Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Forum Europa-Tribuna Euskadi gosaria

Arriolak Hiri-Errentamenduen Legea aldatzea proposatu du, bai eta kontratuak 5 urtera luzatzea ere, alokairuen “burbuilari” aurre egiteko

• Gaur goizean parte hartu du ‘Forum Europa. Tribuna Euskadi’ ekitaldian, zeinetan Euskadiko etxebizitzaren arloko politikaren alderdi garrantzitsuenak aztertu dituen

• Sailburuak etxebizitzaren arloko proposamen fiskala iragarri egin du, arrazoizko alokairu politikak bultzatzeko

• Arriolak alokairu-etxebizitzetarako erreferentziazko prezioak ezartzearen alde jo du. Prezioen ezarpena etxebizitzen egoeraren eta ezaugarrien araberakoa izango litzateke eta udalekin batera ezarriko lirateke

• Etxebizitza Sailak 1.119 milioi euro inbertitzea aurreikusi du 2018 eta 2020 artean Etxebizitzako Plan Zuzendariaren bitartez

1. argazkia
El consejero socialista de Medio Ambiente, Planificación Territorial y Vivienda del Gobierno Vasco, Iñaki Arriola, durante su intervención en el Forum Europa-Tribuna Euskadi, al que ha asistido la Secretaria General del PSE-EE, Idoia Mendia | Foto: Socialistas Vascos

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburuak, Iñaki Arriolak, Bilbon antolatutako ‘Forum Europa. Tribuna Euskadi’ ekitaldian parte hartu du gaur, non Euskadiko etxebizitzaren arloko politiken alderdirik garrantzitsuenak aztertu dituen. Bertan planteatu duenez, Espainiako Gobernuak Hiri-Errentamenduen Legea aldatu behar du, eta alokairu-kontratuen iraupena bost urtera luzatu ere bai. Gaur egun, hiru urtekoak dira kontratuak, eta aldaketa horien bidez, egonkortasun eta ziurtasun handiagoa eman nahi zaio errentarien eta errentatzaileen artean.

Hori azaldu nuen –adierazi du– Sustapeneko ministroaren aurrean Madrilen egindako azken Etxebizitza Sektorearen Konferentzian. Izan ere, Diputatuen Kongresuak bideratu behar du egoera arriskutsu hau. Mahai gainean badaude eztabaidatu beharko liratekeen proposamenak, badaude irtenbide bat behar duten premia sozialak. Txarrena da, inguruan horrenbeste zarata dagoenez, neurriak hartu beharko zituztenak ez direla momentuko premiei erreparatzen ari".   

Arriola sailburuari aurkezpena egin dio Idoia Mendiak, Euskadiko Alderdi Sozialistaren idazkari nagusiak. Harekin batera, Eusko Jaurlaritzako beste kide batzuk egon dira, beste erakunde eta alderdi politiko batzuetako zenbait ordezkariz gain, bai eta eragile ekonomikoak, sozialak eta enpresetakoak ere.

Arriolak nabarmendu duenez, Euskadik pauso handi bat eman du kalitateari dagokionez, 2015ean Etxebizitza Legea onartuz. Izan ere, lege horren bidez, etxebizitza herritarren eskubide bat betetzeko ondasun sozialtzat jotzen da. Bestalde, Arriolak administrazio ezberdinei iradoki die behar diren gailu eta mekanismoak ezartzeko higiezinen burbuila berriaren mehatxua gelditzeko. “Zeren –gehitu du– etxebizitza-politikak soziala izan behar du funtsean eta lehentasuna eman behar die herritarren beharrei”.

Hala, Hiri-Errentamenduen Legea aldatzearekin batera, alokairu-etxebizitzei, egoeraren eta ezaugarrien arabera, udalekin batera metro karratuko erreferentziazko prezioak ezartzearen alde jo du.

Halaber, neurri fiskal multzo bat iradoki du, aurrez deskribatutako neurriekin uztartzeko eta etxebizitzaren arloko ongizate-sistema sendotzen laguntzeko, adibidez, alokatutako etxebizitzen ondasun higiezinen gaineko zergaren beherapena edo errekargua, erreferentziazko prezioak gainditzearen edo ez gainditzearen arabera, bai eta PFEZren eta sozietateen gaineko zergaren kasuan etxebizitzaren alokairutik eratorritako errendimenduen zerga progresiboa ezartzearen arabera ere.

