Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, ontziak itzultzeko sistema bultzatzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0110]

Behean sinatzen duten talde parlamentariek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, ontziak itzultzeko sistema bultzatzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira.   [11\11\02\01\0110]

OSOKO ZUZENKETA 

  1. Eusko Legebiltzarrak Gobernu zentralari eskatzen dio edukiontzien araudia eguneratu dezala, ontzien gaian espezializatutako lantaldeak egindako lana aprobetxatuz. Lantalde horrek Hondakinei eta zoru kutsatuei buruzko uztailaren 28ko 22/2011 Legean jasotako hondakinen alorreko koordinazioko Batzordearen baitan dihardu.
  2. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio sentsibilizazio- eta kontzientziazio-kanpainak egiten jarrai dezala, maila administratibo guztietan bilketa optimizaziorako; eta jarrai dezala erakundearteko lanean, hala nola ehun industrialarekin.
  3. Eusko Legebiltzarrak adosten du Gobernu zentralari eskatzea Ontzi eta Hondakinen Legearen berrikusketan itzulera-sistemaren lehentasuna ezar dezala gehien kontsumitzen diren edarien ontzientzat, eta aplikatu dadila Ekoizlearen Erantzukizun Zabalduaren irizpidea.