partekatu
• ZUZENKETAK
OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Itelazpi eta kaltetutako erakundeen arteko akordioa erdiesteari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0178]
Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Itelazpi eta kaltetutako erakundeen arteko akordioa erdiesteari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0178]
OSOKO ZUZENKETA
Eusko Legebiltzarrak inplikatutako alde guztiei eskatzen die, interes publiko guztiak bateratuz, ahalbidetu dezala bermatzea Euskadiko telekomunikazio-sarearen kudeaketa publikoa izatea eta energiari eta ingurumenari dagokionez ahalik eta modurik jasangarrienean eta efizienteenean egitea.