Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   PSE-EEren Batzorde Exekutiboa

Idoia Mendia bildu da Orkestra- Lehiakortasunaren Euskal Institutuko arduradunekin

1. argazkia
Idoia Mendia se reúne con los responsables de Orkestra-Instituto de la Competitividad | Foto: Socialistas Vascos

Euskal Sozialisten idazkari nagusia, Idoia Mendia, bildu da Orkestra - Lehiakortasunaren Euskal Institutuko arduradunekin, jakiteko zer ekimen gauzatu dituzten 2016. urtean eta zer plan dituen gerora betira. Bileran Orkestrako zuzendari nagusi María José Aranguren eta zuzendariorde nagusi Ibon Gil de San Vicente izan dira.

Orkestra, Deustuko Unibertsitatearen ekimen bat da, eta hamar urte bete ditu. Urtearen amaieran zenbait eragilerekin biltzen ari da jakinarazteko zein izan beharko liratekeen, bere ustez, esparru horretan egiten den lanaren hamar erronka nagusiak. Ondokoak dira, besteak beste: lehiakortasuna (ekonomiaren gainetik), ikerketa eraldaldatzailea, bertakoa eta globala konbinatzea, publiko-pribatuaren arteko aliantza, desberdintzapena, enpresaren funtzioa, lankidetza-ikasketa, pertsonen ekarpena edo aldaketaren dinamika egunerokotasunaren zati gisa. Harvardeko unibertsitateak Orkestraren jarduera aztertzen ari da. .

PSE-EEren ustez, lehiakortasuna da gizarte aurreratuenek gerora begira duten erronkarik garrantzitsuenetako bat. Arlo horretan aurrera egiteko bidea aukeratzea —trebakuntza sustatuz, I+G+b eta nazioartekotzea sustatuz— giltzarriko erabaki estrategikoa da hazkunde ekonomikoa ez ezik, kohesio soziala, berdintasuna, eta bizitza-kalitate handiagoa ekarriko duen ekonomia lortzeko.