Ildo horretatik, plan zuzendarian proposatutako ekintzetako bat egikaritzeko, Etxebizitza sailburuak iragarri du proposamen fiskal global eta oso bat garatuko duela etxebizitzaren arloan, publikoki eztabaidatzeko, eta, hala badagokio, Euskadiko Zerga Koordinazioko Batzordeari igortzeko.

Halaber, Euskadiko 2018-2020 Etxebizitza Plan Zuzendariak –1.119 milioi euroko aurrekontu finkatua du hiru urteko indarraldirako– aldarrikatu du tresnarik onena dela “zuzenean eta zeharka eragiteko etxebizitzen merkatuari, biztanleen bizileku-egoera oro har hobetzeko, eta, bereziki, zailtasun handiagoak dituzten pertsonen etxebizitzarako sarbide-aukerak handitzeko, kolektibo horien etxebizitza-beharretara egokitutako konponbideak eskainiz”.

Hona hemen Plan Zuzendariaren xedea:

  • Alokairu-etxebizitzen parke publikoa bultzatzea, etxebizitzarako eskubide subjektiboa bermatzeko eta zailtasunik handienak dituzten kolektiboen beharrei arreta emateko gai izan dadin.
  • Kohesio soziala sustatzea, bizitzeko eraikin bakoitza gure gizartearen aniztasunaren adierazgarri izan dadin, ghettoak ager ez daitezen.
  • Eta, bereziki, gazteen emantzipazioari eta pertsona zaharren bizi-kalitateari laguntzea, eraikinen irisgarritasuna eta energiaren efizientzia hobetuz.

Hori guztia erakundeen eta eragile publiko zein pribatuen laguntzarekin, bereziki, udalenarekin.

Zentzu horretan, Planak lehentasunezko arreta ematen die gazteei, eta, haiei begira, zenbait neurri gehitu ditu, adibidez, bizilekurako zuzkidurak bultzatzea, Gaztelagun programa berria abiaraztea... Programa horren bidez, zuzeneko laguntzak emango dira gazteen emantzipazioari laguntzeko.

Gazteek alokatzeko Gaztelagun programa

Arriolak nabarmendu duenez, gazteek zailtasunak dituzte bizitza autonomoko proiektuei ekiteko: Lehenengo, baliabide nahikorik ez dutelako; izan ere, ez dute errenta metaturik, eta, lana dutenean, ezegonkorra izaten da edo ordainsaria ez da nahikoa izaten. Gainera, enplegua duten kasuetan, gizarte-alokairua lortzeko aukera gal dezakete, diru-sarreren maila gainditzen dutelako edo familia-kargarik ez dutelako”. Eta gehitu du ez litzatekeela logikoa izango arazo horri arretarik ez ematea gure gizartearen zaharkitze-arazorako konponbideak bilatzen ari garenean familia-politiken bidez.

Gaztelagun 2019an sartuko da indarrean, eta 23 urtetik 35 urtera bitarteko pertsonei zuzenduko zaie, zehazki, ohiko bizileku iraunkorra etxebizitza alokatu bat dutenei, alokairu-kontratuaren titularrak ez badira ere (pisua partekatzeko aukera dago), eta diru-sarrera iturri ohikoak, oro har, DSBEren kantitatea (7.734 euro aurten) baino handiagoak badira eta 12.000, 15.000 eta 18.000 eurokoak edo txikiagoak badira, etxean bizi direnak pertsona 1, 2 edo 3 izatearen arabera. Atalase hori 20.000 eurokoa eta, gehienez, 22.000 eurokoa izango da kategoria bereziko familia ugarien kasuan edo desgaitasun-maila handiko pertsonen kasuan.

Emantzipazioari eta bizitza autonomoaren proiektuari ekiteari laguntzeko xedea duenez, alokatzeko laguntza gehienez hiru urtez emango zaie gazteei. Laguntza Alokabidek kudeatuko du, eta espero denez, 2019tik 2020ra bitartean 4.500 gazteri lagunduko die.

