Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   PSE-EEren eta UGT-Euskadiren arteko bilera

PSE-EE eta UGT-Euskadi ados daude, langabezia-tasa murrizteaz gain, enpleguaren kalitatea hobetu behar dela

1. argazkia
Los máximos responsables del PSE-EE, Idoia Mendia, y de UGT-Euskadi, Raúl Arza, acompañados por la Secretaria de Política Económica de los Socialistas Vascos, Sonia Pérez, y la Secretaria de Política Sindical e Institucional de UGT, Maribel Ballesteros, se han reunido hoy en Bilbao | Foto: Socialistas Vascos.

PSE-EEren eta UGT-Euskadiren zuzendaritzak ados agertu dira langabezia-tasaren zifrek eboluzio egokia behar dutela, okupazioa handitu behar dela, eta, horrekin batera, enpleguaren kalitatea hobetu behar dela ere bai. Uste dutenez, horretarako, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak funtsezko eginkizuna du. Enplegu-orientazioa, -prestakuntza eta -bilaketa, Lanbideren (haren erreforma egin behar da) oinarrizko zereginak, ahalik eta eraginkortasun eta efikazia handienarekin egin behar dira, Eusko Jaurlaritzak berriki onartutako Enplegu Planak dioen moduan.

Erakunde biek aintzat hartu dute datu deigarri bat: 130.000 langile euskaldun lan bila ari dira, beren beharrak betetzeko, aldi baterakoa ez den eta bizirauteko minimo batzuk eskaintzen dien lan bat aurkitzeko. PSE-EEren eta UGT-Euskadiren arduradun nagusiak, Idoia Mendiak eta Raúl Arzak, Sonia Pérez Euskal Sozialisten Politika Ekonomikoko idazkariaren eta Maribel Ballesteros UGTren Sindikatu eta Erakunde Politiketako idazkariaren laguntzaz, Bilbon bildu dira gaur; 8. Kongresua egin eta gero, PSE-EE agente soziolaboralekin egiten ari den topaketa-sortaren testuinguruan.

Soldatak hobetzea da PSE-EEren zein UGT-Euskadiren kezketako bat. Horrez gain, honako hauek kezkatzen diete: laneko ezbehar-tasaren aurka borrokatzeak, DSBE erreformatzeak, langileen eskubideak bermatzeak (bereziki, Ikuskaritzarako) edo negoziazio kolektiboa berreskuratzeak lan-harremanetan.

Euskal fiskalitatean aurreikusitako gastuak bileran landu dira ere bai. Horiez gain, ugazabek kalitatezko enplegua sortzeari eta soldatak handitzeari buruz adierazitako konpromisoez aritu dira. Erakunde bien aburuz, enpresek zehaztu behar dituzte horiek.