Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Denis Itxaso: “Hurrengo Eusko Jaurlaritzan ezkerreko politika aurrerakoiak nahi baditugu, Euskal Sozialistena da boto posible bakarra”

Gipuzkoako zerrendaburuak ohartarazi du ezkerreko esparru bat zatituta dagoela eta horien botoak isurbidetik joango direla, eta ezker baliagarri bakarra babestea eskatu du, hau da, PSE-EE

1. argazkia
Denis Itxaso, durante el acto político en Errenteria. Foto: Socialistas Vascos

Datorren apirilaren 21eko hauteskundeetako Gipuzkoako zerrendaburuak esan du PSE-EEren aldeko botoa dela kudeaketa on bat, benetan eragingo duen ezkerra, ezker baliagarria eta Eusko Jaurlaritzan politika aurrerakoiak ezartzeko gauza izango dena, lortzeko berme bakarra.

Denis Itxasok ekitaldi batean hartu du parte Errenterian, haren bezala Eusko Jaurlaritzarako hautagai den Susana Corcuerarekin eta udalerri horretako Udaleko bozeramaile sozialistarekin, hots, Isaac Palenciarekin batera. Bere hitzaldian, Itxasok azaldu du Gipuzkoan oso lehiatua dagoela ezkerraren espazioa eta “overbooking” bat dagoela beren burua ezkertiartzat dutenen eskaintzetan. Hala, zatituta dagoen ezker bat dagoela azpimarratu du, PSE-EErekin obsesionaturik dena, eserlekurik aterako ez duena eta haien botoak isurbidetik joango direlarik. Nola liteke PSE-EEri erasotzea elkarrekin Etxebizitzaren Legea onartu ondoren? Noiz eta, Eusko Jaurlaritzaren lanari esker, Errenteria bezalako udalerri bat eremu tenkatua deklaratu izan denean. “Kaindarren borroketan sarturik daude”, esan du. “Zatitzea da batzuek bizitzan egiten jakin izan duten gauza bakarra, zatitu, lezioak eman eta kotoiaren proba eginarazi nahiko ezkertiarrak garen ala ez ikusteko”, gaineratu du.

 “Zatituta dagoen ezker bat dago, PSE-EErekin obsesionaturik dena, eserlekurik aterako ez duena eta haien botoak isurbidetik joango direna.

“Nola liteke euren burua altxatzearren sozialistei erasotzea Etxebizitzaren Legea elkarrekin onartu izan dugunean? Garbi dago, daude… pic.twitter.com/sT1sY3t7GZ

— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak / ❤️ (@socialistavasco) April 10, 2024

Arrazoi horregatik, botoa Alderdi Sozialistari emateko deia egin du hautagaiak. “Horrenbeste zarata eta zatiketaren aurrean, PSE-EE da alternatibarik onena”, esan du. “EH Bilduren aurrean, subiranotasuna defendatzen baitu arazo guztien konponbide modura. Berdin zaie: migrazioak, klima, pandemia… dena subiranotasunarekin konpondu nahi dute”, azpimarratu du. “Eta guk badakigu kogobernantzarekin bakarrik irten daitekeela zuloetatik, pandemia garaian ikusi zen moduan, eta Europako funtsekin frogatzen ari den moduan”, kontrajarri du.

Ildo horretan, “atzo hautagaien arteko lehen eztabaidan ikusi zenez, Eneko Andueza gure hautagaia izan zen Osasungintza, Industria, Enplegua edo Etxebizitza bezalako alorretan proposamen zehatzak azaldu zituen bakarra, beste batzuk diagnostiko hutsetan geratu zirenean edo, adibidez, Bilduren kasuan bezala, ezkerra hitzari subiranotasuna abizena etengabe erantsiz diharduela”, adierazi du.

Itxasok ohartarazi du PSE-EE dela gobernuetan egonkortasuna, bizikidetza eta ezkerreko politiken zerbitzu-orri egiaztatua bermatzen duen bakarra. “Gu etsi gabe aritzen gara koalizio gobernuetan garen bakoitzean proposamen aurrerakoiak aurrera ateratzeko, dela zerga-politikan, etxebizitzan nola garraioan. Eragiten duen ezkerra gara. Ezker baliagarria gara”, esan du.

Susana Corcuera hautagaiak, bere aldetik, esan du euskal sozialisten zerbitzu-orriak ondo erakutsi duela “krisiak ahots propioarekin kudeatzen ditugula, gure gobernuaren gaitasunak zukutuz eta gure politikak Pedro Sanchezen Gobernuaren eta Europaren ildoarekin lerratuz, emaitza ikusgarriak lortuta ekonomiaren eta enpleguaren bidezko susperraldian, bai Espainian, bai Euskadin, kalteberenei laguntza ematea lehenetsita”.

Isaac Palenciak botoa sozialistei emateko eskatu du, hori delako herritarren NANari erreparatzen ez dion alderdi bakarra, jendearen bizitza hobetzea baita bere kezka bakar eta esklusiboa. Eta PSEri bozkatzera deitu du urratsak ematen jarraitzeko eta inor atzean geratuko ez den Euskadi bat eraikitzeko.