Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Independentismoaren kontrako eustorma izango gara, herri honentzako egonkortasunaren eta aurrerabidearen bermea”

PSE-EEko lehendakarigaia EAJrekin kontent ez diren eta independentziarik nahi ez duten hautesleei zuzendu da, eta sozialisten “kudeaketa onaren alde” egin dezaten eskatu die.

Aroa Jilete: “Irabaztera aterako gara, nazionalisten ameskeria independentistak saihesteko, pertsonengan pentsatuz kudeatzen jarraitzeko”

1. argazkia
Andueza y Pedro Sánchez, con la alcaldesa de Vitoria, Maider Etxebarria, y los candidatos por Álava y Gipuzkoa, Aroa JIlete y Denis Itxaso. Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakarigaiak, Eneko Anduezak, EAJk eta EH Bilduk koalizioko gobernua bat eratu nahi izateko aukeraz ohartarazi du, eta esan du Euskal Sozialistak izango direla “independentismoaren kontrako eustorma eta Euskadiren egonkortasunerako eta aurrerabiderako bermea”. “Ez dugu EH Bildurekin hitzartuko. Alderdi Sozialistak ez du arriskuan jarriko Euskadiren gobernagarritasuna, ez gara inongo abentura batean sartuko”, adierazi du.

Buruzagi sozialistak ekitaldi politiko bat egin du Gasteizen Pedro Sanchez Gobernuko presidente eta PSOEko idazkari nagusiarekin eta Aroa Jilete Arabako hautagaiarekin batera, eta esan du euskal gizarteak ezin duela jarraitu “konformismoan eta autokonplazentzian oinarritutako politiken mende”. “Bere arazoentzako konponbidea ezin da izan nazionalismo gehiago, aberri gehiago, gutxiago oraindik independentzia. Euskal gizarteak apustu serio baten beharra du, apustu eraldatzailea, euskaldunei benetan axola dienaz arduratuko dena, alegia. Proiektu eraldatzaile bat behar du, politika sozial gehiagorekin, proposamen errealekin, oinak lurrean direla eta bere egunerokorako konponbideekin. Alderdi Sozialista behar du”, azpimarratu du.

Badakit EAJren boto-emaile asko ez daudela kontent haren kudeaketarekin, baina ez dutela abentura independentistarik nahi.

Horiei, emakumezko zein gizonezko horiei esaten diet jar dezatela konfiantza Alderdi Sozialistarengan, guk inoiz ez diogulako huts egin #Euskadi-ri. #BozkatuPSE pic.twitter.com/Dv4qyX84kM

— Eneko Andueza (@enekoandueza) April 6, 2024

Euskal Sozialistek azken legegintzaldi honetan egin izan duten lana goretsi du Eneko Anduezak, esanez “herrialde honetako gobernu inor inoiz aurre egin beharrean izan ez den erronkei” erantzun diolako. “Eta Espainiaren eskutik egindako kogobernantzaz, erreminta bikain horretaz, alegia, baliatuz egin izan dugu. Horrela egin du Euskadik aurrera”, azpimarratu du.

Horren haritik, sozialistek gobernatzen dutenean Euskadiri hobeto doakiola azpimarratu du. “Sozialistak gobernuetan gaudenean, euskal herritarrek ederki nabaritzen dute. Galdetu, bestela, Euskadin enplegu hobea eta Lan Erreformari esker –hain zuzen, EAJk, Bilduk eta PPk kontra bozkatu zutena– eskubide gehiago dituzten milaka langileri, galdetu LGS nola igotzen den ikusi dutenei, euren pentsioak igo egin direla ikusi duten pentsiodunei, garraio publikoan deskontuak dituztenei edo sozialistek sustatutako laguntzei esker emantzipatu ahal izan diren 7.000 gazte baino gehiagori.

 “Horixe da gure abala, garai zailetan egindako kudeaketa onaren abala; horregatik, sozialistek Gobernuan egon behar dugu”, nabarmendu du lehendakarigaiak. “Euskal herritarren ongizatean eragingo duten politikak garatzeko, Osakidetzan 2.000 profesional berri jartzeko, Gizakidetzari argia emateko, babestutako alokairuko etxebizitzen %50a gazteentzat izateko, 26 urtetik beherakoentzat garraio publikoa doan izateko, indarkeria matxistaren kontrako borrokari lehentasuna emateko”, zehaztu du.

Buruzagi sozialista “EAJren kudeaketarekin kontent ez dauden eta abentura independentistarik nahi ez duten guztiei” egin die dei, esanez “haien botoa Alderdi Sozialistari emateko botoa” dela, alegia “egonkortasunaren eta kudeaketa onaren botoa, benetan axola denaz arduratzen den botoa: osasungintzaz, hezkuntzaz, segurtasunaz, enpleguaz, etxebizitzaz, gazteriaz, zainketez”. “Gu gara berme hori, eraiki, aurrera, eraldatu, modernizatu, politika maiuskularekin egiten duen ezker hori”, esanez amaitu du.

Aroa Jiletek, bere aldetik, esan du sozialistak irabaztera aterako direla “euskaldun guztien mesederako, nazionalisten ameskeria independentistak eragozteko, pertsonengan pentsatuz kudeatzen jarraitzeko”. “Nazionalistak errespetatzen ditugu, haiekin elkarbizitzen gaude, baina irabazi egin nahi diegu guztiok irabazi dezagun. Irabazi egin nahi diegu, ez dugulako nahi euren ameskeria independentistek berriro tenkatu dezaten bizikidetza, iraganean gertatu bezala; sozialistek kudeaketa oparoa egin izan dugulako enpleguaren, etxebizitzaren, garraioaren, turismoaren, merkataritzaren, hau da, koalizioko gobernuan geure gain hartzen ditugun eginkizun guztien gainean. Alabaina, osasungintza gaixorik, segurtasun ez-segurua, kultura sektarioa utzi digute”, ondorioztatu du.