Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Elkarrizketa Herri Irratian

Eneko Andueza: “Gustatuko litzaidake oposizioak Gobernuari lagunduko balio, krisi honetatik interes politikoa ateratzen ibili beharrean”

Eneko Anduezak, Gipuzkoako PSE-EEren idazkari nagusi eta Legebiltzarreko sozialisten bozeramailekide denak, deitoratu egin du oposizioko alderdiak Euskadin “interes politikoa ateratzen” ibiltzea koronabirusak eragindako krisitik eta adierazi du nahiko lukeela “kritikatzen ibili beharrean norabide berean arraun egitera zuzenduko balira eta Gobernuari lagunduko baliote krisi hau ahalik modu hoberenean gainditzen”. Era horretan erantzun die Herri Irratian egindako elkarrizketa batean euskal Exekutiboari eraso dioten alderdiei, pandemiaren aurrean burututako bere jarduera azaltzeko Legebiltzarrean aurrez aurre agertu ez izanagatik. Ildo horretan, gogoratu du lehendakariak datorren astean telematikoki egingo duela agerpena.

1. argazkia

🎙@enekoandueza “Oposizioaren kritikek ez dute funtsik. Batzuk #Covid19a sortzen ari den arazoak konpondu nahian ari gara eta beste batzuk, berriz, interes politikoa ateratzera ari dira zuzentzen”. #BirusHauElkartutaGelditukoDugu pic.twitter.com/69vDbWffdP

— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak (@socialistavasco) March 27, 2020

Eneko Anduezak adierazi du Alderdi Sozialistari gobernu guztietan bizitzea egokitu zaiola oraingo une hau eta azpimarratu du guztietan “ahalik eta modurik onenean aritu izan dela”. “Ez da gobernurik horrelako magnitudeko krisi bate aurre egiteko prestaturik denik; edonori gainezka egin diezaiokeen egoera bat da eta uste dut gobernu guztiak ari direla ahalik hoberen erantzuten, hasi Gobernu zentraletik eta Euskadiko zein aldundietako gobernuetaraino, dituzten baliabide guztiekin eta arin eta bizkor, gainera”

Horren haritik, gaineratu du Gobernu zentrala “osasun-langileentzako eta babes-neurriak abian jartzeko behar den babes-materiala bilatzera baliabide guztiak" ari dela bideratzen. “Oso arduratsua bakarrik ez, oso begiratua ere ari da izaten krisi hau gainditzen dugun ondoren etorriko denari aurre egiteko. Zorionez, erabateko erantzunkidetasun, eraginkortasun eta efikaziaz ari diren zerbitzu publiko eta arduradun politikoak ditugu”, zehaztu du.

Buruzagi sozialistak deitoratu egin du “a posteriori-ko analisiak egiten ari direnak, gobernuak kritikatzen ari direnak eta gauzak gaizki egin direla esaten ari direnak", eta "egoera eroso batetik, kritika errazetik" egitea aurpegiratu die. “Ikusi nahi nituzke honelako egoera bati aurre egiten”, erantsi du.

Sindikatuek funtsezko zerbitzuak ez gainerako jarduera ekonomiko osoa gerarazteko egindako eskaeraren aurrean, Anduezak esan du saihestu egin behar dagoela “erabateko geldialdia, pandemia honen kostu ekonomiko eta soziala ahalik txikiena izan dadin”. “Garrantzitsua hau da, euren lanpostuetara joan beharrean diren langile guztiak segurtasun handienarekin eta beharrezko babes-elementu guztiekin joatea”.  Hortik aurrera, ahalik eta gehien murriztu beharra dago krisia areagotuko duen geldialdia, hau gainditu ondoren krisia etor baitaiteke”, adierazi du.

Egungo egoerari buruz, gipuzkoar sozialisten idazkari nagusia zoriondu egin da sendatutakoek gora egin izanaz. Bere esanetan, "itxaropena ematen digute, argia ikusarazten digute tunelaren amaieran". Nolanahi ere, zuhur aritzera egin du dei, "oraindik bide luzea dugulako aurretik".