Etxebizitza Plan Zuzendariaren ardatz estrategikoak

Etxebizitza Plan Zuzendariaren edukia sei ardatz estrategikoren bitartez garatzen da:

  1. Etxebizitza-parke publikoa bultzatzea, sustapen propioaren bitartez, zein Visesa sozietate publikoaren jarduera berriz orientatuz alokairurantz, udalekin elkarlanean arituz; baita sustapen pribatuaren bitartez ere, zuzkidura-bizilekuak (ADAk) eraikiz eta horietarako lehentasuna emanez gazteei eta zaharrei, eta alokairu sozialerako etxebizitza pribatu hutsak hartuz Bizigune programaren parkea handitzeko.
  2. Aurrera egitea etxebizitza babestuen parkearen kudeaketa eraginkorrean, Sailari zein haren sozietateei dagokienez, bai eta beste eragile batzuei dagokienez ere, etxebizitzaren funtzio soziala ahal bezain beste bermatzen saiatuz.
  3. Esleipen-prozedurak hobetzea eta etxebizitza babestuak eskuratzeko baldintzak berrikustea, etxebizitza-beharra duten pertsonen profil ezberdinen eskaerari erantzuna emateko, bereziki, lehentasunezko kolektiboei eta behartsuenei.
  4. Eraikinen mantenimendua eta birgaitzea sustatzea, arreta emanez energiaren eraginkortasunaren eta irisgarritasunaren helburuei, zein birgaitze integratuari eta hiri-birsorkuntzari.
  5. Berrikuntza sustatzea etxebizitzaren esparruan, eskaintza eskarira egokitzeko, eta baliabide ekonomiko txikiagoak edo bizileku-behar zehatzak dituztenei sarbide-aukera emateko.
  6. Lankidetza-sareak sortzea, etxebizitzaren arloan aritzen diren eragileen multzoari sare bakarrean jarduteko aukera emateko, bereziki, Udalei, sektoreko politikekin kudeaketa eta koordinazioa errazteko.

Helburu kuantitatiboak

Hiru urteko indarraldian, Etxebizitza Plan Zuzendariak babes publikoko 6.350 etxebizitza berri eraikitzea aurreikusi du, bai eta beste 2.000 eraikitzeko bizitegi-lurzoru eskuratzea eta alokairu-parkea 7.200 etxebizitzarekin handitzea ere (6.400 Bizigune programaren barrukoak izango dira). Jarduketa horien bidez, Etxebizitza Sailak eta udal-etxebizitzako sozietateek osatutako alokairu-araubideko babes publikoko etxeen parkea 22.000 unitatekoa izatea espero da. Horrek etxebizitza babestuen parke osoaren heren bat osatuko luke.

Planak, halaber, aurreikusi du etxebizitzarako eskubide subjektiboak 7.000 etxebizitza hartzea 2020an, eta EPO (etxebizitzarako prestazio osagarria) EPE (etxebizitzarako prestazio ekonomikoa) bihurtzea ere bai. EPO edo EPE jasoko dute batez beste 28.750 etxek planaren hiru urteko indarraldian zehar.

Birgaitzeen atalean ezarri denez, dauden programak indartzea da helburua (Birgaitzeko Berritze Plana), 55.530 etxebizitza onuradun izan daitezen. Gainera, udal eta toki-erakunde txikiei laguntzea aurreikusi da, 420 plan edo obra egiteko irisgarritasun unibertsala bermatze aldera. Ildo horretatik, 2018-2020 aldian 1.300 igogailu instalatzea aurreikusi da, eta horrek aukera emango du 13.000 etxeko irisgarritasun-baldintzak hobetzeko, igogailuen xedapenagatik zein aldapak jartzeagatik eta oztopo arkitektonikoak kentzeagatik.

Planak etxebizitza babestuen parkea ikuskatu nahi du bere zeregin soziala bermatzeko, urtean 9.500 etxebizitza ikuskatuz. Gainera, 2020an Euskoregiten nahitaez ikuskatu behar diren higiezinen 35.000 EIT erregistratuko direla aurreikusi da. Horrez gain, garai horretarako 50.000 alokairu-kontratu erregistratuko direla aurreikusi da.

Bestalde, Planak beste jarduketa batzuk barne hartzen ditu, kantitateen aldetik apalagoak diren helburuak dituztenak. Horrek, ordea, ez du esan nahi garrantzitsuak ez direnik. Horien artean, aipatzekoak dira 100 etxebizitza eta 150 lokal hirugarren sektorerako; 100 etxebizitza 35 urtetik beherakoek etxea partekatzeko programarako; 100 etxebizitza Housing First programaren bitartez etxerik ezari aurka egiteko; 60 etxebizitza bizileku-aukera bat emateko plan berrituak jasotzen duen abiarazte-biktimei, Botere Judizialaren Kontseilua, Eudel eta Eusko Jaurlaritza arlo horretan lantzen ari diren hitzarmen berritu eta handituan barne hartutakoei, eta beste 60 genero-indarkeriaren biktimentzat.