Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2019

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   AHOZKO GALDERA

Kontsumitzaile eta erabiltzaileen Estatutuaren Lege Aurreproiektuari buruz.

Kontsumitzaile eta erabiltzaileen indarreko estatutua 2003ko abenduaren 31n sartu zen indarrean, beraz, 15 urte baino gehiago joan dira ordutik. Tarte horretan nabarmen aldatu dira kontsumo ohiturak, produktu berriekin eta erabiltzeko modu berritzaileekin, batik bat teknologia arloan. Gure kontsumo ohiturak, gainera, ez dute zerikusirik duela hamarkada pare batekoekin. Garai hartan, izan ere, Internet, urruneko salmentako plataformak, aplikazioak edo peer to peer ekonomia egungo kontsumo globalaren ekosistema eratzen dutenaren ernamuina besterik ez ziren. 

Esan gabe doa asko handitu direla urruneko edo saltokitik kanpo egindako kontratazioak, eta zerbitzu-eskaintzaile berriak agertu dira, prestatzaileak ez bezalakoak, batez ere web-orrien bitartez, ez delarik bereizten batere erraza ez euren esku-hartzeen izaera ez euren posizio eta erantzukizun juridikoa. 

Legegintzaldi honetan Kontsumobidek pauso garrantzitsuak eman ditu bere presentzia publikoa eta eginkizunak indartzen euskal kontsumitzailek defendatu eta ahalduntzeko eta horiek informaturik izateko. 

Halaber, eta legegintzaldi honetan garatu duzuen plan estrategiko berriak agintzen duen eran, indartu egin dira Kontsumobideren komunikazio arloko eta foroetan, sare sozialetan eta komunikabideetan agertzeko kanpainak, Kontsumobide Euskadin kontsumo arloan erreferentea izateko apustua areagotuz, herritarrek euren eskubideak babesteko funtsezko tresnatzat ikus dezaten.

 Horregatik guztiagatik, “Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak” legebiltzar taldeak Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuari eskatzen dio erantzuna eman diezaiola BILKURAN AHOZKO GALDERA honi:

Zein dira kontsumitzaileen eta erabiltzaileek estatutuari buruzko lege berriaren aurreproiektuak euskal herritarrei eskainiko dizkien hobekuntza nagusiak?