Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Gure hazkunde-ereduaren gidoia aldatu behar dugu, oso akituta baitago; autoexijenteak izan behar dugu, eta herrialde bezala, gainera”

Euskadin sektore teknologiko aurreratu bat izan arren energia berriztagarria sortzeko erantzunean gertatzen ari den atzerapena salatu du PSE-EEko idazkari nagusiak Teresa Riberarekin batera egindako ekitaldi batean
‘Green washing’ari buruzko eztabaida dugu orain, eta hemendik urte batzuetara baliteke ‘green blaiming’ari buruzko eztabaidan egotea”, adierazi du presidenteordeak, klimaren aldaketaren kontrako borrokan gertatzen ari den “berandukeriaren” defentsa deitoratuz.

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, junto a la vicepresidenta Teresa Ribera en el encuentro mantenido con las candidaturas del PSE-EE para las elecciones del 21A | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, egungo gizarteen behar eta erronketara egokituko den hazkunde-eredu jasangarri baten alde egiteko beharra defendatu du. Anduezak deitoratu egin du Euskadin alor horretan gaur egunera arte gertatzen ari den atzerapena produkzio-metodo jasanezin batzuen erruz, autokonplazentzia eta kritika falta lehenetsi izan delako eta, Euskadik sektore teknologiko aurreratu bat izan arren, oso energia berriztagarri gutxi sortzen delako oraindik.  “Gure hazkunde-ereduaren gidoia aldatu behar dugu, autoexijenteak izan behar dugu. Eta herrialde bezala izan behar dugu. Guztioi eragiten digulako: enpresei, erakundeei, finantza-entitateei, herritar multzoari”, adierazi du. 

Bilbon hauteskunde autonomikoetarako PSE-EEren hautagaiekin egin den topaketa batean –bertan izan da Teresa Ribera hirugarren presidenteorde eta Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikoaren ministro dena– Euskal Sozialistek hauteskunde-programan hazkunde jasangarriarekin lotuta jaso dituzten ekimenetako batzuk gogoratu ditu Anduezak, hala nola sistema elektrikoa %100ean berriztagarria izatea 2050ean, komunitate energetikoak bultzatzea edo euskal bankuak eta kutxak deskarbonizazioaren eta ekonomia berdearen alde apustu egiten duten proiektuak bultzatzea.   

Egungo energia eskarian den igoera handiak kutsadura maila onartezinak eragiten dituela ohartarazi du lehendakarigaiak, eta kasu batzuetan mendekotasun hori erregai fosilen bizkar ematen dela. “Euskadin, egia esan, ez du itxura onik. Oso kontsumo maila handia dugu gaur egun, gainerako planetaren ildotik; izan ere, energia sortzeko oso gaitasun txikia dugu”, azpimarratu du. 

Egoera horri kontra egiteko, trantsizio energetiko errealerako politika erreal bat aplikatzeak duen garrantzia nabarmendu du buruzagi sozialistak, Espainiako Gobernua Teresa Ribera ministroaren lidergoaren bitartez egiten ari dena bezalakoa, gainerako Europaren “inbidia” dena, Anduezaren esanetan. 

Gure hazkunde-ereduaren gidoia aldatu behar dugu, oso akituta baitago; autoexijenteak izan behar dugu, eta herrialde bezala, gainera” #AldatuGidoia pic.twitter.com/CMsw1JlN9w

— Eneko Andueza (@enekoandueza) March 20, 2024

“Energia berriztagarria ari gara kontsumitzen Espainiako Gobernutik etorritako bultzadari esker, eta baita beste erkidego batzuen konpromisoari esker ere, Alderdi Sozialistak gobernatzen duen tokietan, Gaztela-Mantxan kasu, inportatzeko aukera dugularik. Baina, egia esatera, jarrera pasiboa egon izan da berriztatze berde horren aurrean, aipatzen duen trantsizio energetiko horretan, eta orain denbora gainera datorkigu. Euskadik ezin du pasibo iraun”, adierazi du. 

Horren haritik, Eusko Legebiltzarrean onartutako Klimaren Aldaketaren Legea gogoratu du PSE-EEko idazkari nagusiak, presidenteordeak ere goraipatu izan duena. “Egun, gure Klimaren Aldaketaren Legeak 2050erako ekonomia neutroa izateko helburua jasotzen du, eta amaierako kontsumoaren %32 energia berriztagarriena izatea lortzea. 

Teresa Ribera presidenteordeak, bere aldetik, esan du PSE-EEk Klimaren Aldaketaren Legea bultzatu duela, baina “oinak lurrean dituela, baina eguzkitan topaka egiten ibiltzeak ez duela balio jakinik”. Teresaren esanetan, jarrera hori ez da nahastu behar “berandukeriaren abokatuek” hauspotzen dutenarekin, eta Iberdrolak Repsolen aurka salaketa jarri ondoren ‘green washing’ari buruz sortu den ika-mika gogoratu du, bi enpresa horiek ez baditu ere aipatu. 

“Orain green washingari buruzko ika-mikan gabiltza, hemendik urte batzuk barru baliteke gure eztabaida green blaimingari buruz izatea”, adierazi du eskuinak eta sektore jakin batzuek ekologiari oker guztiengatik errua botatzeko duten joera gaitzetsiz. Eta Madrileko Erkidegoko presidentearen mutil-lagunaren kasuari “onestasunez” ez heltzeko PPri eta Feijoori “kezko hesien atzean” ezkutatzea leporatu dio. Isabel Diaz Ayuso, “familiarekin egin daitekeen gauzarik onena aberastea dela” pentsatzen duen emakumea, klimaren aldaketaren kontrako borrokan ere duen jarrera ere aurpegiratu dio.

“Denik eta indar guztiekin zuek hortxe ikusteko irrikan nago, azeleratu eta gurutzaldi-abiadura oso bestelako bat hartu ahal izateko horrenbeste sufritu izan duen eta hainbeste merezi duen lurralde zoragarri honen alde” adierazi du PSE-EEren eta Lehendakaritzarako bere hautagaiaren hauteskunde-itxaropenen harira.