Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

Euskal Sozialisten adierazpena ETAren jakinarazpena eta gero | Idoia Mendia

Egunon guztioi. Eta mila esker gaur hona etortzeagatik.

ETAren adierazpena ezagutu eta gero, nahi izan dugu zuek deitzea, Alderdi Sozialistaren izenean deklarazio bat irakurtzeko

Esaten ari nintzen ETAren jakinarazpenaren albistearen berri izan dugula. Haren bidez adierazi dute desagertu dela. Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerraren (PSE-EE) Batzorde Betearazlea bildu egin dut, eta Euskal Sozialisten idazkari nagusia naizenez gero, adierazpen bat irakurriko dut haren izenean.

Balioztatu nahi dugu mezu honen bidez amaiera emango zaiola minez eta sufrimenduz beteriko historia luzeari, biktimentzako berandu badator ere (gaur oroitzapenera dakarkigu begizta urdin honekin), bai eta gizartearentzako oro har ere; eta ohiko gezurrez eta zentzugabekeriez beteta badator ere. Gogorarazi nahi dugu hiltzeko erabakia ETArena izan dela beti, eta haiena baino ez dela krimenen gaineko erantzukizuna.

Terroristek beren porrota aitortu zuten 2011n, eta ez zuten helbururik lortu. Oroitzapenera ekarri nahi ditugu hainbat pertsona, bereziki, sozialistak, beren ahaleginari eta sakrifizioari esker, duela ia 7 urte askatasuna berreskuratu genuen eta. Euskal Sozialistok lan egiten jarraituko dugu elkarbizitzaren alde, bai eta terrorismoak justifikaziorik izan ez zuela argi uztearen alde ere.

ETAren adierazpena berandu dator. Beranduegi, alegia, biktimentzat eta gizarte osoarentzat. Horiexek, hildakoak, omendu nahi ditugu lazo urdin hauekin.

Mezu honekin, terroristek amaiera eman diote sufrimenduz betetako beren historia luzeari. Eta, horregatik, hain zuzen ere, gaur, azpimarratu behar dugu hiltzeko erabakia ETArena izan zela; eta berarena, eta soilik berarena, dela hilketa guztien erantzukizuna.

Terroristek 2011n onartu zuten euren porrota. Ez zuten inolako helbururik lortu orduan, eta horrela izaten jarraituko du. Orain dela zazpi urte askatasuna lortu genuen eta, gaur, posible egin zuten pertsona guztiak gogoratu nahi ditugu, eta, bereziki, nekez eta ahaleginez, bide horretan lagundu zuten sozialistak. Gogoratu nahi dugu askatasuna lortu genuela bi gobernu sozialistekin: Rodriguez Zapaterorena Espainian eta Patxi Lópezena Euskadin.

Terrorismoa behingoz amaitu egin da. Orain, euskal gizartean elkarbizitza lantzen jarraitu behar dugu, argi utziz terrorismoak ez zuela inolako arrazoirik izan.

Eta orain adierazpena irakurriko dut: 

Euskal Sozialisten adierazpena ETAren azken jakinarazpena dela eta

Gaur ETAren azken jakinarazpenaren berri izan dugu, zeinaren bidez amaiera ematen dion terrorez beteriko historiari. Erabaki hori besterik ez genuen espero terroristen aldetik. Hala ere, berandu datorrela adierazi genuen, bereziki, biktimentzat. Salbuespenik gabe biktima guztiak dakarzkigu gogora.

ETA desagertu egin da, baina ez du egin beharrekoa bete; hau da, ez du sortutako mina aitortu, ez die barkamenik eskatu biktimei, eta ez du haren iragana ukatu. Beldurrak esanez eta betiko zinismoarekin egin du, erantzukizunak besteei leporatzen saiatuz, haren irudia garbitzen saiatuz. Ez gaitu harritzen amaiera horrek; izan ere, ez genuen ezer espero hamarkadetan zehar inori kasurik egin ez zioten horien aldetik, gizarteak zentzugabekeria horri amaiera emateko eskatzen bazuen ere, hari bizkarra ematen zioten horien aldetik.

Ekainean mende erdia beteko da ETAk hiltzeko erabakia hartu zuenetik. 1968ko ekainaren 7an hartu zuen erabakia, eta ordutik arrazoirik gabe aritu dira. Demokrazia eta amnistia ere ez ziren baliagarriak izan beren bokazioa alde batera utz zezaten. Bokazio hori beti izan da beren proiektu politikoa inposatzea, euskal aniztasuna desegingo zuen diktadura ezartzea, beren xedea oztopatzen zuten guztiak fisikoki, sozialki eta politikoki ezabatuz.

