partekatu
• ZUZENKETAK
OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Sahararren errefuxiatu-esparruetara larrialdiko laguntza bidaltzeari buruz.
Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Sahararren errefuxiatu-esparruetara larrialdiko laguntza bidaltzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0203]
OSOKO ZUZENKETA
1.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eta Euskal Fondoari eskatzen die eutsi diezaiotela saharar errefuxiatu-esparruei laguntzeko planari, beren beharrei erantzunez.
2.- Eusko Legebiltzarrak Europar Batasunari eskatzen dio premiaz liberatu dezala 2017rako saharar errefuxiatu-esparruetarako onartutako diru-esleipenak.