Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abuztua 2019

AL AR AZ OG OR LR IG
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   #26M

ADIBIDEAK

1. ZK.KO KASUA

INTERESDUNA ORAIN ETXEAN DAGO, BAINA HAUTESKUNDEEN EGUNEAN KANPOAN EGONGO DA


LEHENENGO URRATSA.- Eskatzailea PERTSONALKI joango da edozein postetxera eta funtzionarioari eskaera egingo dio. Horretarako, beharrezkoa izango da bere NAN, PASAPORTEA edo GIDABAIMENA (hauteslearen argazkia badu) erakustea, baita iraungita badaude ere (FOTOKOPIAK EZ DU BALIO, BEHARREZKOA DA JATORRIZKO AGIRIA IZATEA). Eskaera hori apirilaren 2tik maiatzaren 16ra arte egin daiteke.

Postetxean emango dioten inprimakia posta bidez bozkatu ahal izateko erroldako inskripzioaren ziurtagiria eskatzeko da.


BIGARREN URRATSA.- Eskatzaileak inprimakia bete ondoren, funtzionarioari emango dio. Inprimakian bere datu pertsonalak eta HAUTESKUNDEETAKO AGIRIAK ZEIN HELBIDERA BIDATZEA NAHI DUEN adieraziko ditu.  Eskatzaileak handik oso gutxira bidaiatuko badu eta joan baino lehen hauteskundeetako agiriak bere etxean jasotzeko denborarik izango ez duela uste badu egongo den tokiko helbidea (hotela, bigarren etxebizitza, etab.) adieraziko du. BALDIN ETA ESPAINIAKO HELBIDEA BADA.


HIRUGARREN URRATSA.- Handik egun gutxi batzuetara, Hauteskunde Erroldaren Bulegoak posta bidezko botoa eskatu duen hautesleari boto eskubidea gauzatzeko hauteskundeetako agiri guztiak emango dizkio.
Agiri horiek posta ziurtatuz jasoko ditu inprimakian adierazi duen helbidean. Hona hemen jasoko dituen agirien zerrenda:

Alderdi politiko guztien boto-txartelak.
Hauteskundeetako gutun-azala.
Erroldan inskribatuta dagoela frogatzen duen ziurtagiria.
Bozkatzea dagokion mahaiaren helbidea duen gutun-azala.
Erantsitako agiriak nola bidali azaltzen duen liburuxka bat.

Postariak agiri horiek INTERESDUNARI ESKURA ENTREGATU BEHARKO DIZKIO. Hauteslea agiri hauek entregatzeko unean ez badago etxean, postontzian ohar bat utziko diote dagokion postetxean PERTSONALKI ETA BERE NANarekin jaso ditzan.


LAUGARREN URRATSA.- Bozkatzeko agiriak eskuratu ondoren, boto-txartela dagokion gutun-azalean sartuko du. Gutun-azal hori eta ERROLDAN INSKRIBATUTA DAGOELA FROGATZEN DUEN ZIURTAGIRIA HAUTESKUNDE-MAHAIra zuzenduta dagoen gutun-azalean sartuko ditu.

Gutun-azal hori Posta Ziurtatuz bidali beharko du eta hori dohainik izango da.

 *** OHAR GARRANTZITSUA: EZ BIDALI POSTA ARRUNTAREN BITARTEZ (GUTUNONTZIA), BALIOGABETZAT JOTZEN BAITA.

POSTA BIDEZKO BOTOA HAUTESKUNDEETAKO AGIRIAK JASOTZEN DIRENETIK maiatzaren 22ra ARTE BIDALI AHALKO DA. (Garrantzitsua da azken egunerako EZ uztea).


2. ZK.KO KASUA

INTERESDUNA ORAIN ETXETIK KANPO DAGO ETA EZ DA HAUTESKUNDEEN EGUNA BAINO LEHEN ITZULIKO.

LEHENENGO URRATSA.- Hauteslea DAGOEN HIRIKO postetxera PERTSONALKI joango da eta funtzionarioari eskaera egingo dio. Horretarako, beharrezkoa izango da bere NAN, PASAPORTEA edo GIDABAIMENA (hauteslearen argazkia badu) erakustea, baita iraungita badaude ere. FOTOKOPIAK EZ DU BALIO. JATORRIZKO AGIRIA IZAN BEHAR DU.

Postetxean emango dioten inprimakia posta bidez bozkatu ahal izateko erroldako inskripzioaren ziurtagiria eskatzeko da.