Horrela izan zen, 2011ko urrian, hiltzeari eta bahitzeari uzteko derrigortuta ikusi zuen arte bere burua. Duela ia zazpi urte jada, euskal gizarteak eta Espainiako gizarteak oro har ospatu ahal izan zuten ETAk beren porrota aitortu izana, ekintza terroristei amaiera emango ziela iragarri zuenean. Urriaren 20 hartatik, euskaldunek aukera izan dute kalera beldurrik gabe irteteko, nork bere ideiak defendatzeagatik hilko ez zituztenaren beldurrik gabe. Terroristek erabaki hori hartu zuten gizartearen erantzunaren eraginez, bai eta segurtasun-indarren lanaren, nazioarteko lankidetzaren zein justiziaren eta politikaren ekintzaren eraginez ere.

ETAk aitortu behar izan zuen egindako krimenak, erailketak, bahiketak, mehatxuak eta estortsioa alferrikakoak izan zirela. Aitortu behar izan zuen, sufrimenduzko hainbat urteren buruan, terroristek ez zituztela beren helburuak lortu. Ez zuten aniztasuna ezabatu, eta minez beteriko aztarna baino ez zuten utzi. Aitorpen hori, ordea, iraganaren berrikuspen etikorik egin gabe burutu zuen, ezker abertzalearen hauteskunde-nahiei kalte ez eragite aldera. Eta ez zuen bidegabe eragindako kaltea aitortu, ez zien barkamenik eskatu bere biktima guztiei, ez eta beren familiako kideei eta lagunei eta hamarkadez aske izan ez zen gizarteari ere.

Azpimarratu nahi dugu ETAren porrota gertatu zela Espainian gobernu sozialista zegoenean, José Lusi Rodríguez Zapaterorena, alegia, eta Euskadin ere bai, Patxi Lópezena. Eta gaur, sozialistak garen heinean, orduan bezala, kide guztiek politikaren bidez, beren kargu publikoen bidez edo militantziaren bidez demokraziari eusteko egin zuten ahalegina aitortu nahi dugu. Arerioak gorabehera, haiek eraiki baitzuten gaurko Euskadi soziala, librea eta anitza.

Mehatxatutako ehunka zinegotzi sozialistak gogora ekarri nahi ditut: zeinen etxeek eta autoek su hartu zuten, beren familiako kideak hilko zituztenaren beldur ziren horiek, gizarte-isolamendua jasan zuten horiek, eta terroristen balak eta bonbek hil zituzten horiek ere bai. Halaber, afiliatuen eta beste alderdietako kargu politikoen lana aitortu nahi dut, milaka profesionalena, poliziena, eskoltena, epaileena, fiskalena, kazetariena, enpresariena, langileena... Amorerik eman ez zuten guztiena.

Gogora ekarri nahi ditugu ETAren biktima guztiak, salbuespenik gabe, denek baitute justiziarako eta ordainetarako eskubidea, denek bidegabe sufritu zuten eta. Uste dugu gizarte osoaren betekizuna dela beren memoria bizirik mantentzea, elkartasuna dela medio, bai eta gaur egun oraindik indarkeria baztertzen ez dutenak salatzea ere, helburu politikoak lortzeko inoiz ez baitzen indarkeriarik erabili behar. Dei egiten diogu ezker abertzaleari, hainbat urtez ETAri babes politikoa eman zionari, bere gain har dezan terrorismoak justifikaziorik ez duela inoiz izan.

Gaur iragarri zaigun behin betiko amaiera horrek ez du ordainik jasoko, iraganean ekintza terroristek edo armak entregatzeak izan ez zuten moduan. Orain benetako elkarbizitza eraiki beharra dugu, eragindako kaltea errespetatzen duena, inork errepika ez dezan historia hori.

ETA desagertu egin da, egin behar zuena bete barik. Ez du bidegabeko sufrimendua onartu, ez die biktimei barkamenik eskatu, ezta bere iraganari uko egin. Ez gaitu harritu (egia da) ez baikenuen ezer espero.

Gaur ETAk agur esaten du, baina ez du sari edo ordainik jasoko, jarduera armatuaren amaierak edota desarmeak jaso ez zuten bezala.

Eta esan bezala, orain benetako elkarbizitza baten alde lan egitea dagokigu guztioi, azken hamarkadetan gertatu denaren memoria errespetatuz, historia berriz errepikatu ez dadin.

 

Bilbo, 2017ko maiatzaren 3a