Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Sozialistek gazteria jarri nahi dugu gure politiken erdigunean; bere gazteei uko egiten dion herri batek bere etorkizunari egiten dio uko”

Lehendakaritzarako hautagaiak botoa eskatu die “EAJrekin dezepzionatuta” daudenei, eta EH Bilduren aurka egin du, “bere helburua ez delako Euskadi hobeago bat eraikitzea, Euskadi independente eta isolatu bat baizik”
Alokairuetan laguntzeko Gaztelagun programaren arrakasta nabarmendu du, dagoeneko 8.000 onuradun izatera heldu baita, eta programak martxan jarraituko du gazteentzako etxebizitzen erreserba handitzearekin eta zuzkidura-bizitoki gehiagorekin batera

1. argazkia
Eneko Andueza y Patricia Campelo, junto a Víctor Camino y Gabriel Arrúe. Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakari izateko hautagai denak, Eneko Anduezak, esan du Sozialistek gazteria beren ekintza politikoaren erdigunean” jarri nahi dutela, eta “politika sozialak gazte guztiengana berdintasunean heltzeko bermea” izango direla, “guztiei etorkizun hobeago bat ematearren”. “Bere gazteei uko egiten dion herri batek bere etorkizunari egiten diolako uko, Sozialistek uko egiten diogulako bi abiadurako herri bat eraikitzeari, hots, gehien dutenen eta gutxien dutenen artekoari: ondare gehiagoko eta gutxiagokoari, adin handiagoko eta txikiagokoari, familia-euskarri handiagoko eta txikiagokoei, sentimendu nazionalista handiagoko eta gutxiagokoei. Gure gazteentzako mezua ezin da hori izan”, erantsi du.

Sozialistok garbi dugu gazteak jarri nahi ditugula gure ekintza politikoaren ardatzean. Bere gazteei uko egiten dion herri batek bere etorkizunari egiten diolako uko.

Politika sozialak Euskadiko azken bazterreraino heltzeko bermea gara… pic.twitter.com/eujXf7oT6x

— Eneko Andueza (@enekoandueza) April 14, 2024

Eneko Anduezak Bilboko ekitaldi batean hartu du parte Patricia Campelo Bizkaiko hautagaiarekin eta Victor Camino eta Gabriel Arrue, hots, hurrenez hurren Espainiako eta Euskadiko Gazte Sozialisten idazkari nagusi direnekin batera. “Gaur egun euskal eta espainiar gazteei eragiten dien arazorik baldin bada, etxebizitzaren kontua da” esan du hitza hartu duenean. “Emantzipazioa eta gazteria ez dira elkarren kontra erabili beharreko bi hitz, bateratzen jakin behar dugu”. “Eta ezinezko ekuazio horren aurrean, sozialistak bai Espainiako Gobernutik, bai Eusko Jaurlaritzatik martxan jartzen ari garen neurriak”, nabarmendu du.

Horren haritik, sozialistek Iñaki Arriolak Eusko Jaurlaritzan zuzentzen duen sailetik sustatutako neurriak aipatu ditu, esaterako alokairurako laguntzetarako Gaztelagun programa, dagoeneko 8.000 onuradun baino gehiago dituena. “Eta horregatik jarraituko dugu horrekin aurrera. Eta gazteei eskainiko dizkiegu Eusko Jaurlaritzak sustatutako alokairuko etxebizitza babestu guztien %50a. Eta zuzkidura-bizitokiak bultzatzen jarraituko dugu, batik bat, gazteei zuzendutakoak”, zehaztu du.

Etxebizitza arloko programez gain, “zeharkako” beste neurri batzuk ere aletu ditu, “bizitza egonkorreko proiekturik gabe ez dagoelako etxebizitzarik”. Halatan, euskal gazteei “talentuari eustera” zuzendutako jarduera global bat azaldu du, laneko merkatuaren eta prestakuntza munduaren arteko igarotze-programa batzuen bidez, “gure gazteak ez daitezen joan kanpora lehen aukera izan orduko”. Horrez gain, eta beste batzuen artean, Hezkuntza-errendimendu Handiko Programa, unibertsitateko eta unibertsitatez kanpoko bekak handitzea eta unibertsitate-enpresa programak hobetzea aipatu ditu, prestakuntza duala bultzatzeko eta gazteak kontratatzeko laguntza-programak zabaltzeko, Lehen Aukera esate baterako, “arrakasta erabatekoa” izan duena, Anduezaren esanetan.

Eta ikasketez eta lanaz haraindi, “osasuna aipatu behar dugu, zehazki osasun mentala, gazteak zaretelako gehien eragindako kolektiboetako bat, eta kultura aipatu behar dugu, Kultur Bonua sendotuz, eta baita kirol bonua eta 26 urtetik beherakoentzako doako garraioa ere”, gaineratu du.

“Herritarrei benetan axola dienaz, Osasunaz, Hezkuntzaz, Enpleguaz, Etxebizitzaz, Segurtasunaz, Kulturaz edo Industriaz” benetan kezkatzen den alderdi bakarra PSE-EE dela azpimarratu ondoren, “iragan hauteskunde orokorretan bozkatuenak izatera eraman gintuzuenoi botoa Euskal Sozialistei emateko” dei egin du. “Eta baita EAJk egin izan duen kudeaketaz dezepzionaturik dauden eta Bilduk planteatzen dituen abentura subiranistarik nahi ez duten euskaldun guztiei ere, ikusi genuen-eta nola gobernatu zuen Gipuzkoan. Bere helburua ez da Euskadi hobeago bat eraikitzea, independentzia eta Euskadi isolatu bat baizik”, adierazi du amaitzean.

Patricia Campelok, bere aldetik, hauteskundeetara aurkezten duten “proiektu ilusionagarri eta ausarta” azpimarratu du, “Euskadiren errealitatetik hurbil dagoen eta etorkizuneko Euskadirentzat proposamen zehatzak nola eraldatzaileak jasotzen dituen” programa batekin. “Une erabakigarri batean gaude, herrialde honetako gazteentzat etorkizun itxaropentsu bat eskaintzea dagoelako jokoan. Horregatik dugu hitz egin beharra mugikortasunaz, garraioaz, etxebizitzaz edo kalitateko lanaz, hori guztiori Alderdi Sozialistaren etorkizuneko proiektuan jasota dago”, azpimarratu du.