Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Sozialistak benetako politika industrial baten alde gaude, Gobernua izan behar da Euskadiren garapen ekonomikoaren motorra”

PSE-EEko lehendakarigaiak, Santurtzin: “Euskadin hobekien kudeatzen duen alderdia garela erakutsi dugu”

Idoia Mendiak EAJri eta Bilduri leporatu die “orain hiritar agendaz hitz egitea horrenbeste denbora galarazi digun agenda nazionalista ezkutatuta”

Patxi Lopez: “Hauteskunde hauek ez dira biren kontua, hirugarren batek erabakitzen du, PSE-EEk, Euskadirentzat aurrerabiderako proiektu bat duenak”

1. argazkia
Eneko Andueza, junto a Idoia Mendia y Patxi López, en el acto político celebrado en Santurtzi. Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakarigaiak, Eneko Anduezak, Euskadin Eusko Jaurlaritza buruan dela “benetako politika industriala” martxan jartzearen alde azaldu da, esanez Jaurlaritza ezin dela izan “enpresen laguntzaile huts bat”. “Euskadiren garapen ekonomikoaren motorra” izan behar du, haren hitzetan. “Euskadik benetako politika industrial bat behar du, inbertsio gehiago I+G+b alorrean, digitalizazioan aldeko benetako apustua, nazioartekotzea ardatz hartzea, deskarbonizazioan urratsak emateko, belaunaldien arteko errelebo berriak bermatzea, erabakiguneak Euskadin jarraitzea bermatuko duen politika bat”, aipatu ditu Euskadi Espainian eta Europan berriro erreferentea izateko beharrezko neurriak aipatuz.

Eneko Anduezak Santurtziko mitin batean hartu du parte Idoia Mendia lehendakariordearekin eta Patxi Lopez Kongresuko PSOEren bozeramailearekin batera, eta poza azaldu du “Ezkerraldean Idoiarekin eta Patxirekin, hau da, XXI. mendean Alderdi Sozialistak Euskadin izan dituen bi erreferentzia handirekin, ekitaldi familiar eta hunkigarri bat” egiteagatik, “nahiko ondo erakutsi dutenak sozialistek badakitela gobernatzen”. Ohore bat eta erantzukizuna da Lehendakaritzarako hautagai izatea, baina lasaitasuna ematen dit bi hauen babesa dudala jakiteak eta Euskadin hobekien gobernatzen duen alderdia garela jakiteak”, adierazi du.

Konfiantza dugu gure enpresetan, eta, horregatik, Euskadik digitalizazioaren eta I+G+b esparruan inbertsioa egitearen alde benetan egingo duen industria-politika bat behar du.

Prozesu horretan, Eusko Jaurlaritza ezin da izan laguntzaile huts bat, hori lideratu behar du bermatzeko… pic.twitter.com/sqbHGISkcR

— Eneko Andueza (@enekoandueza) April 7, 2024

Buruzagi sozialista sinetsirik azaldu da hauteskundeak “irabazi ditzakegulako, uztailean egin genuen bezala”, eta hauteskunde erabakigarriak direla gogoratu du, “jokoan daudelako gure eskubideak, politika sozialak, aurrerabidea, askatasuna”. “Gaur, jokoan dugu Hezkuntza, Osasungintza edo politika sozialak, jokoan dago dena, ez batzuk edo bestek gobernatzen duten”, azpimarratu du. Guzti horri erantzuteko, Anduezaren esanetan, “Euskadiren neurrirako programa bat dugu, herritarren benetako kezkei erantzuna emateko, Osakidetzarako 2.000 profesional gehiago, gazteentzako garraioa doan izatea, segurtasun gehiago edo 5.000 etxebizitza babestu berri bezalako ekimenekin”.

“Euskadirentzat funtsezkoak diren hauteskunde batzuen atzerako kontaketan gaude. Ez dugu jokoan EAJk ala EH Bilduk gobernatuko duen, asko dugu jokoan. Herritarrek enplegu gehiago eta hobeago, osasungintza hobeagoa eta segurtasun gehiago nahi badute, alternatiba bakarra dute, botoa erabakitzen duenari ematea, Euskadiko Alderdi Sozialistari”, esan du bere hitzaldiari amaiera ematean.

Idoia Mendia, halaber, pozik azaldu da hauteskunde kanpaina “sozialistak azken hamarkadan jorratzen ari garen gaien bidetik doalako: gure agendaz hitz egiten dute guztiek”. “Herritarren agendaz ari dira orain hitz egiten, eta ezkutatu egiten dute hainbeste urte, are hainbeste hamarkada galarazi diguten agenda nazionalista”, adierazi du EAJri eta EH Bilduri erreferentzia eginez. “Ondo dago, denborak arrazoia eman digu, etorkizunak beti eman digu arrazoia sozialistei. Beste batzuk denbora hori alferrik galtzen zenbiltzan bitartean, hor aritu izan gara gu, aitzurra eta pala eskuetan, norabide argi batekin, oinak lurrean eta begirada horizontean genituela, akordioari helduta gure pluraltasuna kudeatzeko metodo posible bakartzat”, azpimarratu du.

 “Horregatik irabazi nahi dugu apirilaren 21ean, gu garelako pluraltasun horren bermea, Euskadin ez dagoelako gure sinadura ez daraman aurrera begirako urrats bakar bat ere”, erantsi du. “Anbiziorik handiena, ikusmen handiena, eraldatzeko gaitasunik handiena duen alderdi izan zen, da eta izango da Euskadiko Alderdi Sozialista, hobekien kudeatzen duen alderdia, alegia”, esan du.

Patxi Lopez, berriz, “oso pozik” azaldu da “Euskal Sozialisten urte luzeetako lana eta ibilbidea eta PSE-EEren belaunaldi berriek ordezkatzen duten etorkizuna elkartzen dituen” ekitaldi batean parte hartzeagatik. Ukatu egin du “hauteskunde hauek biren kontua direnik, batzuek dioten bezala”, eta “bazter guztietan, Euskadiko herri guztietan” egongo direla ohartarazi du, “esaerak dioen bezala, ‘birritan datorrena, hirutan be laster’ dela erakusteko, hain zuzen ere, hirugarren horrek erabakitzen duelako, hirugarren horrek zuzenduko dituelako politikak, Euskadirentzat benetako proiektu bat duena delako, euskaldunen beharrei erantzuten diena”.

Eta esan du Euskal Sozialistak gabe Euskadi “abertzaleago nor den, independentziarantz urrats gehiago nork ematen dituen etengabeko borroka bat besterik izango ez litzatekeelako, beren proiektuaren inposizio bat izango litzateke, identitateari buruzko etengabeko eztabaida bat”. “Eta ez dugu horrelakorik behar, Euskadik ez du enfrentamendu eta zatiketa gehiagorik behar; proiektu partekatu bat da behar duena, proiektu aurrerakoi bat, Alderdi Sozialistarena bezala”, esanez amaitu du bere jarduna.