Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Gizarte eragileentzat izango da lehendakari bezala nire lehen deia, enplegu hobeagorako behin betiko jauzian engaiatu daitezen eskatzeko”

PSE-EEko Lehendakaritzarako hautagaiarentzat “utziezina” da Elkarrizketa Sozialerako Mahaia, eta foro hori arautzeko Eusko Legebiltzarrean lege bat sustatuko duela iragarri du.

Idoia Mendia: “Euskadin enplegua eraldatzea lortu dugu berrikuntzaren, berdintasunaren eta elkarrizketaren irizpideak aplikatuta”

1. argazkia
Eneko Andueza conversa con Idoia Mendia, Alfonso Gurpegui y Sara Buesa. Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakarigaiak, Eneko Anduezak, esan du Lehendakaria izaten denean bere lehen deia “gizarte eragileei, enpresa antolakundeei eta sindikatuei” egingo diela bilera batera deitu eta “enplegu hobeagorako behin betiko jauzian erabat inplikatu daitezen” eta 2017ko Lanbide arteko Akordioaren eguneraketan laguntzeko Euskadin errealitate ekonomikora moldatzen den erreferentziazko gutxieneko soldata bat finkatze aldera. Eta “Elkarrizketa Sozialerako Mahaiaren bitartez politika publikoetan engaiatu daitezen” ere eskatuko die.

Eneko Anduezak ekitaldi politiko batean hartu du parte Enplegu esparruan proposamenak aurkezteko Idoia Mendia lehendakariorde eta Enplegu eta Lan sailburuarekin, Alfonso Gurpegi Enpleguko sailburuordearekin eta Sara Buesa Lanbideko Prestazioen eta Inklusioaren arduradunarekin batera. Bere hitzaldian, Elkarrizketa Sozialerako Mahaia “sozialistentzat utziezina” dela azpimarratu du. “Duela bi legegintzaldi jarri genuen martxan, betekizun garrantzitsua eman diogu ziurgabetasunez betetako garaiotan, eta orain beste eginkizun bat ere beteko du, gizarte eragileek merezi duten estatusa emango duen Erakundeen Parte-hartzearen Lege bat defendatuko dudalako”, iragarri du.

Elkarrizketa Sozialerako Mahaia utziezina da sozialistentzat. Bi legegintzaldi lehenago jarri genuen martxan, funtsezko betekizuna eman diogu ziurgabetasunez betetako garaiotan, eta oraindik protagonismo handiagoa izango du.

Erakundeen Parte-hartzearen Lege bat defendatuko dut… pic.twitter.com/KRvatPnLqW

— Eneko Andueza (@enekoandueza) April 9, 2024

Buruzagi sozialistak esan du “politika aurrerakoiak” direla Euskadi aurrera eramateko Euskal Sozialisten nortasun ikurra, eta horiek hiru faktore utziezinekin batera lagundurik etorri behar direla, hots: “gizarte-kohesioa, aukera berdintasuna eta kalitateko enplegua”. “Eta kalitateko enpleguak ez du soldata duinak bakarrik esan nahi. Ezinbestekoa da lan egiten dutenen osasuna”, zehaztu du. Horren harira, Osalan indartzeko duen asmoa iragarri du, “aniztasunera egokitutako prebentzio-planak diseinatzen lagun diezaion enpresa eta langile guztiei”. Barakaldoko Higiene Institutua Euskal Institutuan sartzea nahi duela adierazi du. “Eskualdaketa hori Espainiako Gobernuarekin negoziatuko dut”, adierazi du.

Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren eskualdaketa

 “Eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzaren eskualdaketa ere negoziatuko dut, Ikuskaritza Kidego oso bat sortzeko eta 11.000 langileko ikuskatzaile bat izan ahal izateko. Izan ere, sozialistak ez gara lotzen transferentziak eskatzera, eskumenak herritarrentzat baliagarriak izateari lotzen gara”, erantsi du.

Eta beste bi ekimen ere aipatu ditu, Belaunaldi arteko Bizikidetzarako Plana esaterako, “adinkeriarako edozein joera baztertzeko, enpresentzat belaunaldi arteko erreleboa errazteko eta talentua galtzea saihesteko laguntzak ematea jasoko duena”. Baita etorkinak gizarteratzeko eta laneratzeko estrategia integrala baten garapena ere, Euskadira aukera baten bila etortzen direnei erantzun inklusibo bat emateko”.

Anduezaren hitzetan, “proposamen sendoak eta egingarriak dira, herrialde hau eraldatzeko, Euskadiren gidoia aldatzeko berehala aplikatzeko modukoak. Kudeaketaren bermea dugu, urte hauetan guztietan egin izan dugun lanarena; gu gara alternatiba bakarra bere gauzei emanik den nazionalismoaren aurrean, nazionalismo eta aberri gehiago besterik ez baitu eskaintzen euskal herritarren arazo guztien konponbide modura”, adierazi du.

Idoia Mendiak, bere aldetik, Eusko Sozialistek legegintzaldian zehar egindako lana nabarmendu du: “giro samingarriarekin aurkitu ginen 2020an, pandemiaren ondorioz enpleguak sekulako beherakada izango zuela zioten aurreikuspenekin, 60.000 enplegu gutxiago espero ziren, eta ostalaritzako eta saltokien itxierak”. “Erantzukizun hura hartzera ausartu ginen une hartan, Euskadiren enplegu-sistemari helduz kudeaketa berritzaile batekin, eta erronka demografikoari aurre eginez belaunaldi erreleborako tresnekin, eta baita digitalizazioaren erronkari eta enplegu berdeak sortzeari ere”.

“Berrikuntzaren, berdintasunaren eta bazterkeriarik gabeko elkarrizketaren irizpideak aplikatu ditugu gure programa eta arau guztietan, eta, horren ondorioz, Euskadik enplegu gehiago eta kalitate hobeagoko du”. Enpleguaren eta Diru-sarrerak Bermatzeko eta Inklusiorako Errentaren legeek duten garrantzia azpimarratu ondoren, esan du Euskal Sozialistek lanean jarraituko dutela “publikoa denetik enplegua hobetzearren, batik bat, gazteentzat, emakumeentzat eta laneratzeko zailtasunak dituzten 50 urtetik gorako pertsonentzat”, adierazi du.