Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Premiazko betebeharra da, betebehar atzeraezina, indarkeria matxistaren kontrako borroka lehentasun politiko bat izatea”

Lehendakaritzarako PSE-EEren hautagaiak esan du ez dela egongo “bidezko gizarterik, askatasuneko Euskadirik euren bikotekideen edo bikotekide ohien beldurrez bizi den emakumerik den bitartean”

Maider Etxebarria: “Gaueko aisialdira eramango du indarkeria matxistaren kasuak detektatzeko prestakuntza-plana, saltokietan aplikatu izan duguna”

Aroa Jilete: “Ez dago guk sustatu izan ez dugun berdintasuneko eskubide bakar bat ere, ezin da sozialista izan feminista izan gabe”

Patricia Campelo: “Benetako berdintasuna lortzea ezin ukatuzko printzipio bat da PSE-EErentzat, gobernurako gure proiektuaren ekintza politiko osoa zeharkatzen du”

1. argazkia
Eneko Andueza junto a Cristina González, Maider Etxebarria, Aroa JIlete y Patricia Campelo. Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakarigaiak, Eneko Anduezak, esan du Euskal Sozialistentzat “premiazko betebeharra, betebehar atzeraezina dela indarkeria matxistaren kontrako borroka eta horren erabateko deuseztapena lehentasun politiko bat izatea”. “Mundu hobeago bat berdintasunean bakarrik eraiki ahalko da, eta, batez ere, indarkeria matxista eta bikariorik gabe. Ez dago bidezko gizarterik, benetako askatasuneko Euskadirik euren bikotekideen edo bikotekide ohien beldurrez bizi den emakumerik den bitartean”, azpimarratu du.

Premiazko betebeharra da, betebehar atzeraezina, indarkeria matxistaren kontrako borroka lehentasun politiko bat izatea.

Ez da benetako askatasuneko Euskadirik egongo euren bikotekideen edo bikotekide ohien beldurrez bizi den emakumerik den bitartean. Hori ezin dugu onartu.  #ErabakiaZureaDa… pic.twitter.com/O7gm5Xpvgr

— Eneko Andueza (@enekoandueza) April 15, 2024

Eneko Anduezak ekitaldi batean hartu du parte Gasteizen Maider Etxebarria alkatearekin eta Aroa Jilete eta Patricia Campelo, hurrenez hurren Arabako eta Bizkaiko hautagaiekin batera, eta, Emakunderen azken txostena aipatuz, gogoratu du 2022an indarkeria matxistaren 5.430 biktimizazio gertatu zirela Euskadin, %113 igo delarik 2002. urtetik. “Gizon bezala, zifra horrek lotsaz bete beharko liguke aurpegia. Hori ezin dugu onartu”, adierazi du.

Lakra horri aurre egiteko sozialistek “borroka horri fronte guztietatik helduko dion itun sozial bat” proposatzen dutela azaldu du, besteak beste, ekintza hauek bilduko dituena: polizia-kidegoen arteko koordinazioa areagotzea, biktima diren emakumezkoei eta horien seme-alabei lehentasuneko arreta ematea, euren etxeetatik irtetera beharturik diren familiei estaldura emateko aski izango den etxebizitza-parke bat sortzea, eta indarkeria sexualaren biktimentzako arretarako zentroak eta zerbitzuak ezartzea lurralde guztietan. “Eta adingabeetan ere jarri nahi dugu fokua. Horretarako, indarkeria matxistaren eraginpean den haurrei arreta eskaintzeko estrategia bat garatzea proposatzen dugu, hainbat zerbitzu eta arreta bilduko dituena eta osasuneko eta hezkuntzako arloekin koordinaturik egongo dena”, azaldu du.

PSE-EEk Emakunde berriro Lehendakaritzan sartzeko duen asmoa gogoratu ondoren, “prostituzioaren biktimak” aipatu ditu, eta administrazioen, polizien eta gizarte-erakundeen arteko koordinazioa hobetzea proposatu du prostituzioaren biktimak detektatu eta babesteko, “Euskadik bitarteko guztiekin laguntzeko Pedro Sanchezek orain dela aste batzuk Bilbon iragarri zuenez Espainiako Gobernuak prostituzioa ezabatzeko (“betetzeko dagon konpromisoa, eskakizun historikoa”, Pedro Sanchezen hitzetan) bultzatuko duen ekimena”.

Maider Etxebarriak, bere aldetik, sozialistek benetako berdintasunaren aldeko borrokan egin izan duten lana azpimarratu du, baina esan du oraindik “horren alde egiteko asko” geratzen dela. Udaletik gauzatzen diren ekintzen artean, merkataritzaren eta ostalaritzaren sektorean indarkeria matxistaren kasuak detektatzeko den prestakuntza-programa gaueko aisialdiaren sektorera zabalduko dela iragarri du. “Diskoteketan eta pubetan ere jarriko dugu ekimen hori, gaueko sektorea prest egon dadin indarkeria matxistaren kasuak detektatzeko eta protokolo zehatz baten arabera jarduteko”, azaldu du.

Aroa Jiletek, berriz, adierazi du harro dagoela sozialista izateaz, alderdi horrentzat printzipio ezin ukatuzkoa delako emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna. “Izan ere, ez dago berdintasun alorrean Euskadiko Alderdi Sozialistak sustatuta konkistatu ez den eskubide bakar bat ere. Eta ozen eta argi esaten dut, ezin da sozialista izan feminista izan gabe”, azpimarratu du.

Patricia Campeloren hitzetan, “benetako berdintasuna lortzea ezin ukatuzko printzipio bat da PSE-EErentzat, gobernurako gure proiektuaren ekintza politiko osoa zeharkatzen du”. “Halaxe erakusten dugu gure programan, berdintasun-politiketan zeharkakotasunaren beharra azpimarratzen dugu, eta ikusgarritasunerako, ahalduntzeko eta genero-aginpidea hausteko, sexuan oinarritutako egiturazko desberdintasunak ezabatzeko eta indarkeria matxista erauzteko neurriak bultzatu nahi ditugu”.