Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Ekaina 2020

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Elkarrizketa Euskadi Irratian

Eneko Andueza: “Ez da tirabira politikoetan jarduteko momentua, guztiok norabide berean aritzekoa baizik”

Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusiak azpimarratu du funtsezkoa ez den jarduera ekonomiko ororen geldialdia adituen irizpideari jarraituz hartu izan dela eta horiek ezinbestekoa iritzi dioten unean, gainera.

1. argazkia

Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, gaur adierazi du “ez dela tirabira politikorako momentua, guztiok norabide berean aritzekoa baizik”.

Euskadi Irratiko Faktoria programari eskainitako elkarrizketa batean, esan du funtsezkoa ez den jarduera ekonomiko oro gelditzeko erabakia adituen irizpideei jarraituz hartu izan dela, ez “kalkulu ekonomikoei” jarraituz, eta aditu horiek ezinbestekoa iritzi dioten unean, gainera. Hori dela eta, arbuiatu egin ditu zenbaitek euren erkidegoetarako eskatutako salbuespenak, “birus honek ez duelako ulertzen mugez”.

“Gobernuko presidenteari dagokio erabakiak hartzea eta guztiok norabide berean aritu behar gara”, esan du.

 "Ekonomia gelditzeko erabakia adituek esandakoaren arabera hartu egin da. Bagenekien momentu hau lehenago edo beranduago etorriko zela"@enekoandueza#EsteVirusLoParamosUnidos 
📻@faktoriaEITB https://t.co/7mwuMbfzAS

 — Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak (@socialistavasco) March 30, 2020