko Unibertsitatetik. 16 urterekin UGTn afiliatu zen, eta ibilbide luzea burutu izan du bere enpresako langileen ordezkaritza eginkizunetan. 2014ko irailean PSE-EEren Batzorde Exekutiboan sartu zen, arlo bera lantzeko.
Osalan - Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundearen zuzendari izan da 2016tik 2020ra bitartean. Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeko legebiltzarkidea izan da eta, gaur egun, Gogora Institutuko zuzendaria da.