BIGARREN URRATSA.- Hautesleak inprimakia bete ondoren, funtzionarioari emango dio. Inprimakian bere datu pertsonalak eta HAUTESKUNDEETAKO AGIRIAK ZEIN HELBIDERA BIDATZEA NAHI DUEN (hotela, bigarren etxebizitza, ikastetxe nagusia, etab.) adieraziko du.

Adierazitako helbideak estatuaren barruan egon beharko du, ezin da INOLAZ ERE atzerriko helbide bat adierazi. Atzerriko helbide bat adieraziz gero, Probintziako Ordezkaritzak hautesleari eskaera itzuliko dio.

HIRUGARREN URRATSA.- Handik egun gutxi batzuetara, Hauteskunde Erroldaren Bulegoak posta bidezko botoa eskatu duen hautesleari boto eskubidea gauzatzeko hauteskundeetako agiri guztiak emango dizkio. Agiri horiek posta ziurtatuz jasoko ditu inprimakian adierazi duen helbidean. Hona hemen jasoko dituen agirien zerrenda:

Alderdi guztien boto-txartelak.
Hauteskundeetako gutun-azala.
Erroldan inskribatuta dagoela frogatzen duen ziurtagiria.
Bozkatzea dagokion mahaiaren helbidea duen gutun-azala.
Erantsitako agiriak nola bidali azaltzen duen liburuxka bat.

Postariak hauteskundeetako agiri horiek INTERESDUNARI ESKURA ENTREGATU BEHARKO DIZKIO. Hauteslea agiri hauek entregatzeko unean ez badago etxean, postontzian ohar bat utziko diote dagokion postetxean PERTSONALKI eta bere NANarekin jaso ditzan.


LAUGARREN URRATSA.- Bozkatzeko agiriak eskuratu ondoren, boto-txartela dagokion gutun-azalean sartuko du. Gutun-azal hori eta ERROLDAN INSKRIBATUTA DAGOELA FROGATZEN DUEN ZIURTAGIRIA HAUTESKUNDE-MAHAIra zuzenduta dagoen gutun-azalean sartuko ditu.

GUTUN-AZAL HORI POSTA ZIURTATUZ BIDALI BEHARKO DU ETA HORI DOHAINIK IZANGO DA.

OHAR GARRANTZITSUA: EZ BIDALI POSTA ARRUNTAREN BITARTEZ (GUTUNONTZIA), BALIOGABETZAT JOTZEN BAITA.


POSTA BIDEZKO BOTOA HAUTESKUNDEETAKO AGIRIAK JASOTZEN DIRENETIK maiatzaren 22ra ARTE BIDALI AHALKO DA. (Garrantzitsua da azken egunerako EZ uztea).



3. ZK.KO KASUA

INTERESDUNA GAIXO EDO EZINDUTA DAGO ETA EZIN DA BOTOA EMATERA JOAN.


Eskaera egin nahi duen pertsona gaixorik ala ezinduta badago eta ezin bada postetxera joan, pertsona bati bere ordez bozkatzeko ahalmena eman diezaioke. Horretarako honako pauso hauek eman beharko dira:


LEHENENGO URRATSA. Bere gaixotasuna edo ezintasuna ZIURTAGIRI MEDIKO baten bitartez justifikatu beharko du. Medikuen Elkargo Ofizialaren ziurtagiri batean edo paper zuri batean jaso ahalko da. Bigarren kasuan, sinatzen duen sendagileak bere izen-abizenak eta zigilua, gaixoaren datuak eta honek daukan gaixotasuna edo ezintasuna eta eguna adieraziko ditu. Agiri hauek dohainik ematen dira helburu honetarako direnean.


BIGARREN URRATSA.- Sinatutako ziurtagiri medikoa izanik, botoa kudeatzea nahi duen pertsonari ahalordea eman beharko dio. Horretarako EDOZEIN NOTARIOrekin harremanetan jarri beharko du (hiriburuetan NOTARIOEN ELKARGOAREKIN) eta gaixorik dagoen pertsona baten ORDEZKARIA IZAN AHAL IZATEKO AHALORDEA eskatu nahi duela adierazi beharko dio.

