Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Sozialistak Euskadi izan nahi dugu, eta Europa ere izan nahi dugu, Espainia izan nahi dugun bezala. Gure identitatea plurala eta askorarikoa da”

Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen topaketa batean, lehendakarigaiak adierazi du “elkarrizketa, lankidetza eta gure europeismoa” direla PSE-EEren nortasun-ezaugarriak
Maria Chivitek lankidetzaren garrantzia nabarmendu du, “gure herritarren eguneroko bizitza errazteko, mugaren alde batean ala bestean egonagatik”
Alain Rousset-ek “Sozialismoak Europaren eraikuntzan, europar demokrazia zabaltzen egindakoa” goratu du

1. argazkia
Eneko Andueza junto a María Chivite, Alain Rousset y Cristina Laborda, tras el acto en Irun. Foto: Socialistas Vascos

 “Sozialistak Euskadi izan nahi dugu, eta Europa ere izan nahi dugu, Espainia izan nahi dugun bezala, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdean parte izatearen onuretan parte hartzen jarraitu nahi dugun bezala”, esan du PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakarigaiak, Eneko Anduezak. “Eta Europa izateagatik, Espainia edo Frantzia izateagatik, Euskadik ez dio utziko Euskadi izateari, Nafarroak ez dio utziko Nafarroa izateari, eta Akitania Berriak ere ez dio berea izateari utziko. Inork ez du galduko geure identitatea, plurala eta askotarikoa, hain zuzen”, azpimarratu du.

Eneko Anduezak Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdearen topaketa batean hartu du parte Irunen Alain Rousset eta Maria Chivite presidenteekin batera. Cristina Laborda hiriko alkatea ere bertan izan da.

 

Euroeskualdea Patxi Lopez Lehendakariaren Gobernua zenean eratu zela gogoratu ondoren, horren sorrera sozialisten funtsezko hiru bokazioei zor zaiela adierazi du. “Elkarrizketa da gure ezaugarrietako bat, lankidetza da bestea, eta herritarren arazoei konponbideak bilatzeko zubiak eraikitzea hirugarrena. Eta bada beste bat ere, gure europeismoa, non gauden eta nongoak garen jakitea”, esan du. “Euroeskualdea da ezaugarri horien nahasketa ezin hobea, auzokideen, elkarren beharra duten lagunen arteko mugaz gaindiko aliantza”, haren hitzetan.

Sozialistek argi dugu Euskadi izan nahi dugula. Eta Espainia eta Europa ere izan nahi dugu, Euroeskualde hau bultzatuz lor ditzakegun onuretan parte hartu nahi dugun bezala. #ErabakiaZureaDa #BozkatuPSE pic.twitter.com/Z3OifjI68Z

— Eneko Andueza (@enekoandueza) April 8, 2024

Horren aurrean, “batzuk Europa barrutik txikitu nahi izatea” deitoratu du, “antigoaleko nazionalismo horiek bezala, horien nahia, hain zuzen, eraikitzea horrenbeste kosta izan zaigun zubi horiek haustea delarik. Edo ultraeskuindutako eskuin horiek bezala, ez baitute jaten ez besteoi jaten zuten, baina herritarren bizitza hobetzeko balioko duen edozein neurriren kontra dabiltzanak, edonondik etorriagatik ere”.

Memoria Demokratikoaren Tokia

Lehendakaritzarako hautagaiak, bestalde, Euskal Sozialistek “Irungo Avenida zubia ofizialki Gernika-Lumo bezala Memoria Demokratikoaren Toki izendatua izan dadin Memoria Demokratikoaren Estatuko Idazkaritzari egindako eskaera ekarri du gogora. “Urte haietan gertatutakoaren memoria ezin delako ezkutuan geratu. Ezin da ere urardotuta geratu, orain PP ahalegintzen den bezala, Voxekin gobernatzen duen autonomia erkidegoetan memoria-lege inboluzionistak ezartzeko burutzen ari den maniobra doilor horrekin, maila berean jarriz diktadura frankista eta II. Errepublikaren aldi demokratikoa”, azaldu du.

Maria Chivitek, bere aldetik, Euroeskualdearen hiru eskualdeetan “gure herritarren eguneroko bizitza erraztearren” elkarrekin egindako lana goratu du. “Euroeskualdea kooperaziorako eta lankidetzarako espazio bat da, eskubideak garatu eta aurrera ematekoa, eta gure herritarren eguneroko bizitza errazten du, gainera, mugaren alde batera edo bestera dauden kontuan hartu gabe, denok europarrak garelako. Eta Euroeskualdetik hiru lurraldeetako populazioaren mesedetan abian jarritako proiektuen garrantzia azpimarratu du: “27 proiektu iragan urtean, eta 92 beka ikasle eta doktoregaientzat”, gogoratu du.

Alain Rousset-ek “sozialismoak Europa eraikitzeko, europar demokraziaren alde egin izan duen guztia” nabarmenduz eman dio hasiera bere hitzaldiari. Euroeskualdea Patxi Lopez Lehendakariarekin sortu izan zela gogoratu ondoren, harreman horretan harago joan beharra dugula esan du, eskualde horietako gizon eta emakumeen mesederako”. Azkenik, “zorte handia” opa izan dio Eneko Anduezari.