partekatu
• ZUZENKETAK
OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote mozioari, euskal familientzako laguntzetako murrizketei buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/03/00/0004]
Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote mozioari, euskal familientzako laguntzetako murrizketei buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/03/00/0004]
OSOKO ZUZENKETA
1.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio bi hileko epean Ganberara bidal dezala familiak Babesteko III Erakundearteko Planaren ebaluazioa.
2.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio ahalik eta azkarren egin eta bidal dezala familia eta haurtzaro Estrategia. Hori izango da familiak babesteko IV Erakundearteko Planaren (2017-2021) sorburua, garatzeko neurri konkretuak eta ildo estrategikoak izango dituena.
3.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio legegintzaldian zehar %50 igo ditzala seme-alabak dituzten familien laguntzak. Horretarako, pixkanaka zabaldu ditzala bigarren seme-alabengatik emandako laguntzak, bi urtetik hirura.