Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Gizarte-eztabaidako mahaia

PSE-EEk berretsi egin du gizarte-eztabaidaren alde egin duen apustua, eta dei egiten die gizarte- eta erakunde-eragileei hitzarmenerako ezarritako markoa berreskuratzeko

Euskal Sozialistek defendatu egin dute enpleguaren aldeko lankidetza-hitzarmenaren edukiak eramatea gizarte-elkarrizketako mahaira

1. argazkia

PSE-EEk uste du ezinbestekoa dela harreman eta hitzarmen soziolaboralak garatzea konfiantzan eta lankidetzarako nahi osoan oinarrituta, ekonomiaren garapenerako, enplegua sortzeko, enpresa-ekimenerako eta langileen eskubideak errespetatzeko.

Premisa horietatik abiatuta, Euskal Sozialistok enpresarien eta sindikatuen artean akordioak egiteko ekimenak bultzatu eta positiboki baloratu ditugu. Eusko Jaurlaritzak babestu ditu, batzuetan lankidetza ahalbidetzen duen eragile gisa, beste batzuetan politika jakinetako arduradun gorena delako. Horregatik daude zenbait sail gizarte-elkarrizketako mahaian. Era berean, soldata-aldearen aurkako mahaia eratzea ekarri zuen Eusko Legebiltzarraren ahobatezko agindua babesten dugu.

PSE-EEk eta EAJk izenpetutako gobernu-akordioak adierazten du, hain zuzen ere, gizarte-elkarrizketa Eusko Jaurlaritzaren politikak inspiratzen dituen printzipio bat, eta alderdi bien konpromisoa jasotzen du, elkarrizketa soziala bultzatzeko eta organo iraunkor bat sortzeko, alegia, gizarte-elkarrizketako mahaia.

Euskal Sozialistok ulertzen dugu enplegurako eta prestakuntzarako lankidetza-akordioaren edukiek ibilgu egokia izango luketela gizarte-elkarrizketako mahaian, eta horrela ez lirateke hitzarmen-markotik aldenduko eta ez lirateke alde batera utziko gizartearen ordezkaritza zein Euskadiko CCOO eta UGT-Euskadi sindikatuena (orain arte haren parte izan dira). Gainera, organo horretako parte-hartzaileei dei egiten diegu arlo horren alde apustu egiten jarraitzeko, enplegua sortzeko lehentasunezko helburu duten ekimenak eraginkorrak izan daitezen.