Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA aurkezten diote Legez Besteko Proposamenari, Emakume Nekazarien Estatutua martxan jartzeko Jaurlaritzak hartu beharreko neurriei buruz. [11/11/03/00/0066]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek, Ganberan indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatuz, ondorengo OSOKO ZUZENKETA aurkezten diote Legez Besteko Proposamenari, Emakume Nekazarien Estatutua martxan jartzeko Jaurlaritzak hartu beharreko neurriei buruz. [11/11/03/00/0066]

OSOKO ZUZENKETA 

  • Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio definitu ditzala Emakume Nekazarien Estatutua abian jartzeko sortutako lau taldeetako (Ustiapenen Erregistroko Taldea / Estatutua Ikusgai egiteko Taldea / Formakuntza Taldea / Talde Juridikoa) bakoitzaren helburuak, hala nola 2018. ekitaldiari dagokion ekintza-plana, bere aurrekontu-aurreikuspenaz. 
  • Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio sustatu dezala Estatutuaren ikusgaitasuna nekazal eremuan diharduten elkarte edo erakunde profesional, enpresarial, sindikal edo beste edonolakoetan; eta sustatu dezala emakumeek presentzia orekatua izateko beharraren ikusgaitasuna ere, Estatutuko 19. artikulua betez. Horretarako, sentsibilizazio-kanpainak egin ditzala eta aurrekontua jar diezaiela. 
  • Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio koordinazio-organoa sor dezala Emakume Nekazarien Estatutuaren Jarraipen Batzordearen eta Euskadiko Landa eremuko Emakumeen Elkartearen artean. Helburua da sinergiak eta hobekuntza-gune bateratuak ezartzea, topaketarako eremu bat eta tresnak eskainiz, beharrezko neurriak ahalbidetze aldera, Euskadiko nekazal sektoreko eta landa inguruko emakume eta gizonen tratu- eta aukera-berdintasuna lortze aldera.