Notarioak GAIXOA EDO EZINDUA DAGOEN TOKIRA JOAN BEHAR DU (etxebizitza partikularra, ospitalea, adineko pertsonen egoitza, senide baten etxea, etab.) eta haren aurrean, gaixotasuna duela justifikatzen duen ziurtagiri medikoa eta gaixoaren eta ordezkariaren NANak aurkeztu ondoren, ekintza horietarako ordezkari gisa arituko den pertsonari dagokion ahalordearen bitartez baimena emango dio.

Gaixorik dagoen pertsonaren ordezkari izateko NOTARIO AHALORDEA DOHAINIK jaulkitzen da. Izatekotan, notarioak gaixoa dagoen tokira joatearen ondoriozko gastuak kobra ditzake (taxiaren faktura). Komenigarria da gaixoaren senideren bat notariotzara haren bila joatea.


HIRUGARREN URRATSA.- Ahaldunak, notarioak eman dion ahalordearekin jokatu beharko du posta bidezko beste edozein botorako egin behar den moduan, hau da:

AHALDUNA PERTSONALKI joango da edozein postetxera eta funtzionarioari eskaera egingo dio. Horretarako, beharrezkoa izango da bere NANa (FOTOKOPIAK EZ DU BALIO, JATORRIZKO AGIRIA IZAN BEHAR DU) ETA NOTARIOAK EMAN DION AHALORDEA aurkeztea.

Postetxean emango dioten inprimakia posta bidez bozkatu ahal izateko erroldako inskripzioaren ziurtagiria eskatzeko da.


LAUGARREN URRATSA.- AHALDUNAK inprimakia bete ondoren, funtzionarioari emango dio. Inprimakian bere datu pertsonalak, hauteslearenak (gaixo edo ezinduta dagoen pertsonarenak) eta HAUTESKUNDEETAKO AGIRIAK ZEIN HELBIDERA BIDATZEA NAHI DUEN adieraziko du eta gaixo edo ezinduta dagoen pertsonari dagokion Hauteskunde Erroldaren Bulegoaren Probintziako Ordezkaritzara BIDALIKO ditu.



BOSGARREN URRATSA.- Handik egun gutxi batzuetara, Hauteskunde Erroldaren Bulegoak posta bidezko botoa eskatu duen pertsonari boto eskubidea gauzatzeko hauteskundeetako agiri guztiak emango dizkio. POSTA ZIURTATUZ JASOKO DITU inprimakian adierazi duen helbidean. Hona hemen jasoko dituen agirien zerrenda:

Alderdi guztien boto-txartelak.
Hauteskundeetako gutun-azala.
Erroldan inskribatuta dagoela frogatzen duen ziurtagiria.
Bozkatzea dagokion mahaiaren helbidea duen gutun-azala.
Erantsitako agiriak nola bidali azaltzen duen liburuxka bat.

Postariak agiri horiek AHALDUNARI ESKURA ENTREGATU BEHARKO DIZKIO. Hauteslea agiri hauek entregatzeko unean ez badago etxean, postontzian ohar bat utziko diote dagokion postetxean PERTSONALKI ETA BERE NANarekin jaso ditzan.


SEIGARREN URRATSA.- Bozkatzeko agiriak eskuratu ondoren, boto-txartela dagokion gutun-azalean sartuko du. Gutun-azal hori eta ERROLDAN INSKRIBATUTA DAGOELA FROGATZEN DUEN ZIURTAGIRIA HAUTESKUNDE-MAHAIra zuzenduta dagoen gutun-azalean sartuko ditu.

GUTUN-AZAL HORI POSTA ZIURTATUZ BIDALI BEHARKO DU ETA HORI DOHAINIK IZANGO DA.

OHAR GARRANTZITSUA: EZ BIDALI INOIZ ERE POSTA ARRUNTAREN BITARTEZ (GUTUNONTZIA), BALIOGABETZAT JOTZEN BAITA.

POSTA BIDEZKO BOTOA HAUTESKUNDEETAKO AGIRIAK JASOTZEN DIRENETIK maiatzaren 22ra ARTE BIDALI AHALKO DA. (Garrantzitsua da azken egunerako EZ uztea).


OHAR GARRANTZITSUA:

NOTARIOAK EMATEN DUEN AHALORDEA HAUTESLE BAKOITZARENTZAT SOILIK BALIO DU. EZIN DA HAUTESLE EDO BOTO-EMAILE BAT BAINO GEHIAGO BARNE HARTU.


HORREZ GAIN, HAUTESLE BATEN ORDEZKARIA EZIN DA BESTE HAUTESLEREN BATEN ORDEZKARIA IZAN.