Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Gaur EAJekin akordioa sinatu ondoren, PSE-EEk balioa ematen dio Espainiako Gobernura lekualdatu ahal izana Euskadin bultzatu izan duen akordio giroa

1. argazkia
Foto de archivo. Pedro Sánchez e Idoia Mendia con dirigentes del PNV | Foto: PSOE

Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerrak (PSE-EE) azpimarratzea nahi du EAJekin Pedro Sánchezen inbestidurarako lortutako akordioak modu egokian erantzuten diola Espainian Gobernu bat eratzeko dagoen premiari, geure alderdia izaki horren buruan, gizarte eta lurralde mailan azaltzen diren erronkei modu egiaztagarrian aurre egiteko gai baita. Helburu horiek lortzeko, Diputatuen Kongresuan diren beste indar politiko batzuen lankidetza baieztatu beharko dugu, baina Euskal Sozialistek balioan jartzen dute politikan eta kudeaketa publikoan horren garrantzitsua den nazioko Gobernu batera lekualdatu ahal izana Euskadin ezberdinen artean akordioak lortzeko bultzatu izan dugun izpiritua. Izpiritu hori dugu bidelagun eta arau euskal erakundeetako gure lanean.

Lortu dugun akordioaren edukian erakusten da euskal autogobernuaren eta Gernikako Estatutua betetzearen alde dugun apustu zalantzarik gabea –jada ageri zen Euskadirako 2016ko PSE-EAJ Gobernu akordioan– eta Estatutuaren etorkizunerako kontsentsuak bilatzeko borondatea, bai eta negoziazio bidearen aldeko apustua ere Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko harremanak judizializatzearen edo zerga eta finantza arloetako desadostasunak konpontzeko alternatiba gisa. Elkarrekiko borondate horren isla izan dira, besteak beste, 2018an Pedro Sánchez karguaz jabetu ondoren helegiteak kendu izana, urte honetan zehaztu diren transferentziak ekarri zituen giroa edo etorkizuneko eskualdaketen egutegia prestatzea.

Era berean, eta beste hainbat gutxietsi gabe, oso garrantzitsuak dira defizit-helburuak eta superabita berrinbertitzeko irizpideak zehazten dituena, azpiegitura estrategiko bati buruzko atalak, hain zuzen ere garapen ekonomikorako eta lurralde-kohesiorako giltzarri dena, hala nola AHTa, zeinak hasiera-hasieratik izan baitu bultzada sozialista irmoa, bai Eusko Jaurlaritzatik, bai Espainiako Gobernutik, edo eraldaketa energetikoaren prozesuan eta krisi klimatikoaren aurkako borrokan gure industria egokitzeko hartu behar diren neurriak.